Mercadonaren orga bat supermerkatu bateko arrandegi-atalean

Mercadona, EMAUSen Vélez Málagako jantoki sozialaren laguntzaile

2018ko abuztuaren 02a
  • Gure konpainiak EMAUSen Antequerako eta Esteponako jantoki sozialei laguntzen die lehendik ere.
  • Málaga hiriburuan, Santo Domingo eta Cottolengo jantoki sozialei laguntzen die.

Orain, EMAUSek Vélez-Málagan duen jantoki sozialari laguntza ematen hasi da Mercadona: saltzeko moduan ez dauden baina kontsumitzeko inongo eragozpenik ez duten produktuak emango dizkio egunero.

Egunean 140 bat laguni ematen die jaten EMAUSen Vélez-Málagako jantoki sozialak, zeina elkarteak berak kudeatzen duen eta sei boluntario dituen. Bi plater zerbitzatzen dira beti bazkarian, eta jantokian bertan jan ditzakete erabiltzaileek, edo etxera eraman (seme-alabak dituzten familiek). Afaria, berriz, poltsatan banatzen da (ogitartekoa, fruta, jogurta, zukua, gozokiren bat eta abar).

Oso arina izan behar du jantoki sozialen logistikak, jateko baldintza guztiak bete arren iraungitze-datatik hurbil dauden produktuak banatzen dira eta; inoiz ere ez, haatik, iraungitako elikagairik. Egunero, astelehenetik larunbatera, entregatzen ditu Mercadonak produktuak, goizeko lehen orduan.

Honenbestez, egunero 140 jangela sozialekin baino gehiagorekin aritzeko programarekin jarraitzen du Mercadonak. Lehendik ere laguntzen die Málaga probintziako Estepona eta Antequera herrietan EMAUSek dituen jantoki sozialei; Málaga hiriburuan, berriz, Santo Domingo eta Cottolengo jantoki sozialei.

Gizarte Ekintzarako Plana bultzatzen jarraitu du gure konpainiak, eta, haren bidez, gizartean lan handia egiten duten zenbait erakunde eta elkarte soziali laguntzen. Autonomia-erkidego guztietan bultzatutako zenbait ekimenen ondorioz, 9.600 tona elikagai banatu zituen 2017an, hau da, aurreko ekitaldian baino 3.100 tona gehiago.

Eva Casal, EMAUSen jantokietako gerentea, pozik agertu da ekimen hori dela eta; azpimarratu du, gainera, oso garrantzitsua dela enpresa handiek gizarte-ekimenei laguntzea, eta eskertu du lankidetza hori martxan jartzeko egindako ahalegina.