Estrella, El Torerito merkataritza-parkeko Mercadona supermerkatuko koordinatzailea (Córdoba)

Estrella Mercadonaren eskarmentu handiko koordinatzaileak bere istorioa kontatu digu

2018ko ekainaren 27a
  • Estrella Nietok urteak daramatza Mercadonan lanean, eta denda-koordinatzaile gisa duen esperientzia kontatu digu bideo honetan.

Bideoa gaztelaniaz

Estrella Nietok urteak daramatza enpresan. Duela 10 urte hasi zen fruta-saltzaile gisa, eta segituan igaro zen denda-koordinatzaile izatera.

Córdobako El Torerito merkataritza-parkeko Mercadona supermerkatuaren koordinatzaile-lana nolakoa den kontatzen digu Estrellak. 

Mercadonan lan egiteak bere bizitza asko aldatu duela nabarmentzen du. Erantzukizun handia duela, baina gustuko lana duela eta hori dela beti egin nahi izan duena.

Kontatzen du dendan 53 pertsonako lan-taldea duela eta Mercadonako koordinatzaile den aldetik oso garrantzitsua dela haien beharrei entzutea. Denek helburu berarekin egiten dute lan —bezeroa—, eta horren alde egiten dute borroka egunero.

Mercadonan lan egiteak bezeroekin tratu zuzena izateko ematen duen aukera ere azpimarratzen du, hori izugarri gustatu izan baitzaio betidanik. Bere eguneroko lanean tratu hurbila izaten saiatzen da, azken finean bezeroek laguntzen baitigute hobetzen.

Estrellak eskarmentu handiko langile gisa duen beste zereginetako bat da koordinatzaile hasiberriak trebatzea eta arrakasta izan dezaten laguntzea. Izugarri gustatzen zaio zeregin hori. Mercadonak trebakuntzaren alde eta barne-langileen maila igotzearen alde egiten duen apustu horren beste adibide bat Mariola da, berriki mailaz igo den koordinatzailea.  

Langile horrek dio ez diola mugarik jarri bere buruari enpresan aurrera egiteko, eta harro dagoela Mercadonan lan egiteaz.

Mercadona ere harro dago Estrella bezalako pertsona konprometituak eta motibatuak dituelako, eta haien ibilbidea aintzatetsi nahi izan du. 

Egonkortasuna eta kalitatea: Mercadonan lan egitea

Mercadonarentzat, langileak oso garrantzitsuak dira. Bezeroak asebetetzeko, langileek ere asebeteta egon behar dute.

Mercadonaren giza baliabideen politikaren ezaugarri bat da kalitateko enplegu egonkorra eskaintzea, eta, politika horri esker, lantalde bateratu bat du, talentuz betea eta etengabe hobetzeko gaitasuna duena.

Mercadonak 84.000 langile ditu. Denek dute kontratu finkoa, eta sektoreko batez besteko soldata baino handiagoa dute. 2017an bakarrik, enpresak kalitateko 5.000 lanpostu egonkor sortu zituen.

Egonkortasun horren adibide bat Rosarioren istorioa da. Erretiratu berri den Mercadonako langile ohi bat da Rosario, urte askoz Mercadonan lan egindakoa.

Mercadonaren lan-baldintzak

Mercadonaren giza baliabideen politika nabarmendu egiten da lan egonkorra eta kalitatekoa eskaintzen duelako eta zenbait balio eskaintzen dituelako, hala nola egonkortasuna, trebakuntza, maila profesionala igotzeko aukera eta berdintasuna. Mercadonak eskaintzen dituen lan-kondizioei esker du proiektu berarekin konprometitutako pertsona-talde bat.

Mercadona sektoreko lehen enpresa da Merco Talento sailkapenean, eta Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE)  haren giza baliabideen politika aintzatetsi du.