Mariola, berriki biltegi-koordinatzaile mailara igo den Mercadonako langile bat

Mariolak, berriki mailaz igotako Mercadonako koordinatzaile batek, bere istorioa kontatu digu

2018ko maiatzaren 17a
  • Mariola Pérezek Mercadonako koordinatzaile gisa duen esperientzia kontatu digu bideo honetan; sei hilabeteko trebatze-prozesu batean jardun du konpainian eta mailaz igo berri dute. 

Gaztelaniazko bideoa

Mercadonako langile Mariola Ciempozuelosko (Madril) bloke logistikoko biltegi-koordinatzaile mailara igo dute, zentro horretako bertako logistikako langile gisa konpainian 12 urtez aritu eta gero.  

Mercadonako koordinatzaile-lana nolakoa den eta enpresan sei hilabeteko trebakuntza jasotzeko esperientzia nolakoa izan den kontatzen du Mariolak.

Mariolak esaten du, Mercadonako koordinatzaile gisa, hau baloratzen duela gehien konpainiaren giza baliabideen politikan: langilearekiko tratua, finkotasuna eta Mercadonako langileentzat ordutegia jakina izatea, horrek laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko aukera ematen baitu.

Mercadonako langileentzako barne-igoera

Mariolaren modura, Mercadonako 700 langilek baino gehiagok hartzen dituzte urtero erantzukizun berriak edo handiagoak konpainian. Gainera, Mercadonak ez du onartzen sexuarengatik edo bestelako arrazoiengatik inor diskriminatzerik. 2017an mailaz igo ziren langileen % 47 emakumezkoak ziren eta % 53 gizonezkoak.

2017an, guztira Mercadonako 741 langile igo dira mailaz

Proiekzio profesional hori muturreraino eramaten da, Mercadonako Zuzendaritza Batzordea osatzen duten zuzendari nagusi guztiak iritsi baitira horra barne-igoeraren bidez.

Mercadonako langileentzako trebakuntza

Mercadonak pertsonen alde egiten duen beste apustu bat trebakuntzarena da. 2017an, konpainiak 65 milioi euro inbertitu zituen 40.500 lagun baino gehiago trebatzen trebakuntza-plan espezifikoetan. Apustu horri esker, lantalde kohesionatua du eta zerbitzuan bikaintasunik handiena eskaintzera bideratua.  Hori dela eta, Mercadonak errendimendu handiko langileak ditu, eta bere sektoreko giza baliabide onenetako bat, zeinek aukera eman baitiote ezarritako helburuak betetzeko eta etorkizuneko hazkundea sendotzeko.

2017an, guztira Mercadonako 40.564 langile trebatu dira trebakuntza-plan espezifikoetan

Konpainiak Ciempozuelosko (Madril) bloke logistikoko Mercadonako koordinatzaile Mariolaren ibilbidea aintzatetsi nahi izan du Mercadona proiektuaren parte diren guztien ahaleginaren eta ilusioaren adibide gisa, eta pertsonak trebatzeko eta mailaz igotzeko egiten den ahaleginaren adibide gisa.

Mercadonako lan-baldintzak

Giza baliabideen politika propioa du Mercadonak, lanpostu egonkor eta kalitatekoan eta pertsonei zenbait balio —hala nola ekitatea, berdintasuna edo aniztasuna— ematean oinarritua.

Mercadonaren lan-baldintza horiei esker, proiektu bateratuarekin bat egiten duen lantalde motibatua du. Rosario beste adibide bat da. Erretiratu berri den Mercadonako langile ohia da, gurekin lanean jardundakoa.

Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) Mercadonaren Giza Baliabideen eredua nabarmendu du. Gainera, sektoreko lehen enpresa da Merco Talento sailkapenean Mercadona.