Cabecera tratamientos pies

Zure oinak zaintzeko tratamendu onenak

2024ko otsailaren 13a

Oin lehorrak dituzu? Orpo latzak? Gogortasunak? Urradurak saihestu nahi dituzu? Desodorante berezi bat behar? Zure oinak esfoliatu, hidratatu eta freskatzeko irtenbiderik onenak ditugu. Jarraitu irakurtzen!

Zaindu zure oinak merezi duten moduan, eta sentitu gure produktu espezializatuek eskaintzen dizuten ongizate-sentsazioa.

Lehortasunaren aurkako krema hidratatzailea

Crema hidratante anti-sequedad Deliplus

  • Zure oinetako azala hidratatu eta leuntzen du.
  • Bereziki egokia da oin lehorrak, eremu latzak eta kailuak tratatzeko.
  • Testura arin eta freskagarria dauka, bizkor xurgatzen da eta sentsazio atsegina uzten du oinetan.
  • Nola erabili: eman egunean behin edo birritan masaje baten bidez, batez ere orpoetan eta oinazpian. Errepikatu eremu zimurtsuenetan.
  • Aholku bat! Eman geruza eder bat gauez, maskara baten antzera. Esnatzean, oinak leun eta hidratatuak izango dituzu.

Pure urea krema

Crema pure urea Deliplus

  • Egokia da oin oso lehorrak, orpo zartatuak eta gogortasunak tratatzeko, duen urea puruari (% 10) esker.
  • Nutrizio sakon eta iraunkorra zure oinentzat.
  • Testura lodia dauka, erraz eta modu efektiboan zabaltzeko.
  • Nola erabili: eman egunean behin edo birritan, masaje leunarekin, erabat xurgatu arte.

Esprai freskagarri mentolduna

Spray refrescante Mentol Deliplus

  • Oinak eta hankak freskatzen ditu, eta neke- eta astuntasun-sentsazioa arintzen eta saihesten laguntzen du. Azkar xurgatzen da, eta ez du zikintzen.
  • Nola erabili: eman oin eta hanketan, baita galtzen edo galtzerdien gainetik ere, goranzko eta beheranzko mugimenduak eginez.

Gel freskagarri mentolduna

Gel refrescante Mentol Deliplus

  • Freskotasun-sentsazio atsegina duenez, berehala igarriko duzu arintasuna. Zure oin eta hankek ongizatea eta konforta igarriko dute berriro. Azkar xurgatzen da, eta ez du zikintzen.
  • Nola erabili: eman uniformeki goranzko masaje zirkularra eginez, egunean 1-2 aldiz. Udan tratamendu intentsiboagoa egitea gomendatzen da.

Gogortasun & kailuen tratamendu berariazkoa

Tratamiento específico Durezas & Callos Deliplus

  • Azal hil loditua murrizten eta biguntzen du, eta berriro sortzea atzeratzen du. Azkar xurgatzen da, oinetakoak berehala janzteko moduan. Formatu erosoan dator, nahi den tokian bakarrik aplikatzeko egokia.
  • Nola erabili: eman egunean behin edo birritan, masaje leuna eginez erasandako tokian, erabat xurgatu arte.

Urraduren kontrako sticka

Stick anti-rozaduras Deliplus

  • Oinetakoek eragindako urradurak eta babak prebenitzen eta oinak babesten ditu. Pelikula babesle ikusezin bat sortzen du, labaintzen ez dena. Berehala murrizten du urratzea.
  • Nola erabili: eman, behar bestetan, oinetakoen urradura saihestu nahi den oineko tokietan (orpoak, behatzak, oinbularra...).

Oinetarako hauts desodorantea

Polvo desodorante Pies Deliplus

  • Izerdiari aurre egiteko eta izerdia deskonposatzean sortzen den usain txarra kentzeko formulatutako produktua.
  • Oinetako hezetasuna xurgatzen du, eta ongizate- eta konfort-sentsazio atsegina ematen du.
  • Iraupen luzeko efektu desodorantea du.
  • Nola erabili: ihinztatu produktua oinetan eta behatz artean. Eman oinetakoen barruan ere.

Fresh & Dry desodorantea (transpirazioaren aurkakoa)

Desodorante Fresh & Dry (antitranspirante) Deliplus

  • Produktuak kaolina du, oso eraginkorra izerdiaren eta oinetako usainaren kontra.
  • Izerdia murrizten du egunean zehar. 24 orduko babesa.
  • Oinetan eta oinetakoetan erabiltzekoa.
  • Posizio anitzeko espraia.
  • Astindu erabili aurretik.

Beste gomendio batzuk

Hidratatu eta leundu zure eskuak gure eskuetako kremen aukerarekin.

Ezagutzen duzu gure gorputz-olioen eskaintza?

Ezagutu gure tratamendu esfoliatzaileak.

Egunero erabiltzeko gorputz-kremen bila zabiltza?