Gozatu gure gorputz-olio nutritibo eta aberatsen hidratazio sakonaz.
Mimatu zure gorputza goitik behera, eta leundu zure azala produktu-aukera zabal honekin: ildoak eta orbainak murriztekoak, eragin lasaigarrikoak, lurrindunak, etab.
Bainuaren ondoren azala suspertzeko, masajearen bidez tentsioa arintzeko edo, besterik gabe, haien sentsazio atseginaz gozatzeko erabil ditzakezu, olio hauek paregabeak baitira zure eguneroko zaintza-errutina osatzeko.
Gure gorputz-kremekin konbinatuta erabil ditzakezu, hidratazio gehigarria lortzeko eta zure azalaren itxura hobetzeko.
Almendra-olioa
- Landare-olio almendraduna, zure azala elikatzen eta leuntzen duena, propietate hidratatzaile eta emolienteei esker.
- Elastikotasuna ematen du, haurdunaldian ildoak prebenitzen laguntzen du, eta masaje leun bat emateko erabil daiteke, bere testura atseginari esker.
- Ildoak prebenitzeko erabili ohi da. Gomendatzen dugu medikuari galdetzea haurdunaldian erabili aurretik.
- % 100 naturala.
Erromero-olioa
- Landare-olio erromeroduna, gorputzeko azala suspertzen laguntzen duena. Propietate baltsamikoei esker, eragin erlaxagarria dauka.
- Azala leun eta elastiko uzten du, ongizate-sentsazio atseginarekin.
- Masajeak emateko erabil daiteke.
- % 100 naturala.
Basarrosa-olioa
- Basarrosaren hazietatik ateratako olioa, propietate leheneratzaileak dituena. Zahartzearen zantzuak murrizten eta atzeratzen laguntzen du. Orbainak arindu eta ildoak prebenitzen ditu. Azala leheneratzen laguntzen du.
- Olioaren ezaugarriek ematen diote produktuari bere usain bereizgarria.
- Eman azal garbiaren gainean.
Aloe veraren olioa
- Aloe veraren estraktua duen gorputz-olioa, eragin antioxidatzailekoa.
- Azala zaintzen du, sortzen duen babes-hesiari esker.
- Hidratatu eta leheneratu egiten du.
- Zabaldu azal bustiaren gainean, eta gero lehortu.
Ukitze lehorreko olioa
- Zure gorputza hidratatu eta elikatzen duen olio perfumatua, usain sentsual eta erakargarrikoa.
- Erraz xurgatzen da.
- Azal lehorraren nahiz bustiaren gainean zabaldu daiteke.
Nola erabili
- Egunero eman, masaje leun baten bidez, erabat xurgatu arte.
Beste gomendio batzuk
Zure eguneroko zainketa-errutinarako tratamendu esfoliatzaile aurkezten dizkizugu, zelula hilak ezabatu eta zure azala eraberrituta uzteko.
Ezagutu zure esku eta oinak zaintzeko krema onenak.
Ezagutzen dituzu gure krema murriztaileak eta tratamendu antizelulitikoak?