Zelulitisaren kontrako bi tratamendu aurkezten dizkizugu, zure azala udarako prestatzeko.

Zelulitisaren kontrako tratamenduak uda prestatzeko

2021ko maiatzaren 07a

Dena prest eguraldi ona datorrenerako? Zelulitisaren kontrako bi tratamendu aurkezten dizkizugu, zure azala zaintzeko. Ikasi ematen eta hartzen, eta egin ongietorria udari!

Deliplus Kontzentratu Meso-Antizelulitikoa

Imagen Texto 1 Tratamiento Meso Anticelulítico

Deliplus Kontzentratu Meso-Antizelulitikoa gorputzeko tratamendu intentsibo bat da, eta oso eraginkorra nahasmendu dermatologiko horren kontra. Formula berritzaileko printzipio aktiboz osatua dago, eta hiru eragin ditu: lipolitikoa, berregituratzailea eta murriztailea.

Nola erabili erakutsiko dizugu.

Kontzentratu Meso-Antizelulitikoaren printzipio aktiboak eta onurak

Hona hemen tratamendu honen bereizgarri diren printzipio aktiboak, eta haien onurak:

  • Kafeina eta karnitina: eragin lipolitikoa dute, eta gantzak erretzen laguntzen dute.
  • Orburu-orriaren estraktua: drainatzailea eta tonifikatzailea.
  • Silizio organikoa, soja-olioa, pisu molekular txikiko azido hialuronikoa eta Centella asiatica: berregituratzaileak eta birmoldatzaileak.
  • Bitamina antioxidatzaile ugari (A, C, E, B3), Curcuma longaren sustraiaren estraktua eta epigalokatekingalatoa: eragin berritzailea eta antioxidatzailea.
  • Burdinaren kelantea: iman gisa funtzionatzen du, eta gantz-ehunean sobran dagoen burdina desagerrarazten du, horrek eragiten baitu nahasmendu dermatologikoa.
  • Erribosa: zeluletako metabolismoa azkartzen du.

Nola aplikatu tratamendua eta zer maiztasunekin

Deliplus Kontzentratu Meso-Antizelulitikoa 15 bialeko kutxa batean saltzen da, eta bi modutara erabil daiteke, helburuaren arabera:

  • Tratamendu intentsiboa egiteko edo zelulitis oso nabarmenari aurre egiteko: egunero bial bat aplikatu azal garbian, tratatu beharreko eremuetan, 15 egunez. Bideoan ageri den bezala, zabaldu masaje zirkularrak emanez, erabat xurgatu arte. 2 edo 3 minutuz egin masajea.
  • Mantentze-tratamendua egiteko edo zelulitis arinari aurre egiteko: kontzentratu horren tanta batzuk zure ohiko gorputzeko kremarekin nahasi, eta masaje bat eman, egunean behin, nahi duzun eremu horretan.

Batzuetan, eremu berean produktu gehiegi aplikatuz gero, kolore zurixka gera daiteke, baina masajea ematean desagertu egiten da.

Ez da erabili behar azal erreaktiboetan, sentikorretan eta narritatuetan.

Tratamendu berritzailea, beste antizelulitikoekiko desberdina

Programa hau, 15 egunerako pentsatua, antzeko beste produktu batzuetatik bereizten da; izan ere, eragin lipolitikoa, berregituratzailea eta murriztailea indartzen du, eta eragin erabat berritzailea du azalean.

Pro Celulit stickak

Texto 2 Imagen Tratamiento Meso Anticelulítico

Pro Celulitek azal zelulitisdunaren itxura hobetzen laguntzen du. Elikadura-osagarri honek 4 g-ko 15 stick ditu, landare-estraktuekin eginak. Edizio mugatukoa da.

Pro Celulit Stick-en osagaiak

  • Mahats gorria: antioxidatzailea eta zain-pareten antiinflamatorioa. Odol-zirkulazioa hobetzen du, eta azalaren itxura hobetzen.
  • Endalarra: zirkulazioa errazten du eta, gainera, diuretikoa da (likidoen atxikipena desagerrarazten laguntzen du).
  • Algarroboa: formula honetan, “gozagarri natural” gisa jarduten du.
  • Centella asiatica: kolagenoaren ekoizpena bultzatzen du, eta azalaren elastikotasuna hobetzen.
  • Limoia: kapilarren erresistentzia handitzen du, antiinflamatorioa izateaz gain.
  • Anana: diuretikoa.
  • C bitamina: zelulen antioxidatzaile gisa jarduten du.

Nola erabili

  • Har ezazu stick bat egunean, 250 ml uretan disolbatuta. Ez gainditu espresuki gomendatutako eguneko dosia.

Elikadura-osagarriak ez dira dieta askotariko eta orekatuen ordezko.

Bi produktuak, Meso-antizelulitikoa eta Pro Celulit stickak, elkarren osagarri izan daitezke, efektuak lehenago ikus daitezen eta gehiago iraun dezaten.

Beste gomendio batzuk

Mantendu azala leun, tinko eta ezpurutasunik gabe Peeling Entzimatikoarekin.