Probatu ezazu gure serum mikrokapsuladun leheneratzailea, zure azala birsortzeko.

Serum mikrokapsuladuna zure azala birsortzeko

2023ko azaroaren 20a

Ezagutzen duzu gure Serum mikrokapsuladuna? Serum leheneratzaile honek azalean bertan jarduten du, hura birsortzeko eta adinaren zantzuak murrizteko. Testura transformagarri eta arina dauka, mikrokapsulatan ultrakontzentratua. Mikrokapsula horiek mikronutrientetan aberatsak dira, azalari dentsitatea eta sendotasuna emateko eta hura suspertzeko.

Esentzia kontzentratu batean dauden mikrokapsula horiek olioaren aberastasun nutritiboa eta serum batek azalean sartzeko duen ahalmena konbinatzen dituzte. Gehiago jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!

Azal-mota guztietarako

Deliplus serum mikrokapsuladuna azal-mota guztietarako egokia da. Azal-motaren arabera, produktu osagarri batzuekin edo beste batzuekin konbinatzea gomendatuko dugu.

Zer onura ditu?

  • Ekintza birsortzailea eta zimurren aurkakoa dauka.
  • Trinkotasuna eta irmotasuna ematen dizkio azalari.
  • Propietate suspertzaileak ditu, eta azala argiztatzen du.

Zer osagai ditu?

  • Bulgariako Arrosaren estraktua: propietate birsortzaile eta suspertzaileduna. Bulgariako Arrosaren Olioa olio esentzial bikaina da; munduko arrosa ederrenetariko batetik ateratzen da, Damaskoko Arrosatik. Arrosa-petaloak eskuz jasotzen dira, eta 3-4 tona petalo fresko behar dira (gutxi gorabehera) 1 kg olio esentzial egiteko. Oso preziatua da, oso ugaria baita azala elikatzen, baretzen eta suspertzen duten antioxidatzailetan, mineraletan eta bitaminatan.
  • Azido Hialuronikoa: ezaguna da propietate hidratatzaileengatik; azal sendo eta argitsuagoa lortzen laguntzen du. Aktibo hori “belaki” baten antzekoa da, ura azalean atxiki baitezake; bolumena ematen du, eta zimurrak eta keinu-markak nabarmen murrizten ditu.
  • Betaina: eragin hezegarria dauka, eta azala narritaduratik babesten du. Azala hidratatuta, distiratsu eta mamitsu edukitzen laguntzen du.
  • Karite-gurina: hidratazio sakona ematen duten bitamina eta mineralen kontzentrazio handia dauka. Azala baretzen du, malgutasuna ematen dio, eta kolageno-ekoizpena aktibatzen du.
  • Eskualanoa: olibatik ateratzen den olio hidratatzaile oso findu bat da. Azalarekin duen berezko afinitatea dela eta, erraz xurgatzen da, koipe-arrastorik utzi gabe. Emoliente efikaza da, azalaren hesi-funtzioa babesten du, eta hidratazioa atxikitzen laguntzen du, azal leunagoa lortzeko.
  • Limnanthes albaren Hazien Olioa: ahalmen leheneratzaile handia dauka, eta erosotasuna eta elastikotasuna ematen dizkio azalari. "Larreetako apar” ere esaten zaio, eta Kaliforniakoa eta Oregonekoa da berez; habitat heze eta belartsuetan hazten da. Propietate hidratatzaile eta gaztetzaile harrigarriak ditu. Aliatu ona da hidratazio-galeraren aurka egiteko: ura galtzea eragozten duen hesi bat eratzen laguntzen du, eta nutrienteak epidermiseko geruza sakonenetara iristea errazten du.

Nola erabiltzen da?

  • Eman egunez eta gauez aurpegian, lepoan eta bularraldean masaje leun batez, erabat xurgatu arte.

Zer produkturekin konbina dezaket?

  • Ohiko kremarekin

Beste gomendio batzuk

Zelula hilak ezabatzeko eta zure azala fresko eta berri uzteko formulatuta daude gure tratamendu esfoliatzaileak.

Hidratatu eta zaindu zure azala egunero erabiltzeko gure gorputz-krema hauekin.

Koko-olioa gorputzerako eta aurpegirako tratamendu gisa erabil dezakezu, eta janaria prestatzeko ere bai.