Argiztatu zure begirada, begi-inguruetarako edertasun-erritual espezifiko  honekin.

Begi-ingurua zaintzeko aurpegi-errutina: suspertu zure begirada

2023ko urriaren 26a

Zaintzen duzu begi-ingurua? Zalantzarik gabe, gure aurpegiko eremu delikatuenetariko bat da, faktore askok eragiten diena. Horregatik, tratamendu zehatz bat behar du osasuntsu-itxura lortzeko.

Zure begi-inguruak zaintzeko edertasun-erritual espezifiko bat aurkeztuko dizugu. Aurpegi-errutina honekin, aurre egingo diezu adinaren eta estresaren zantzuei eta begirada nekatuari.

Berehala hobetzen da tratatutako eremua: nekearen zantzuak, keinu-markak, poltsak eta begi-zuloak murrizten dira, eta zure begiradak argitasuna irabazten du. Ikusi nahi duzu nola?

Zer produktuk osatzen dute aurpegi-errutina hau?

Hidrogel-txaplatak

  • Txaplata hidratatzaile eta dermotenkatzaileak, begi-inguruko hidratazioa, sendotasuna eta elastikotasuna hobetzen dutenak.
  • Printzipio aktiboak:
    • Azido hialuronikoa.

Lifting-Efektuko begi-inguruko gel Sendotzailea

  • Printzipio aktiboak:
    • Peptidoak eta hesperidina ditu, begi-inguruan lifting-efektua eragiten dutenak; hala, azala sendotu eta tonua hobetzen da.
    • Oligopeptidoak dauzka, begi-zuloak murrizteko eta begirada gaztetzeko.
    • Polisakaridoak ere baditu, hidratazio sakona lortzeko, baita azal sentikorrenetan ere. Propietate berregituratzaileak eta adinaren aurkakoak ditu.
  • Erabiltzeko modua: azala garbi eta lehor duzula, hartu arroz-ale baten tamaina duen produktu-kantitate bat, eta eman begien inguruan (poltsak, begi-zuloak, betertzak eta goiko betazala). Eman masaje txiki bat hasieran, eta bukatu hatz-mamiekin ukitu txiki batzuk eginez.

Cooling Eye Rollera. Begi-inguruak erlaxatzeko eta aktibatzeko masajeak

  • Eskuzko aurpegi-masajea egiteko gailua, begi-inguruak tratatzeko. Hotz-efektua du, emandako kosmetikoen emaitzak areagotzeko; hainbat onura ditu.
  • Erabiltzeko modua:
    • Mugimendu zirkularrak egingo ditugu begien inguruan, aurrez emandako tratamenduak hobeto xurgatzeko eta begi-ingurua erlaxatzen laguntzeko.
    • Garbitu arrabola urarekin eta xaboi neutroarekin, erabili aurretik eta ondoren. Lehortu toalla batekin.

Beste gomendio batzuk

Berriztatu azala gure tratamendu esfoliatzaileen eskaintzarekin, eta aukeratu gureaskotariko gorputz-kremen artean, zure gorputzeko azala elikatzeko eta hidratatzeko.

Ezagutzen duzu Plex Repair lerroa, ile lehor eta hauskorra konpontzeko?