Ezagutzen dituzu Mercadonan ditugun poltsikoko frutaren 5 barietateak?

Poltsikoko fruta, % 100 fruta, adin guztietarako

2023ko irailaren 11

Ezagutzen duzu poltsikoko gure fruta? Egoki-egokia da fruta jaten dugula bermatzeko, edozein unetan har baitaiteke modu azkar, goxo eta nutritiboan. Gainera, erosoa eta garraiatzeko erraza da, poltsikoan kabitzen baita!

Bikainak dira umeen eskolako motxilarako, baina oso egokiak helduentzat ere. Edozein adinetan har daitezke, onura osasungarri ugari baitakartza denontzat. Jakin nahi duzu zer zapore ditugun eta nola har daitezkeen?

Poltsikoko fruta, 5 zaporetakoa

Fruta de bolsillo con 5 sabores diferentes.

  • Sagarra, meloia eta sandia, 6 hilabetetik Aurrera. Laster, dendetan unitate mugatuak izango ditugu udako denboraldirako.
  • Banana, marrubia, ahabiak eta oloa +8 hilabete: olo-irina eta osoko arrozaren irina gehitu dizkiogu banana-, marrubi- eta ahabi-pureari. Zuntz ugariko eta funtzio antioxidatzaileko konbinazioa.
  • Banana eta marrubiak +8 hilabete: fruta- eta barazki-pureen eta -zukuen konbinazio ezin hobea, antioxidatzaile eta guzti. Marrubiek, beste propietate nutrizional batzuen artean, C bitamina, azido folikoa eta mineral-sorta zabala dituzte. Bananek ere bitamina-ekarpen paregabea dute.
  • Askotariko fruta +6 hilabete: fruta-pureen eta -zukuen arteko konbinazio goxoa. Banana-, melokotoi-, sagar- eta udare-purea eta laranja- eta limoi-zukua ditu.
  • Banana eta sagarra +6 hilabete: zapore atsegineko eta mantenugai askoko fruta-nahasketa paregabea. Sagarrak antioxidatzaile, bitamina eta zuntz ugari ditu. Bestalde, bananak bitaminak eta mineralak ematen dizkigu, potasioa bereziki.

Poltsikoko gure frutaren ezaugarriak

  • % 100 fruta
  • Oso erosoa eta kontsumitzeko erraza.
  • Snack azkar eta nutritiboa.
  • Ez du laktosarik.
  • Ez du azukre erantsirik.
  • Paketatze berria. Lehengo aluminiozko ontziaren ordez, polipropilenozko ontzi birziklagarri bat erabiltzen dugu orain, planeta zaintzeko gure ahaleginari eusteko.

Nork har ditzake edateko gure frutak?

  • Edari ezin hobea da jaioberri eta haurrentzat, eta ezin egokiagoa da zure saski orekatura gehitzeko.
  • Oso baliabide praktikoa da ibilaldietara edo parkera eramateko, bai eta eskolaz kanpoko jardueren ondoren edo etxean bertan hartzeko ere.
  • Adin guztietako helduek har dezakete.
  • Oso praktikoa da, halaber, bulegoan, askari edo hamaiketako gisa hartzeko, gimnasiora eramateko edo bizikleta-ibilbideetarako, frutaren fruktosa naturala lagungarri baitzaio gorputzari kirola egin bitartean eta ondoren.

Erabiltzeko gomendioak

  • Astindu ongi ireki edo edan aurretik.
  • Giro-tenperaturan gorde. Behin irekita, gehienez 48 orduz gorde hozkailuan.

Beste gomendio batzuk

Ideia gehiago behar badituzu eskolara itzultzeko garairako, zure txikiaren hamaiketakoetarako ogitartekorik berezienak proposatzen dizkizuegu.

Gure limoizko eta laranjazko edari isotonikoak, oso arinak eta gasik gabeak, ezin hobeak dira kirola egin ondoren behar duzun hidratazio gehigarria lortzeko.

Probatu dituzu gure arroz- eta arto-talotxoak? Primerakoak dira otordu artean pikatzeko, edo gosari eta askarirako. Zapore ugarikoak ditugu, zerealekin, artoarekin eta osoko arrozarekin eginak.