Limoi- eta laranja-zaporeko gure edari isotonikoak aurkezten dizkizugu.

Ezagutzen dituzu limoi eta laranjazko gure Edari isotonikoak?

2024ko uztailaren 16a

Edari isotonikoek gure organismoa hobeto hidratatzeko balio dute. Oso egokiak dira udarako, gure gorputzak likidoak berreskuratzeko behar gehien duen urte-sasoia baita.

Kirolik egiten duzu? Kirola egin ondoren gehiago hidratatu beharra baduzu, gure edari isotonikoak osagarri perfektua dira. Oso edari arinak eta gasik gabeak dira, kirol-saio baten ondorenerako freskagarri apartak.

Pentsatu duzu inoiz edari isotonikoak eramatea hondartzara edo igerilekura joaten zarenean? Une horietan, edo udako beste edozein txangotan, benetako plazera da edari isotoniko fresko-fresko bat edatea. Oso zapore atsegina eta freskagarria du.

Gure edari isotonikoen ezaugarri orokorrak

  • Adin guztietarako egokiak dira, kirolari nahiz freskagarriak maite dituztenentzat.
  • Oso edari arinak dira, eta ura balira bezala edaten dira.
  • Zapore natural eta suabea dute.
  • Haien formula hobetu dugu, eta azukre gutxiago dute orain
  • Hotz nahiz giro-tenperaturan edan daitezke, baina gehienetan hotz hartzen dira; batez ere, udan.

Limoi- eta laranja-zaporeko edari isotonikoak Mercadonan

Zapore zitrikoko ISO Drink edari isotonikoa

Bebida isotónica sabor cítrico ISO Drink de Mercadona

  • 330 ml-ko latan edo 1,5 l-ko botilan daukagu aukeran.
  • Limoi-zaporeko edari freskagarri aromatizatua.

Laranja-zaporeko ISO Drink edari isotonikoa

Bebida isotónica sabor naranja ISO Drink de Mercadona

  • 330 ml-ko latan edo 1,5 l-ko botilan daukagu aukeran.
  • Laranja-zaporeko edari freskagarri aromatizatua.

ISO On Blue edari isotonikoa

Bebida isotónica ISO On Blue de Mercadona

Iso On Blue edari isotonikoa aukera bikaina da ariketa fisikoa egin ondoren berriz hidratatzeko eta elektrolitoak berreskuratzeko. Edari hau bereziki kirolarientzat eta pertsona aktiboentzat egina dago.

Ezin hobea da, ariketa egin aurretik, gorputza prestatzeko; egin bitartean, galdutako mantenugaiak berreskuratzeko; eta ondoren, muskuluak beren onera etortzeko eta gorputza berriz hidratatzeko.

Iso On Blue edari isotonikoa 500 ml-ko plastikozko botilan dator, push up tapoiarekin; horri esker, erraz garraiatu eta kontsumitu daiteke edozein unetan. 1,5 L-ko formatuan ere badago. Fruta anitzeko zaporea du, freskagarria eta ahosabairako atsegina, eta horrek aukera zoragarri bihurtzen du.

Kontserbatzeko eta erabiltzeko modua

  • Leku freskoan gorde, eguzki-argitik eta usain agresiboetatik babestuta.
  • Ontzia ireki ondoren, hozkailuan gorde. Ezaugarriak hobeto hautemateko, gomendatzen da 3 egun igaro aurretik hartzea. Erabili ondoren, ondo itxi.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola izan gorputza hidratatua eguneko 24 orduetan?

Freskatu zeure burua gure Hortxatekin eta Kanela- eta Limoi-edariarekin.

Ezagutzen dituzu gure Edari begetalak?