Monoï Elixir Fleur bilduma berriak 5 produktu ditu gorputza eta ilea zaintzeko.

Monoï Elixir Fleur bilduma gorputza eta ilea zaintzeko

2024ko ekainaren 04a

Hemen da berriro edizio mugatuko Monoï Elixir Fleur bilduma! Ezagutu nahi dituzu bilduma osatzen duten bost produktuak? Apartak dira udan larruazala eta ilea zaintzeko eta lurrintzeko. Gainera, guztiek dute lurrin-usain freskagarri eta exotikoa, ezin hobea hilabete beroetarako.

Monoïa eta tiare-loreen tradizioa

Monoïa Tahitiko produktu bat da (Polinesia Frantsesa). Monoïa egiteko, lurralde hartan hain tipikoak diren tiare-loreak mazeratu, eta koko-mamiaren olioarekin konbinatzen dira. Osagai horien nahasketa oso ezaguna da, ilea eta azala elikatzeko, suspertzeko eta hidratatzeko dituen onura ugariengatik..

Betidanik, emakume polinesiarrek tiare-loreak erabiltzen dituzte lepokoak egiteko, eta egun osoan ematen dituzte soinean, ilea eta azala lurrintzeko.

Orain, tradizio xarmagarri horri jarraitu eta bidaia sentsorial bat egin dezakezu Tahitira, paradisuko hondartzak eta ur turkesak dituen naturako santutegira. Gozatu gorputza eta ilea zaintzeko bilduma honen magia. Sentitu Tahitiko edertasuna eta aroma erabiltzen duzun bakoitzean!

Zein dira Monoï Elixir Fleur bilduma osatzen duten bost produktuak?

Aurten, bai xanpuaren bai maskararen formulak hobetu dira.

Colección Elixir Fleur de Monoï para el cuidado corporal y capilar.

Xanpua

Formula berriak alderdi hauek hobetu ditu:

  • Leuntasuna garbitu eta urberritu bitartean.
  • Leuntasuna ile heze eta lehorrean.
  • Aparra krematsuagoa eta ugariagoa da.
  • Laztasunaren kontrola eta ilea maneiatzeko erraztasuna.
  • Ilearen distira.

Nola erabili

Busti ilea urarekin, eman xanpua eskuetan, igurtzi eskuok eta eman masajea buru-azalean eta ilean, aparra sortu arte. Ondoren, garbitu ur askorekin.

Colección Elixir Fleur de Monoï para el cuidado corporal y capilar.

2 batean maskara

Formula berriak alderdi hauek hobetu ditu:

  • Maskararen aplikazioa eta banaketa ile lehor eta hezean.
  • Leuntasuna, ile lehorrean zein bustian.
  • Ileko korapiloak errazago kentzen dira, ile bustian zein lehorrean.
  • Laztasunaren kontrola eta ilearen distira.

Nola erabili

  • Maskara gisa: aplikatu, utzi 3 minutuz jarduten eta garbitu urez.
  • Tratamendu nutritibo gisa: aplikatu eta ez garbitu urez.

Colección Elixir Fleur de Monoï para el cuidado corporal y capilar.

Berehalako egokitzailea

Babestu zure ilea eguzkitik gure UVA/UVB-iragazkidun egokitzailearekin.

  • Korapiloak kentzen eta ilea egokitzen du.
  • Orraziak eragindako kalteetatik babesten du ilea.
  • Ile hezean eta lehorrean erabil daiteke.
  • E bitamina du.

Nola erabili

  • Astindu ondo erabili aurretik, eta aplikatu eguzkitan jarri aurretik ile heze edo lehorrean, ilea egokitzeko, babesteko eta korapiloak kentzeko.
  • Saihestu egokitzaileak arropa ukitzea, orbanak eragin baititzake.

Gehitu produktu hau zure ilea zaintzeko eguneroko errutinara, eta/edo erabili bilduma honetako gainerako produktuekin, emaitzarik onenak lortzeko.

Colección Elixir Fleur de Monoï para el cuidado corporal y capilar.

Gorputzeko glitterra

Lortu azal leun, hidratatu, perfumatu eta distiratsu bat, glitterrari esker. Produktu honek argitasuna eta urrezko erreflexuak ematen ditu, eguzki-argitan ikus daitezkeenak.

Nola erabili

  • Erabili aurretik, ondo astindu. Aplikatu larruazalean masaje leun bat emanez, erabat xurgatu arte.
  • Zabaldu eskuekin eta, gero, garbitu eskuak urarekin. Jantzi aurretik, utzi produktua larruazalean lehortzen.
  • Saihestu eguzkitan jartzen, produktu honek ez baitu eguzki-babesik, eta, lurrina duenez, zure azala zikindu dezake.

Colección Elixir Fleur de Monoï para el cuidado corporal y capilar.

Eau de Toilettea

Udako lurrin-usain exotikoa, tiare, ylang-ylang eta frangipani loreen ukitukoa, banillaren eta tonka babaren sentsualitateaz lagundua. Haren aromak erabat inguratuko zaitu.

Nola erabili

  • Azalaren gainean eman. Hauek dira tokirik onenak: lokiak, lepoaren hasiera eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdea. 15 minutu itxaron behar da, larruazal bakoitzean hartzen duen behin betiko aroma sumatzeko.
  • Ez aplikatu arropa edo bitxien gainean, orbanak eta dekolorazioak saihestearren. Utzi lurrinari lehortzen ezer jantzi aurretik.

Beste gomendio batzuk

Udan, gozatu ardurarik gabe eguzkiaz gure Eguzki-krema eta -babesekin. Halaber, etxeko txikientzako eguzki-babesak dituzu.

Ezagutu zure azala osasuntsu, fresko eta argitsu izateko produkturik onenak.