Lortu berehalako lifting-efektua eranskailu birxurgagarrien gure aurpegiko tratamenduarekin.

Lifting-efektuko Eranskailu birxurgagarrien aurpegiko tratamendua

2024ko apirilaren 08a

Ba al duzu Eranskailu birxurgagarrien aurpegiko tratamenduaren aditzerarik? Modu berritzailea da aukera inbaditzaileagoetara jo beharrik gabe lifting-efektua lortzeko. Haren abantaila nagusietako bat berehalako eragina da. Animatzen zara probatzera?

Zertan datza tratamendu hori? Nola eragiten du?

Lehenik eta behin, azala prestatzen da, Arrosa-uraren Mist batez edo edozein aurpegi-ur edo -tonikoz,, eranskailu birxurgagarriak aktibatu ahal izateko.

Teknologia berritzailearen konbinazio horri esker, zuntz ultrafinak diren osagaiak berehala sar daitezke azalean, eta haien eraginkortasuna areagotzen da. Haren aktiboek adinaren aurkako lana egiten dute, eta berehalako lifting-efektua ematen diote azalari.

Xaflak estrategikoki jarrita, aurpegiko eremu espezifiko batzuk altxatzea eta leuntzea lor daiteke. Produktua erabili ondoren lortzen den efektua guztiz naturala da, eta berehala ikus daiteke.

Xaflak kontu handiz formulatuta daude. Xafla bakoitzak teknologia paregabe bat du, aktiboa matrize patentatu ultrafin batean kapsulatzen duena.

Zer aktibo dituzte produktuek?

Arrosa-uraren Mist-a

Mist de Agua de Rosas Mercadona

Aktiboak: Arrosa-aterakina

Osagai ezaguna da kosmetikan eta azalaren zaintzan, haren osasuna eta itxura hobetzen lagundu baitezake. Arrosa-petaloetatik lortzen den esentzia-olioa da. Bere propietate hidratatzaileengatik nabarmentzen da, azalean ura atxikitzeko gaitasun handia baitu. Lasaitu eta leundu egiten du, eta efektu antioxidatzaileak ditu; horregatik, aplikatzen denean, erraztu egiten du xaflak xurgatzea eta aktiboak sartzea.

Xafla birxurgagarriak

Láminas reabsorbibles Mercadona

Aktiboak: hidroxitirosola, pullulana eta elastina

Hidroxitirosola: olibatik ateratzen den antioxidatzaile natural ahaltsu bat da, adinaren aurka lan egiten duena lifting-efektua emanaz. Ezaguna da dituen propietate ugariengatik. Aurre egiten die azalaren zahartze-seinaleei, erradikal askeak neutralizatuz eta kolagenoaren ekoizpena estimulatuz, eta irmoago, leunago eta distiratsuago uzten du azala.

Pullulana: bitamina, peptido, entzima eta probiotiko ugari dituen substantzia natural bat da, azalaren babes-hesi naturala kondizio ezin hobeetan mantentzen laguntzen duena. Hesi hori sendotzean, azalaren hidratazioa, elastikotasuna eta erresistentzia hobetzen laguntzen du, kanpoko eragileetatik eta zahartze goiztiarretik babestuz.

Elastina: azaleko ehun konektiboaren zuntzean dagoen proteina bat da, funtsezko eginkizuna betetzen duena haren elastikotasunean eta malgutasunean. Xafla birxurgagarrietan sartuta, azalaren forma eta irmotasuna berreskuratzeko gaitasuna indartzen da, efektu iraunkor batekin.

Lámina reabsorbible efecto lifting

Nola erabili

1. Itxi begiak, eta lainoztatu 15 cm ingurutik Arrosa-uraren Mist-a (edo beste edozein aurpegi-ur edo -toniko) nahi den zonan. Sakatu beheraino sakagailua lainoztatze onena lortzeko. Erabili larruazala bustitzeko behar adina aldiz.

2. Esku lehorrekin, jarri Eranskailu birxurgagarriak tratatu nahi duzun gainazalean, alde matea azalerantz eta alde distiratsua kanporantz dituela.

3. Eranskailua erabat xurgatu eta garden bihurtzen denean, kendu kontu handiz alde distiratsua.

4. Behar izanez gero, zonaren bat ondo atxiki gabe geratu bada, lainoztatu berriro.

5. Ondoren, nahi den edozein aurpegi-kosmetiko erabil daiteke, baita makillajea ere.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen al duzu Serum Erretinolduna? Birsortu azala larruazala indartzeko eta birsortzeko tratamendu intentsibo honekin. Azal normaletarako egokia eta azal lehorretarako bereziki gomendatua da.

Gozatu azal distiratsu eta freskoaz gure tratamendu esfoliatzaileen lerroarekin.

Urratsez urrats erakutsiko dizugu nola egin pedikura emaitzarik onena lortzeko produktu egokienekin.