Pedikura etxean emaitzarik onenekin nola egin azalduko dizugu.

Pedikura perfektua 5 urrats errazetan

2022ko ekainaren 10a

Badakizu zein diren pedikura ondo egiteko urratsak? Eta zein diren emaitzarik onena lortzeko produkturik gomendagarrienak? Badator uda. Askoz denbora gehiago pasatzen dugu aire zabalean, eta baliteke sandaliak estreinatzeko edo oinutsik ibiltzeko gogoa izatea.

Beraz, etxetik atera gabe pedikura profesionalena lortzeko behar duzun guztia kontatuko dizugu aholku honetan. Lor itzazu azazkal perfektuak eta oin erlaxatuak, urrats erraz hauekin. Hasiko gara?

Zein produktu behar dituzu pedikura eraginkorra lortzeko?

  • Lima/Karrakailua.
  • Azazkaletako eskuila.
  • Laranjondo-ziria.
  • Kutikulak ebakitzekoa.
  • Apar-harria (naturala).

​​Pedikura egiteko 5 urratsak

1. Beratu oinak ur epeletan minutu batzuez, eta lehortu.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

2. Esfoliatu eta kendu gogorguneak lima/karrakailuarekin edo apar-harriarekin.

Lima/karrakailua
Ekintza bikoitza duenez, erraz kenduko dituzu oinetako kailuak eta gogorguneak. Azala lehor zein heze duzula erabil dezakezu.
Nola erabili

  • Arraspatu altzairu herdoilgaitzarekin
  • Limatu eta leundu esmerilezko limarekin (urarekiko erresistentea da).

Apar-harria
Harriaren gainazal superesfoliatzailea erabiliz, eraginkortasun handiz kenduko dituzu oinetako gogorguneak edo gune lakarrak.
Material natural hipoalergenikoz egindako produktua da; beraz, diferentziak izan daitezke kolore eta porositate aldetik.
Forma obalatua duenez, oso ondo egokitzen zaio eskuari, erosoago erabiltzeko.
Nola erabili

  • Pasatu harria esfoliatu nahi duzun tokietatik, mugimendu zirkular eta leunekin, presio handirik egin gabe, azal gogorra erortzen ari dela sumatu arte.
  • Erabili, batez ere, orpoen inguruan, behatzetan eta azal lehorra pilatzen den lekuetan.

3. Moztu azazkalak eta leunki garbitu azazkaletako eskuilarekin.

Azazkaletako eskuila. Nola erabili

  • Sartu azazkaletako eskuila ur epeletan, zurdak hezetu arte.
  • Bota xaboi pixka bat, likidoa edo solidoa, zurden gainean.
  • Igurtzi azazkalak eskuila alde batetik bestera mugituz.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

4. Bereizi eta kendu kutikula, kutikulak ebakitzekoarekin edo laranjondo-ziriekin.

Kutikulak ebakitzekoa
Bi erabilera ditu: bultzatu eta ebaki.
Ez utzi haurren eskueran.

Laranjondo-ziriak
Ezin hobeak dira kutikulari bultza egiteko eta azazkalak apaintzen laguntzeko.
Hiru mutur desberdin dituzte:

  • Punta fineko muturra: azazkalaren kanpoko aldea garbitzen du.
  • Punta zeiharreko muturra: atzera bultzatzen du kutikula.
  • Punta esfoliatzaileko muturra: azala edo esmalte-arrastoak kentzen ditu leunki.

Pedicura perfecta en 5 sencillos pasos.

5. Margotu azazkalak, nahi baduzu.

Beste gomendio batzuk

Lortu beltzarantze perfektu bat gure Eguzki Perla hauekin. Ezagutzen dituzu?

Tutorial bat utziko dizugu hemen ile bustiarekiko hiru orrazkera erakargarri ikas ditzazun, udarako oso aproposak.

Aprobetxatu gure kokozko esfoliatzaileak eta gorputzerako koko-gurinak zure larruazalerako dituen onurak.