Berritu aurpegiko azala Regen Skin Indartzaile Erretinoldunarekin

Birsortu zure azala Regen Skin Indartzaile Erretinoldunarekin

2021ko urtarrilaren 11

Hona hemen Regen Skin Indartzaile Erretinolduna. Aurpegiko tratamendu intentsibo berri honek tratamendu kosmetiko profesionalen aktibo ahaltsuak konbinatzen ditu serum batean. Aktibo horiek adinaren efektuak leheneratzen laguntzen dute, azala birsortzeko onuragarri baitira.

Azalerako birsortzaile honek tinkoago, hidratatuago, elastikoago eta berdinduago utziko dizu aurpegiko azala. Gainera, larruazalaren tonua hobetzen du, eta adierazpen-zimur handienen eta akatsen testura eta itxura ere bai. Serum-testurak ez du koipe-sentsaziorik uzten.

Zer printzipio aktibo ditu Regen Skin Indartzaile Erretinoldunak?

Eraginkortasun ezaguneko printzipio aktiboak ditu; hauek, besteak beste:

  • Bakuchiola: landare-jatorriko osagai bat da. Zahartzearen zantzuak leheneratzen ditu eta, aldi berean, larruazalaren testura eta tonua hobetzen ditu.
  • Erretinola: orbanak kentzen ditu, azalaren tonua berdintzen du, eta, horrez gain, elastikotasuna ematen dio azalari, eta eguzki-erradiazioek eragindako kaltea prebenitzen du.
  • Erretinol kapsulatuaz indartua dago, gainera: aktiboa poliki-poliki askatzen du; hala, areagotu egiten du ekintza eta tolerantzia larruazalean.
  • EGF hazkuntza-faktorea: kolagenoa eta elastina sortzen laguntzen du; zimurrak hobetzen ditu.

Zer motatako azalentzat da egokiena?

Regen Skin Indartzaile Erretinolduna zahartzearen zantzuak dituzten azal-mota guztietarako da egokia (azal sentikorretarako izan ezik), adina edozein dela ere: zimur handiak, sendotasun falta, tonu itzalia...

Nola erabiltzen da?

  • Eman 3 edo 4 tanta, goranzko mugimendu zirkularrak eginez, aurpegia garbi eta lehor dagoela, txandakako egunetan, gaueko krema eman aurretik. Saihestu begi-inguruetan ematea.
  • Hasieran neurriz erabili (astean pare bat aldiz), azala erretinolera ohitu arte, eta egunez egun gehitzen joan.
  • Gauean krema hau erabiliz gero, komeni da egunez eguzki-babesa erabiltzea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Prevent Age Skin? Aurpegiari zahar-itxura ematen dioten aztarnen aurka egiten du, eta itxura hobea ematen dio.