Nuevos Desodorantes Antitranspirantes Deliplus

Transpirazioaren Kontrako Deliplus Desodorante berriak.

2024ko abuztuaren 12a

Egon zaitez fresko egunero gure Desodoranteen aukerarekin. Hainbat aukera ditugu zure ongizatea eta segurtasuna egun osoan eta denbora luzeagoz mantentzeko.

Transpirazioaren aurkako desodoranteak, osagai naturalekin aberastutako formula leunak... Edozer bilatzen ari zarela ere, zuretzako desodorante egokiena dugu. Gure desodoranteek usain txarra kontrolatzen eta disimulatzen dute, oso erosoak eta freskoak dira, eta oso erraz aplikatzen dira.

Eman begirada bat gure aukerari eta hautatu zure bizitza-estilora gehien egokitzen den babesa.

Aukeratu zure desodoranterik gustukoena gure aukera zabalaren artean

Transpirazioaren aurkako desodoranteak

Probatu eta ikusi zer eraginkorrak diren transpirazioaren aurkako gure desodoranteak. Aluminiozko gatzekin formulatuta daude, izerdia murrizten dute eta gorputzeko usain txarra kontrolatzen dute, eta fresko eta seguru mantentzen zaituzte egun osoan. Ez dute alkoholik, zure azala leuntasunez zaintzen dute eta 48 orduko babesa ematen dizute.

Selección de Desodorantes Deliplus.

Aloe Vera

Unisex desodorante bat da, eta, aloe veraren estraktuz aberastuta dagoenez, zure azala hidratatu eta zaintzen du, fresko mantentzen zaituen bitartean. Paregabea da publiko guztientzat, eta “mini” bertsioan ere eskuratu daiteke. Ezin hobea alde guztietara eramateko, perfektua zure egunerokotasunerako.

Fashion lurrina

Emakumeentzako lurrin-usain sofistikatua, bizia eta atsegina. Goxotasun- eta babes-konbinazio bikaina ematen du, ukitu zitriko bat emanez bioletazko lore-oinarri dotore batean beratutako fruitu gorriei esker.

Zeta

Emakumeen larruazala zaintzeko zeta-estraktudun desodorantea. Bereziki gomendagarria da larruazal delikatuetarako.

Oloa

Beste desodorante unisex bat, larruazal sentikorretarako. Olo-estraktuarekin formulatuta dago, eta babes iraunkorra eskaintzen du.

Ikusezina

Desodorante honek hondakin ikusgarriak murrizten dituzten aktiboak ditu. Bere formula aurreratuak usaina ezkutatzeko osagaiak, osagai bigungarriak, hidratatzaileak eta egokitzaileak ditu, eta, hala, orban zuriak eta horiak agertzeko probabilitatea murrizten du. Gainera, hidratazio- eta leuntasun-sentsazio atsegina ematen dio zure azalari. Aproposa emakumeentzat zein gizonentzat.

Krema

Kremazko desodorantea kotoi- eta buztin-estraktuarekin; azal delikatuenek ukipen lehor eta zetatsua izango dute.

Selección de Desodorantes Deliplus.

Oinetarako hautsa

Gure Oinetarako hautsa izerdiari aurre egiteko eta izerdia deskonposatzean sortzen den usain txarra kentzeko formulatuta dago. Oinetako hezetasuna xurgatzen du, eta ongizate- eta konfort-sentsazio atsegina ematen du. Iraupen luzeko efektu desodorantea duenez, ezin hobea da zure oinak egun osoan zehar fresko eta lehor mantentzeko.

Nola erabili: ihinztatu produktua oinetan eta behatz artean. Babes handiagoa izateko, eman oinetakoen barruan ere.

Oinetarako espraia

Oinetarako espraia beste aukera bat da. Kaolinarekin formulatuta dago, z<izerdiaren eta usain txarraren aurka eraginkortasunez jarduten du, eta 24 orduko babesa ematen du. Esprai honek izerdia gutxitzen du egunean zehar, zure oinak fresko eta lehor mantenduz.

Nola erabili: astindu erabili aurretik, eta eman oin garbi eta lehorretan. Gainera, oinetakoen barruan ere eman daiteke. Posizio anitzeko espraia denez, erraza da edozein angelutatik ematea.

Oinak zaintzeko aukera baten bila ari zara? Esfoliatu, hidratatu eta freskatu oinak gure tratamendu espezifikoekin.

Desodorante bakterizidak

Gure desodorante bakterizidak gorputzeko usain txarra modu eraginkorrean estaltzeko diseinatuta daude. Ez dute aluminio-gatzik, baina bakterizidak dituzte, usain txarra sortzen duten bakterioak sortzea saihesten laguntzeko.

Aukera alkoholdun eta alkoholik gabeak ditugu, zure beharretara eta lehentasunetara egokituta. Mantendu freskotasun- eta garbitasun-sentsazioa egun osoan desodoranteen lerro honekin. Ezin hobeak dira zure azalaren ongizaterako.

Selección de Desodorantes Deliplus.

Power, Límite eta Aqua desodoranteak

Zaindu zure azala eta erosotasuna, gizonezkoen gorputzerako esprai hauekin. Orbanen aurkako eragina dute, eta 3 lurrin-usain aparta.

Selección de Desodorantes Deliplus.

9.60 desodoranteak

Emakumeentzat zein gizonentzat. Gozatu desodorante lurrintsu hauek ematen dizuten goxotasun- eta freskura-sentsazio paregabeaz. Gasik gabeak.

Selección de Desodorantes Deliplus.

Toallatxoak

Probatu gure aloe veradun toallatxo desodoranteak, eguneko edozein unetan bat-bateko freskotasuna lortzeko. 20 unitateko formatua duten unisex toallatxo hauek zure azala lurrin-usain freskoz garbitzen dute, eta usain horrek sentsazio atsegina ematen dizu.

Selección de Desodorantes Deliplus.

Artic desodorantea

Babes eraginkorra bilatzen ari diren gizonentzat. Stick-formatuko desodorante honek 24 orduko freskotasuna eta babesa ematen du. Orbanen aurkako formulak aplikazio garbia eta eraginkorra bermatzen ditu; hala, ezin hobea da egunero erabiltzeko.

Alkoholik gabeko desodoranteak

Selección de Desodorantes Deliplus.

Bambú desodorantea

Emakumeentzat zein gizonentzat den stick-formatuko desodorante orbanen aurkako honek landare-glizerinaren ehuneko handi bat du. Ur-oinarriko formula duenez, azkar xurgatzen da eta 48 ordura arteko babesa bermatzen du, egun osoan freskotasuna mantentzeko aproposa. Emeki-emeki irristatzen da, eroso eta eraginkortasunez aplikatzeko. Ez dauka ez alkoholik ez aluminiorik.

Gure denda guztietan abuztuaren 27tik aurrera.

Alunbre-mineral Naturaleko Harria

Babes iraunkorrerako ideala den desodorante bat (% 0 lurrin); unisex-formulazioko aukera natural bat. Aplikatu aurretik urarekin zertxobait bustitzea gomendatzen da, baita eman ondoren ere, garbitzeko.

Desodorantea behar bezala aplikatzeko jarraibideak

  • Oro har, larruazala garbi eta lehor duzula eman behar duzu desodorantea.
  • Utzi lehortzen jantzi aurretik.

Desodorante-motaren arabera

  • Espraia: erabili aurretik, jarri alderantziz potea eta astindu ondo. Lainoztatu larruazaletik 15 cm-ra 2-3 segundoz, eta utzi lehortzen.
  • Roll on: pasatu besapetik 3 aldiz goitik behera, estaldura uniformea ematen dizula ziurtatzeko. Lehortzen utzi jantzi baino lehen.
  • Krema: eman krema desodorantea, eta utzi erabat lehortzen jantzi aurretik.
  • Stick: biratu apur bat behealdeko gurpila, barra desodorantea zentimetro erdi inguru irteten den arte. Eman geruza uniforme bat besape bakoitzean.

Beste gomendio batzuk

Gure Gorputz-espraien lanbro arin eta leunek beti fresko egoten laguntzen dizute. Probatu duzu jada Zitronelazko gorputz-espraiaren aroma berezia?

Ezagutu Monogotas lurrin-usainik fresko eta erakargarrienak.