Eraldatu zure makillatze-errutina gure aurpegi-hauts trinkoarekin, luze irauteko eta zure aurpegiko azalari estaldura erabatekoa, leuna eta uniformea eskaintzeko diseinatua.
Goi-teknologiako formula erabiltzen du, osagai naturalez egina, eta makillatze-eskakizunik zorrotzenak asetzen ditu. Hala, azal distiratsu eta naturala luzituko duzu egun osoan. Ezagutu nahi al dituzu xehetasun guztiak?
Zein dira 24h Long Lasting aurpegi-hauts trinkoaren ezaugarri nagusiak?
- Hauts trinkoa: hauts-makillaje honen kalitatea gainazal-geruza soil bat baino askoz gehiago da. Zure azalarekin bat egiten du era ezin hobean, eta akabera bikaina eta iraunkorra ematen dizu.
- Leuna eta krematsua: oso leunki eta inolako esfortzurik gabe aplikatzen da. Testura krematsua du eta era homogeneoan zabaltzen da, zure azala ferekatuz.
- Estaldura handia: hauts trinko honen testurak akatsik gabe eta inolako neke-seinalerik gabe uzten dizu azala. Bera duzu laguntzailerik onena konfiantza-sostengu gehigarri bat behar duzun egun horietarako.
- Osagai naturalak % 90 baino gehiago dira: formula honekin, lehentasuna ematen diogu zure azalaren osasunari, erabiltzen duzun bakoitzean azala zaintzen dizun produktu baten bidez.
- Bigarren azalaren efektua, akabera naturalarekin: itxura fresko eta naturala bermatzen dizu, zure edertasun berdingabearen ñabarduretara egokitzen dena.
- Long lasting (iraupen luzea) 24h: utzi alde batera etengabe ukituak egin beharra. Azal-hauts trinko hau lagun aparta duzu egunik luzeenetan.
- Lau tonutan eskuragai: topatu hobekien ematen dizun konbinazioa.
- Beixa.
- Beix arrosaxka.
- Urre-kolorekoa.
- Urre-kolore iluna.
Beste gomendio batzuk
Aurkitu zure azal motari hobekien egokitzen zaion aurpegi-errutina.
Zein Eyeliner erabiltzen duzu? Lau mota proposatzen dizkizugu, zure begirada gehien edertzen duena hautatu dezazun.
Ezagutzen al duzu gure azazkal-laken lerroa? Ezagutu ezazu haren kolore-aukera osoa eta distira handiko estaldura.