4 Eyeliner-mota zure begiradaren edertasuna nabarmentzeko.

Zure begirada aldatuko duten begietako delineatzaileak

2023ko azaroaren 28a

Zer motatako Eyelinerra nahiago duzu? Lau motatako begietako delineatzaileak eskaintzen dizkizugu, ezin hobeak aurpegiko atal horren itxura eta espresioa nabarmentzeko; arreta handiz hautatu ditugu zure behar eta lehentasunak asetzeko.

Eyelinerrak funtsezko tresnak dira gustura sentituko zaren look liluragarri bat lortzeko. Zure begiak nabarmentzen dituzte, deigarriagoak egiten dituzte, haien forma definitzen dute, eta abar. Aukeran dituzu arkatz delineatzaile klasikoak zein berritzaileago batzuk, hala nola likidoak.

Egon prest gure Eyeliner-sorta ezagutzeko eta zure begiradaren edertasun naturala indartzeko.

4 Eyeliner-mota begiak bikain delineatzeko

Arkatz-delineatzailea

Delineador en lápiz Deliplus Mercadona

Delineatzaile klasikoetako bat; ur-lerroa markatzeko gomendagarriena.

Leun aplikatzen da, eta testura krematsua du. Garrantzitsua da arkatza zorroztea erabili aurretik. Dakarren belakiarekin, erraz difuminatu ahal izango duzu, eta eremu batzuetan produktu gehiago egotea saihestu.

Delineatzaile automatikoa

Delineador automático Deliplus Mercadona

Aukera ezin hobea zure eguneroko makillajerako, erabiltzen erraz-erraza:

  • Zorrozkailua dauka atzealdean, belakia ateratzean (irudian ikus daiteke).
  • Belakia dauka muturrean, lausotzeko.
  • Waterproof: erresistentea da hezetasunarekiko, marruskadurekiko eta tenperatura altuekiko.

Kolore hauetan duzu eskura Deliplus Waterproof Begietako Delineatzailea:

  • 01 beltza, belakiarekin.
  • 06 marroia, belakiarekin.
  • 07 turkesa, belakiarekin.
  • 09 urdin metalizatua, belakiarekin.
  • 12 oliba-berdea, belakiarekin.
  • 13 grisa, belakiarekin.
  • 14 gaueko urdina, belakiarekin.

Delineatzaile likidoa

Delineador líquido Deliplus Mercadona

Delineatzaile honek oso pintzel zehatza du, eta akabera bizia uzten du.

Begian linea egin ahal izateko, garrantzitsua da berme-puntu bat bilatzea.

Kolore hauetan daukagu Deliplus Eyeliner Begietako Delineatzailea:

  • 01 marroia.
  • 02 beltza.

Eta Deliplus Eyeliner Waterproof Begietako Delineatzaile beltza.

Errotuladore delineatzailea

Delineador en rotulador Deliplus Mercadona

Dituen errotuladore-formatuari eta forma ergonomikoari esker, Deliplus begietako Delineatzaile beltzarekin oso erraza da lerro zehatz eta uniforme bat egitea betazalean, betilearen oinaldean. Oso punta fina du; horri esker, aukera ematen du lerro oso meheak eta lerro lodiagoak marrazteko. Gainera, marra bizi eta matea du.

Beste gomendio batzuk

Betileak definitu edo haien bolumena handitu nahi baduzu, erabili gure Deliplus betile-maskarak.

Begien ingurua zaintzeko aurpegirako errutina bat proposatzen dizugu.

Trikimailurik onenak emango dizkizugu Gel Efektuko azazkal-esmaltearekin azazkal distiratsu eta perfektuak lortzeko.