Hozkailua eta izozkailua garbitzea arreta handia eskatzen duen lana da. Sarri garbitu behar dira, elikagaiek fresko iraun dezaten eta jateko baldintzetan egon daitezen. Izan ere, etxetresna elektrikoen artean, germen gehien (bakterioak, lizuna eta beste patogeno batzuk) izaten duenetako bat da hozkailua. Horregatik, ezinbestekoa da hozkailua garbitzea.
Hozkailua eta izozkailua garbi eta txukun edukitzeak elikagaien segurtasunari laguntzen dio, eta, halaber, elikagaiak berehala aurkitzen eta tokia hobeto aprobetxatzen laguntzen du, energia-efizientzia hobetzen du eta funtsezko etxetresna elektriko horien bizitza baliagarria luzatzen du.
Zure hozkailua eta izozkailua aldian behin garbitzea eta antolatzea ohitura osasungarriak dira zure familiarentzat eta sukaldearentzat. Jarraitu gure aholkuei. Dirudien baino errazagoa da.
Hozkailua eta izozkailua zenbatean behin garbitzea komeni da?
Hozkailua eta izozkailua garbitzeko maiztasun-gomendioak desberdinak dira erabileraren, gordetzen diren elikagaien kantitatearen eta inguru-kondizioen arabera.
Hala ere, gomendio orokorra da hozkailua gutxienez hilean behin garbitzea, eta izozkailua gutxienez urtean behin.
Zure hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko jarraibideak
Prestaketa
- Atera elikagaiak, eta gorde itzazu poltsa termiko batean, fresko edukitzeko. Aztertu iraungitze-datak, eta bota iraungita dagoen guztia.
- Deskonektatu hozkailua eta izozkailua korronte elektrikotik.
- Atera kaxoiak, erretiluak eta atera daitezkeen gainerako elementuak, kanpoan garbitzeko.
Garbiketa
- Prestatu Koipe-kentzeko apargabearen diluzio bat, 5 aldiz lainoztatuz 2 litro uretan.
- Sartu baieta diluzioan eta xukatu ondo.
- Garbitu barruko gainazalak baietarekin. Jarri arreta berezia ertzetan, junturetan eta iristeko zailak diren guneetan. Erabili espartzu leun bat orban zailak garbitzeko.
- Garbitu barrualde eta kanpoalde guztia. Jarri arreta berezia iristeko zailak diren guneetan.
- Orban zailak kentzeko, erabili espartzu leun bat.
- Kendu produktua uretan bustitako beste baieta batekin, eta lehortu paper xurgatzailearekin.
Antolaketa
Planifikatu nola antolatuko dituzun elikagaiak, haien tenperatura- eta kontserbazio-premiak kontuan hartuta.
Hozkailua
- Goiko aldea: aprobetxatu goiko aldea hestebeteak, eginda dagoen janaria, janari prestatuak, irekitako kontserbak... gordetzeko.
- Erdiko aldea: utzi erdiko aldea esnekiak, esnea, gazta freskoak, jogurtak eta arrautzak gordetzeko.
- Beheko aldea: jarri beheko aldean haragiak, hegaztiak eta arraina.
- Fruta eta barazkietarako kaxoiak: erabili hozkailuaren beheko aldean fruta eta barazkiak gordetzeko prestatutako kaxoiak, elikagai horiek fresko eta besteengandik bereizita edukitzeko.
- Atea da hotz gutxien mantentzen duen aldea eta tenperatura-aldaketa gehien dituena. Egokia da saltsak, gurina, marmelada, freskagarriak eta, oro har, kontserbazio-kondizio zorrotzik behar ez duten produktuak edukitzeko.
Izozkailua
- Lehenengo kaxoia: utzi lehenengo kaxoia lehenago edo maizago jango dituzun elikagaientzat (prestatutako platerak, izozkiak, izotza, etab.).
- Gainerako konpartimentuak: gainerako konpartimentuetan, banatu elikagaiak taldeka (arrainak, haragiak, hegaztiak, barazkiak, ogia...).
Beste gomendio batzuk
Erabili gure Izozteko zip-poltsak. Itxitura hermetikoari esker, elikagaien zaporea eta freskotasuna ezin hobeki mantentzen dituzte.
Garbiketa-ozpin kontzentratua oso efikaza da sukaldeko koipeak kentzeko, eta aproposa da, halaber, labea eta mikrouhin-labea garbitzeko.
Barrualdeko zoruak garbitzeko, ez dago gure Mikrozuntzezko lanbasa baino hoberik.