Jabón beltrán

Beltrán Xaboia, orbanen kontra eraginkorra, eta aldi berean jantzien lagun

2023ko urriaren 04a

Beltrán orban-kentzeko Xaboia paregabea da zure jantzietako orban zailak eta urradurak desagerrarazteko. Xaboi potasiko % 100 naturala da, tradizio luzekoa eta modu askotan erabiltzeko modukoa.

Produktu eraginkorra da orbanen kontra, eta batere hondatu gabe garbitzen ditu batez ere koipez edo olioz zikindutako jantziak.

Beltrán Xaboiak eraginkortasuna eta leuntasuna batzen ditu: modu tradizionalean fabrikatzen dute 1921az geroztik, olio naturalak baliatuz.

Beltrán orban-kentzeko Xaboiaren ezaugarriak

Landare-olioz formulatuta dagoenez eta ez daukanez palma-oliorik, erabat biodegradagarria da. Horretaz gainera, fabrikazio naturalekoa izanik, eraginkorra da askotariko ehun eta jantzietan. 500 g-ko ontzitan saltzen da.

Zein dira Beltrán orban-kentzeko Xaboiaren aplikazio nagusiak?

Xaboi honen erabilera-aniztasuna dela eta, klasiko bihurturik dago garbiketa-lanetarako, eta funtzio ugari ditu. Jarraian azalduko dizkizugu erabilera ezagunenetako batzuk:

Ehunkietarako orban-kentzekoa

Oso eraginkorra da askotariko orbanak kentzeko, hala nola koipea, makillajea, odola edo ardoa... Orbanok izan daitezke egin berriak, baina baita lehortuak ere.

Características del Jabón quitamanchas Beltrán.

1. Topatu orbanak garbitu nahi dituzun jantzietan; esaterako, lepoaldean edo mahuketan. Aplikatu eremu horien gainean Beltrán orban-kentzeko Xaboia, eta utzi minutu gutxi batzuetan lanean.

2. Ondoren, eragin ur asko samarrekin, edo, nahiago baduzu, sartu jantzia garbigailuan.

3. Erabili ondoren, gorde Beltrán orban-kentzeko Xaboia ondo itxita toki fresko batean -ahal dela aireztatua, eta bero edo hotz handia egiten duen tokietatik aldenduta-.

4. Azkenik, gomendagarria da arropak garbitu ondoren eskuak uretan ondo pasatzea.

Era berean, xaboi- eta ur-prestakinak egin ditzakezu, esprai edo roll on formatuan, erosoago izateko.

Características del Jabón quitamanchas Beltrán.

Etxeko zoruak garbitzeko

Nekez topatuko duzu Beltrán Xaboiarekin irteten ez den orbanik, eta, hain zuzen, etxeko zoruak garbitzeko ere erabil dezakezu, uretan disolbatuta. Xaboia behar bezala disolbatzeko, aldez aurretik ur bero pixka batekin nahastu dezakegu, eta, ondoren, gainerako uretara bota. Neurri zehatzari dagokionez, koilarakada bat xaboi beharko duzu litro bat uretan. Xurgatu ondo lurreko zikinkeria, eta garbitu etxeko gela guztiak produktu honekin. Berehalaxe izango dituzu garbitasuna eta distira era guztietako lurretan. Errepikatu prozesua hiru egunetik behin, zoruak garbi-garbi edukitzeko beti.

Sukaldea eta altzairua garbitzeko

Zoragarria da sukaldeko gainazal guztiak garbitzeko. Ipini bizpahiru koilarakada xaboi litro erdi uretan, eta utzi irakiten hamar minutuz. Eragin nahaskiari, harik eta pasta disolbatu arte. Ondoren, gorde ontzi batean. Erabiltzeko prest edukiko duzu!

Mikrouhin-labearen, kanpaiaren edo, oro har, etxeko elektrotresnen kasuan, aplikatu nahaskia belaki batekin eta igurtzi barrualdearekin, ezer ez marratzeko. Utzi produktuari lanean minutu batzuetan, eta pasatu baieta heze bat xaboia kentzeko. Errepikatu prozesua gehiagotan, koipe asko badago metatuta.

Labea garbitzeko, gomendagarriena da azpil bat ipintzea labe barruan urarekin eta Beltrán Xaboiarekin. Labea berotu ahala ura lurrundu egingo da, eta, hala, bigundu egingo da labearen hormetan itsatsita dagoen koipea. Ondoren, xaboia belaki batean ipinita, igurtzi egin beharko duzu. Kontuz ibili eskuak ez erretzeko! Azkenik, pasatu baieta bat nahaskia erretiratzeko.

Erabiltzean hartu beharreko neurriak

  • Ez sartu xaboia zuzenean garbigailuan.
  • Aplikatu ondoren, ez utzi luzaroan eragiten lehorrean.
  • Ehun edo tindatze delikatuen kasuan, probatu lehenbizi ezkutu samarrean dagoen toki batean.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure Garbigarri hipoalergeniko kolonia-lurrinduna? Egokia larruazalik sentiberenentzat, baita jaioberrientzat ere.

Begira zenbat gauzatarako erabil dezakezun gure Garbiketa Ozpin kontzentratua. Harrituta geratuko zara jatorri erabat naturala duen garbitzaile ahaltsu honekin!

Ikasi arropak garbigailuan desinfektatzen, gure Arroparako likido desinfektatzailearekin.