Mikrozuntz xurgatzailezko Zoru-garbigailua ezinbesteko garbiketa-tresna bihurtu da etxe guztietan. Etxeko higienea eta garbitasuna ahalik eta gehien zaintzen dituzten horietakoa bazara, seguru dagoeneko erabiltzen duzula. Barnealdeko lurzoruetarako guztiz gomendagarria da.
Horregatik, gure bezeroekin hitz egin dugu, eta, haien iradokizunak kontuan hartuta, hobekuntzak egin ditugu gure Bosque Verde Mikrozuntz Xurgatzailezko Zoru-garbigailuan.
Zergatik aukeratu mikrozuntzezko Zoru-garbigailu bat?
Mikrozuntzezko zoru-garbigailu bat erabiltzeak bi abantaila nagusi ditu: batetik, xurgatzeko ahalmen handia, eta, bestetik, lurzoru-mota desberdinetarako ematen dituen aukerak.
Gainera, erresistentzia handia du, ez da erraz higatzen. % 100 poliesterra da.
Mercadonan, urrats bat gehiago egin nahi izan dugu, eta mikrozuntzezko gure zoru-garbigailuaren kalitatea hobetu dugu, eguneroko garbiketa-lanetan erosotasun eta eraginkortasun handiagoa eskaintzeko. Jakin nahi duzu zer hobekuntza egin ditugun? Hona hemen haietako batzuk:
Mikrozuntz Xurgatzailezko Zoru-garbigailuaren zer alderdi hobetu ditugu?
Mikrozuntzezko gure zoru-garbigailua erabilgarriagoa eta praktikoagoa izateko, hiru ezaugarri aldatu ditugu batez ere:
Mikrozuntzak hobetu ditugu
Orain, ur beroarekin, zoru-garbigailua ez da uzkurtzen, ezta zabaltzen ere.
Errazago xukatzen eta erabiltzen da
Mikrozuntza hobetzeari esker, zoru-garbigailua errazago xukatzen eta erabiltzen da orain.
Berehala lehortzen da
Hobeto xurgatzen duenez, lurra berehala lehortzeko aukera ematen du, eta ez dio urari kolorerik ematen.
Zein lurzorutan erabil daiteke Mikrozuntzezko Zoru-garbigailu hau?
Harrituta geratuko zara zenbat aukera ematen dituen ikusita. Mikrozuntz-harizko zoru-garbigailua barnealdeko lurzoru hauetarako gomendatzen da:
- Tarima.
- Parketa.
- Marmola.
- Portzelana.
- Granitoa.
Ubesol gure hornitzaile espezialistak egindako lanari esker gauzatu dira hobekuntzok: teknologia berriak sartu ditu, zoru-garbigailuaren akabera hobetzeko.
Erabiltzeko modua
- Likidoak xurgatzeko, lehorrean erabili.
- Zorua garbitzeko, urarekin edo garbiketa-produktu diluituekin bustita erabili.
- Erabili ondoren, ez utzi zoru-garbigailua uretan/produktutan.
- Zoru-garbigailua lehor edukitzen baduzu, ez da ugalduko onddo eta bakteriorik —eta, beraz, usain txarrik sortu ere ez—.
Era berean, zoru-garbitzekoen formula hobetu dugu, gainazalak hobeto garbitzeko eta zikinkeria hobeto kentzeko. Probatu itzazu!
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen duzu Etxe-garbigarri desinfektatzaile bakterioen kontrakoa, lixibarik gabea?
Egin kasu Etxeko eta etxetik kanpoko garbiketa- eta higiene-gidako aholkuei.
Autoa garbitubehar baduzu, kontuan izan gure aholkuak.