Badakizu zein den zure autoa garbitzeko modu egokia? Oporregun batzuk datozenez, komeni da gure ibilgailua prest jartzea. Garbiketa egitea da gauzarik garrantzitsuenetako bat.
Ikusi nola garbitu behar duzun autoa, bai kanpoaldetik, bai barrualdetik, eta ikusi zein diren produkturik onenak aurreko panela, tapizeria, haizetakoak eta abar garbitzeko. Prestatu autoa udarako!
Autoa garbitzeko oinarrizko produktuak
Hona hemen zure autoa garbitzeko eta egoera ezin hobean uzteko beharrezko produktu batzuk.
Aurreko panelaren garbigarria
Ikasi aurreko panela garbitzeko esprai erabilgarri hau erabiltzen:
- Zer gainazaletan aplika daitekeen
Aurreko aginteetan, jarlekuetan, ateetan eta abarretan ohikoak diren plastikozko, larruzko eta skayzko gainazal guztiak garbitu eta berritzen ditu. - Erabiltzeko modua
Gainazal horiek berriak bezala uzteko, nahikoa da ontzia astintzea eta trapu baten gainean lainoztatzea. Jarraian, garbitu nahi dugun gainazalean pasatu behar dugu trapua. - Eragin antiestatikoa
Eragin antiestatikoa duenez, tratatutako gainazaletan hautsa itsastea eragozten du.
Haizetako-garbigarria
Produktu honen ezaugarri nagusiak:
- Zer gainazaletan aplika daitekeen: Beirak, kristalak, autoko argiak...
- Erabiltzeko modua: Zuzenean gehitu autoko haizetako-garbigailuaren tangara.
- Erabiltzeko beste modu bat: mikrozuntzezko zapi batekin, garbitu autoko argiak eta kristalak.
- Tenperatura hotzekiko erresistentea: Bosque Verdeko haizetako-garbigarriak
–10 ºC-raino tenperaturak jasaten ditu, haizetakoak ez izozteko.
Oharra: ez diluitu izozte-arriskua badago.
Tapizeria-garbigarria
Erabili produktu hau gure jarraibideen arabera:
- Zer gainazaletan aplika daitekeen: Ehun natural edo sintetiko mota guztiak, tapizeria zaharrak eta tapiz artistikoak izan ezik.
- Erabiltzeko modua: Ehunetako zikinkeria garbitzen du, zikinkeria disolbatu eta xurgatzen duen apar garbigarrizko geruza baten bidez.
Produktua aplikatu aurretik, komeni da proba bat egitea asko ikusten ez den toki batean, gainazalari kalterik egiten ez diola egiaztatzeko.
Nola garbitu gainazal horiek
1. Pasatu xurgagailua edo eskuila garbitu beharreko gainazaletan, hautsa kentzeko.
2. Astindu ontzia, eta, bertikal eutsita, lainoztatu garbitu beharreko ehuna.
3. Igurtzi belaki heze batekin, eta garbitu zikindu ahala.
4. Utzi erabat lehortzen.
5. Xurgatu edo eskuilatu produktu-hondarren arrastoak.
Tonu- eta inguru-desberdintasunik ez izateko, gomendagarria da gainazal osoan aplikatzea, eta ez garbitzea zikindutako eremua bakarrik.
Autorako aire-gozagarria
Pauso hauek eman behar dira:
1. Kendu aluminiozko geruza babeslea berriz kargatzekoari, goiko aldean dagoen mihitik tira eginez,
2. eta sartu difusorean, klik egiten duen arte (horrela, behar bezala jarrita egongo da).
3. Itxi tapa klik egin arte.
4. Lotu pintza dagokion tokian, produktuaren atzeko aldean.
5. Autoaren aireztapen-saretaren modeloaren arabera, aukeratu bi norabideetako bat.
6. Jarri aire-gozagarria aireztapen-saretan, difusorearen tapa itxita eta gora begira duela.
Iraupena: lau aste
Produktuaren hiru aldaera daude: Lima, Marine, Exotikoa.
Beste gomendio batzuk
Intsektuak uxatu nahi badituzu, proba itzazu udan zeure burua babesteko gure produktuak.