Jarri prest zure autoa oporretarako; ikasi produkturik onenekin garbitzen.

Zure autoa garbitzeko aholkuak

2020ko ekainaren 12a

Badakizu zein den zure autoa garbitzeko modu egokia? Oporregun batzuk datozenez, komeni da gure ibilgailua prest jartzea. Garbiketa egitea da gauzarik garrantzitsuenetako bat.

Ikusi nola garbitu behar duzun autoa, bai kanpoaldetik, bai barrualdetik, eta ikusi zein diren produkturik onenak aurreko panela, tapizeria, haizetakoak eta abar garbitzeko. Prestatu autoa udarako!

Autoa garbitzeko oinarrizko produktuak

Hona hemen zure autoa garbitzeko eta egoera ezin hobean uzteko beharrezko produktu batzuk.

Aurreko panelaren garbigarria

Texto 1 Imagen Limpieza coche

Ikasi aurreko panela garbitzeko esprai erabilgarri hau erabiltzen:

  • Zer gainazaletan aplika daitekeen
    Aurreko aginteetan, jarlekuetan, ateetan eta abarretan ohikoak diren plastikozko, larruzko eta skayzko gainazal guztiak garbitu eta berritzen ditu.
  • Erabiltzeko modua
    Gainazal horiek berriak bezala uzteko, nahikoa da ontzia astintzea eta trapu baten gainean lainoztatzea. Jarraian, garbitu nahi dugun gainazalean pasatu behar dugu trapua.
  • Eragin antiestatikoa
    Eragin antiestatikoa duenez, tratatutako gainazaletan hautsa itsastea eragozten du.

Haizetako-garbigarria

Texto 2 Imagen Limpieza coche

Produktu honen ezaugarri nagusiak:

  • Zer gainazaletan aplika daitekeen
    Beirak, kristalak, autoko argiak...
  • Erabiltzeko modua
    Zuzenean gehitu autoko haizetako-garbigailuaren tangara.

    Erabiltzeko beste modu bat: mikrozuntzezko zapi batekin, garbitu autoko argiak eta kristalak.
  • Tenperatura hotzekiko erresistentea
    Bosque Verdeko haizetako-garbigarriak
    –10 ºC-raino tenperaturak jasaten ditu, haizetakoak ez izozteko.

Oharra: ez diluitu izozte-arriskua badago.

Tapizeria-garbigarria

Texto 3 Imagen Limpieza coche

Erabili produktu hau gure jarraibideen arabera:

  • Zer gainazaletan aplika daitekeen
    Ehun natural edo sintetiko mota guztiak, tapizeria zaharrak eta tapiz artistikoak izan ezik.
  • Erabiltzeko modua
    Era guztietako ehunetako zikinkeria garbitzen du lehorrean, zikinkeria disolbatu eta xurgatzen duen apar garbigarrizko geruza baten bidez.

Produktua aplikatu aurretik, komeni da proba bat egitea asko ikusten ez den toki batean, gainazalari kalterik egiten ez diola egiaztatzeko.

Nola garbitu gainazal horiek

1. Pasatu xurgagailua edo eskuila garbitu beharreko gainazaletan, hautsa kentzeko.

2. Astindu ontzia eta lainoztatu garbitu beharreko ehuna aerosolarekin, bertikalean eutsita.

3. Igurtzi belaki heze batekin, eta garbitu zikindu ahala.

4. Utzi erabat lehortzen.

5. Xurgatu edo eskuilatu produktu-hondarren arrastoak.

Tonu- eta inguru-desberdintasunik ez izateko, gomendagarria da gainazal osoan aplikatzea, eta ez garbitzea zikindutako eremua bakarrik.

Autorako aire-gozagarria

Texto 4 Imagen Limpieza coche

Pauso hauek eman behar dira:

1. Kendu aluminiozko geruza babeslea berriz kargatzekoari, goiko aldean dagoen mihitik tira eginez,

2. eta sartu difusorean, klik egiten duen arte (horrela, behar bezala jarrita egongo da).

3. Itxi tapa klik egin arte.

4. Lotu pintza dagokion tokian, produktuaren atzeko aldean.

5. Autoaren aireztapen-saretaren modeloaren arabera, aukeratu bi norabideetako bat.

6. Jarri aire-gozagarria aireztapen-saretan, difusorearen tapa itxita eta gora begira duela.

Iraupena: lau aste

Produktuaren hiru aldaera daude: Lima, Marine, Exotikoa.

Beste gomendio batzuk

Nekatu egiten zaizkizu oinak? Probatu oinetakoetarako gure barne-zolak, eta ongizate-sentsazio berri bat izango duzu