Ikasi nola erabiltzen den gure baieta bakoitza.

Ikasi nola erabiltzen den gure baieta bakoitza

2023ko urriaren 25a

Baietak funtsezkoak dira etxea garbitzeko. Baina ez dira guztiak berdinak, eta ez dute balio zeregin berberetarako.

Zure etxeko txoko bakoitza behar bezala garbitzeko, funtsezkoa da gure baieta-klase guztiak ezagutzea, bai eta bakoitza behar bezala erabiltzen jakitea ere.

Jarraian, eskura ditugun baieta-klaseak eta haien ezaugarri nagusiak azalduko dizkizugu, bai eta aholku praktiko batzuk ere, garbiketa-errendimendu bikaina lortzeko.

Mercadonan eskuratu ditzakezun baieta-motak

Mikrozuntzezko baietak, handiak eta txikiak

Tipos de bayetas disponibles en Mercadona.

  • Oso erresistenteak dira eta garbigailuan garbitu daitezke —eta oso gomendagarria da, gainera, hobeto garbitzeko eta hurrengorako berria bezalaxe uzteko—.
  • Garbiketa sakonak egiteko erabiltzen dira. Primerakoak dira bainugelarako eta sukalderako: oso erabilgarriak dira espazio horietan, ura xurgatzeko gaitasuna dela eta. Horretaz gainera, ibilgailuak garbitzeko ere primerakoak dira. Ezin hobeak dira, orobat, ur- eta produktu-diluzioetan bustita erabiltzeko, baina baita gainazalak lehortzeko ere.
  • Zer neurritako baieta behar dugun aukeratzeko, kontuan hartu behar dugu zertarako erabiliko dugun eta zer lehentasun ditugun (eskuaren tamaina, baieta hobeto maneiatzeko eta xukatzeko, garbitu beharreko azalera...). Handiek gramaje handiagoa dutenez, gehiago xurgatzen dute eta egokiak dira azalera handiagoetarako. Txikiak, berriz, maneiagarriagoak dira eta, beraz, errazagoak xukatzeko. Esekitoki bat daukate, eskura edukitzeko edo hobeto esekitzeko.
  • Bi neurritakoak ditugu, handiak eta txikiak, eta pakete bakoitzean hiru unitate etortzen dira, kolore banatakoak.
  • Aukera horri esker, gela desberdinetan erabil daitezke; hala, bereizi egingo ditugu garbitu beharreko eremuak eta saihestu egingo dugu ezer kutsatzea edo germenak etxeko toki batetik bestera eramatea.

Begira zeinen erabilgarriak diren hozkailua edo izozkailua garbitzeko, labe barrurako, garbigailurako eta ontzi-garbigailurako. Baieta handiena primerakoa da etxeko lanetarako, baina baita barbakoa garbitzeko ere.

Erabiltzeko aholkuak: helburu jakin baterako baliatzen direnez, komenigarria da baieta bakoitza espazio edo azalera batera bideratzea eta kolorearen arabera bereiztea.

Ez erabili leungarririk garbitzeko, murriztu egin baitezake xurgatzeko gaitasuna.

Aire zabalean lehortzea komeni da, eta ez lehorgailuan, bero handiegiak hondatu egin baititzake zuntzak. Arrazoi beragatik, ez da komeni azalera beroetan erabiltzea.

Erabilera anitzeko baieta leuna

Tipos de bayetas disponibles en Mercadona.

  • Baieta tradizionala, eguneroko garbiketarako ere erabiltzen dena. Ohiko martxa arrunterako baliatzen da.
  • Kolore bat baino gehiago daude kasu honetan ere, erabileraren/beharraren arabera esleitzeko eta gelaka banatu ahal izateko; hala, saihestu egingo dugu kutsadura gurutzatua.
  • Gainazalak edo hulezko mahai-zapiak azkar garbitzeko ere erabili ohi dira.
  • Hiru koloretan etortzen dira, bederatzi unitate pakete bakoitzeko.

Erabiltzeko aholkuak: erabili baieta hauek etxeko gainazalak garbitzeko, hala nola sukaldea, bainugela, egongela, leiho-barrenak eta kanpoko altzariak.

Kristalak edo ispiluak garbitzeko baieta

Tipos de bayetas disponibles en Mercadona.

  • Ezin hobea da kristalezko gainazaletarako edo ispiluetarako, marratu gabe distirarazten eta lehortzen baitu.
  • Ez du uzten ez arrastorik, ez ilerik.
  • Ez du hartzen kartoi-itxura. Erraz maneiatzen da, eta eroso-erosoa da erabiltzeko.
  • Moparekin eta makila luzagarriarekin ere balia daiteke leku garaietara iristeko edo leihateak garbitzeko.
  • Lehor edo heze erabil daiteke.
  • Gainazal lauetarako gomendatzen da, baina ez azalera zimurtsu edo zorrotzetarako.

Erabiltzeko aholkuak: kristalak edo ispiluak marrarik utzi gabe garbitzeko, urarekin soilik erabili baieta (oso ondo xukatuta) edo kristalak garbitzeko soluzio espezifiko batekin, bestela.

Hautsa kentzeko baieta

Tipos de bayetas disponibles en Mercadona.

  • Hautsa harrapatzeko eta atxikitzeko.
  • Garbitzeko gaitasun handia du, lehorrean zein hezean.
  • Ezin hobea da hautsa kentzeko produktu espezifikoekin erabiltzeko.
  • Erraz xukatzen eta urberritzen da.
  • Akabera estraleuna, aproposa altzari mota guztietarako.
  • Era guztietako arrastoak eta orbanak kentzen ditu.

Erabiltzeko aholkuak: hautsa kentzeko baieta hau erabiltzen duzunean, goiko aldetik hasi garbitzen, beherantz-beherantz eraginez. Hala, hautsa ez da eroriko aldez aurretik garbitutako tokira.

Hautsa hobeto harrapatzeko eta baietan hobeto eusteko, urez busti dezakezu hautsa kentzeko baieta, edo aproposko garbiketa-esprai bat erabili, hautsa ez dadin airean zabaldu.

Ontziak uzteko baieta

Tipos de bayetas disponibles en Mercadona.

  • Berariaz diseinatua ontziak eta mahai-tresnak garbitu ondoren gainean uzteko.
  • Bakterioen aurkako tratamenduarekin.
  • Talken aurkako lodiera egokia.
  • Xurgatzeko gaitasun handia.

Erabiltzeko aholkua: baieta erabili ondoren, garbitu ondo; erabat lehortzen denean, gorde hezetasunik gabeko leku batean, usain txarrak eta bakterioak prebenitzeko.

Zure eltzeak eta sukaldeko tresnak gordetzeko altzarietan ere ipin dezakezu, barrenean.

Beste gomendio batzuk

Gure Mikrozuntz xurgatzailezko Zoru-garbigailua produktu apartekoa da etxe barruko zoruak garbitzeko.

Gure Garbiketa-ozpina, berriz, garbitzaile eraginkorra da, % 100 naturala, eta makina bat erabilera ditu.

Erabilera anitzeko orban-kentzeko bat nahi baduzu, probatu gure Perkarbonato zuritzailea.