Jarraian, igerilekua garbitu eta mantentzeko gida eskaintzen dizugu, baita igerilekuaz baldintza ezin hobetan gozatzeko beharrezko produktuak ere. Igerilekua baduzu, eguraldi ona iristearekin batera, doikuntzetan eta mantentze-lanetan pentsatzen ariko zara; horregatik, oso ondo etorriko zaizkizu aholku erabilgarri hauek.
Kontuan hartu igerilekuetarako produktuen sorta hau gure dendetako batzuetan bakarrik dagoela eskuragarri. Kontsultatu gertuen geratzen zaizun dendan, edo deitu Bezeroen Arretarako doako telefono-zenbakira: 800 500 220.
Igerilekua garbitu eta mantentzeko gomendioak
Lehenik eta behin, ur-bolumena kalkulatu behar duzu, m3-tan, jakiteko zenbat produktu erabili behar duzun.
Bi egoera posible daude:
1. Ura garbi mantentzea
Igerilekua oraintxe bete baduzu, edo jada prest badaukazu eta uda osoan baldintza hobeezinetan mantendu nahi baduzu, ura garbi-garbi izateko produktuak gomendatzen dizkizugu.
pH-mailak doitzea
pHa komeni dan mailaren azpitik badago, doitu egin beharko duzu, pH-areagotzailea erabiliz. Produktu horrekin, uraren pHa igo dezakegu, 7,2 eta 7,6 bitarteko tartean mantentzeko.
Dosi gomendatua: pH-areagotzailearen 6 g x igerilekuaren bolumena (m3) x igo beharreko hamartarrak.
Baina pHa maila optimoaren gainetik badago, ura pH-erreduzitzailearekin erregulatu beharko da, 7,2 eta 7,6 bitarteko tarte optimoan mantentzeko.
Dosi gomendatua: pH-erreduzitzailearen 5 ml x igerilekuaren bolumena (m3) x jaitsi beharreko hamartarrak = pH-erreduzitzailearen ml, guztira.
Kloro-maila mantentzea
Ura egoera ezin hobean mantentzeko, igerilekuko urari kloroa gehitu behar zaio.
Gaur egun, hiru kloro-mota daude. Biek ura mantentzeko funtzioa betetzen dute, baina desberdin jarduten dute.
Kloroa, pastillatan: Motel disolbatzen den produktua, ura mantentzeko ezin hobea. Flotagailuarekin batera erabiliko dugu, pastilla bat barruan jarriz eta uraren gainean flotatzen utziz.
Bost ekintzako kloroa: Produktu bakar batean funtzio anitzeko tratamendua eskaintzen du, igerilekuko uraren mantentzea osoa izan dadin. Kloroa, algizida (algak prebenitu eta desagerrarazteko), malutatzailea (uretan esekiduran dauden hondarrak trinkotzen ditu, igerilekuaren hondora eramateko), karearen aurkakoa eta pH-mantentzailea.
Kloro pikorkatua: Bizkor jarduten du, berehalako disoluzioz. Bizkor desinfektatzeko eta algak desagerrarazteko gomendatzen da.
Kloroaren osagarri gisa, algen aurkako produktu likidoa erabiltzea gomendatzen dugu. Produktu hau oso eraginkorra da algak agertzea saihesteko.
Oharrak: Bainularirik ez dagoenean erabili behar da produktua. Produktuaren kantitate zehatza erabili behar da. Ez da behar baino gehiago bota behar, uretan aparra ager bailiteke.
2. Ur zikina berreskuratzea
Neguan igerilekuan ez bada mantentze-lanik egin eta ura berreskuratu nahi badugu, igerilekua hustu eta berriro bete gabe, posible da... nola egin kontatuko dizugu!
Ura berde eta opaku badago, lehenik eta behin, jalkinak hondo-ekortzaile batekin xurgatu behar ditugu.
Ondoren, kloro bizkor pikortatua gehitu behar zaio: Bizkor jarduten du, berehalako disoluzioz. Ura desinfektatzeko gomendatzen da. Bi tamainatan aurkituko duzu: 500 g eta 5 kg.
Azkenik, uhertasun-kentzekoa gehitu behar zaio. Produktu horrek ur gardena berreskuratzen lagunduko du. Honako hauen artean aukera dezakezu:
- Uhertasuna kentzeko likidoa: efektu malutatzailea du (ura uhertzen duten partikulak taldekatu egiten ditu eta iragazkian edo igerilekuaren hondoan jalkitzen ditu). Ekintza bizkorra.
- Uhertasun-kentzekoa, zakutxotan: Uretan esekiduran dauden ezpurutasunak eta zikinak trinkotzen ditu. Skimmerrean gehitu. Ekintza motela.
Uhertasuna kentzekoa ur berdea berreskuratzeko eta ura sasoi guztian garbi mantentzeko gomendatuta dago.
3. PiIgerileku puzgarriak
Igerileku txikia, altxatua edo puzgarria baduzu, igerileku txikietarako kitak lagundu egingo dizu igerilekua martxan jartzen eta egoera ezin hobean mantentzen.
Kitak honako hauek ditu: 500 g kloro bizkor pikortatu, berehalako disoluziokoa, ura desinfektatzeko; eta 500 ml algizida, algak ager daitezen prebenitzeko eta algak desagerrarazteko.
Produktuak behar bezala aplikatzeko, produktuaren atzealdean dauden jarraibideak behar bezala irakurtzea gomendatzen dugu.
Beste gomendio batzuk
Udan, ez ahaztu eltxoetatik babestea. Ezagutu eltxoen aurkako produktuen sorta.
Igerileku-garaia bukatzen denean, igerilekua ondo garbitu eta babestu ezazu igerilekuen mantentze-lanetarako gure produktuarekin.