Ezagut itzazu aparrik gabeko gure Koipe-kentzekoaren hobekuntza guztiak eta askotariko erabilerak.

Aparrik gabeko Koipe-kentzekoa, edozein gainazaletan eraginkorra!

2022ko maiatzaren 03a

Koipe-kentzeko indartsu eta edozertarako bat behar al duzu, zikinkeriarik sartuenari ere beldurrik gabe aurre egiteko gai dena? Bosque Verde aparrik gabeko Koipe-kentzekoa erabat eraginkorra da ke-kanpaietan, azulejuetan, pertsianetan, ontzi-garbigailuetan, ehunetan, hagunetan, kanpoko altzarietan eta labe eta sutegietan. Imajina dezakezun guztia garbitzen du arazorik gabe!

Gainera, erraz erabiltzen da, eta limoi-lurrin fresko eta atsegina uzten du.

Kalitate-hobekuntzak gure aparrik gabeko Koipe-kentzekoan

  • Testura hobetu diogu, eta orain likatsuagoa da eta ez du ur-efekturik
  • Orain eraginkorragoa da koipeak disolbatzen.
  • Formula zainduagoa du, materialak (zurak, sukalde-gainekoak, etab.) hondatu gabe sakon garbitzeko.

Nola erabili

Oso erraza da egunerokoan erabiltzea, baina etekin handiagoa aterako diozu garbitu beharreko gainazalaren arabera erabilera egokituta.

  • Lainoztatu, segundo batzuetan eragiten utzi, igurtzi, urez garbitu eta lehortu.

Edozein gainazaletako koipea eta zikinkeria desagerrarazten ditu

Koipea metatzen den tokian, aparrik gabeko Koipe-kentzekoa oso eraginkorra da, eta gainazal guztiak ezin hobeto uzten ditu, esfortzurik gabe. Probatu!

Parrillak, sukalde-gainekoak, erregailuak…

  • Produktu honek zure sukaldeko pieza garrantzitsu horien garbiketa bermatzen du, eta mantentze-lanak errazten ditu. Koiperik zailena kentzen du, eta dena garbi-garbi uzten du!

Imagen Texto 1 Quitagrasas

Azulejuak

  • Sukaldeko azulejuak beti garbi, koiperik gabe eta egoera ezin hobean mantentzen laguntzen dizu. Zuk nahi duzun bezala!

Imagen Texto 2 Quitagrasas

Erauzgailuak eta kanpaiak (eta haien iragazkiak!)

  • Sukaldeko lanik astunenetako bat erauzgailuak eta kanpaiak garbitzea da; batez ere, iragazkiak. Orain, produktu honen kalitate-hobekuntzari esker, askoz errazagoa da.

Sukaldeko elementu horietan guztietan, deskribatu dugun bezala erabili behar da: lainoztatu, segundo batzuetan eragiten utzi, espartzu batekin igurtzi, urez garbitu, eta zapi garbi eta lehor batekin lehortu.

Imagen Texto 3 Quitagrasas

Ehunak

  • Orban-mota guztietarako balio du: igurtzia, janaria, makillajea, transpirazioa, lepo eta eskumutur zikinak, eta garbiketa normal batekin desagertzen ez diren beste batzuk. Zure arropa gogokoena orbanik gabe!

Ondo garbitzeko, lainoztatu ehuna, eta,

orban zailik badago, igurtzi eta berehala garbitu.

Imagen Texto 3 Quitagrasas

Imagen Texto 4 Quitagrasas

Ontzi-garbigailua

  • Produktu hau ezin hobea da gure ontzietatik koipe zailena kentzeko. Harritu egingo zaitu!

Ontzi-garbigailua betetakoan, lainoztatu ontziak 3-5 aldiz. Jarri detergentea kaxan, eta hautatu ohiko garbiketa-programa. Garbi-garbi eta koipe-arrastorik gabe!

Imagen Texto 5 Quitagrasas

Bizikleta, motor, auto eta abarren hagunak

  • Aparrik gabeko Koipe-kentzekoa ezin hobea da zure ibilgailuko hagunak garbitzeko eta berrien moduan uzteko.

Imagen Texto 6 Quitagrasas

Kanpoko altzariak

  • Emaitza bikainak eta materiala ondo zainduz, altzaria jada hondatuta dagoela badirudi ere. Erabili terrazako altzarietan, zurezko aulki eta mahaietan, etab. Eman haiei bigarren bizitza bat!

Imagen Texto 7 Quitagrasas

Labeen eta mikrouhin-labeen barruan ere erabil dezakezu produktu hau. Honela:

  • Desentxufatu gailua, eta, hotzean, lainoztatu produktua eta utzi segundo batzuetan eragiten; ondoren, kendu hondarrak.

Beste gomendio batzuk

Labeak eta mikrouhin-labeak sakon garbitzeko, horretarako berariaz diseinatutako produktu bat dugu: Bosque Verde labe-garbigarria.