Cabecera antimosquitos

Eltxoen aurkako produktuak Mercadonan: ezagutu gure produktu guztiak uda honetan babestuta egoteko

2024ko ekainaren 06a

Eguraldi onarekin batera, ohikoak izaten dira eltxoak eta haien ziztada desatseginak. Bestelako intsektuak ere ugaritzen dira; adibidez, liztorrak eta euliak. Aire zabaleko plan ugari egiten ditugu udan, eguneko eta gaueko planak, eta, batzuetan, intsektuak direla eta, ez dugu erabat gozatzen plan horietaz. Produktu espezifikoak izatea funtsezkoa da une oro babesa eta lasaitasuna izateko.

Hori dela eta, Mercadonan eltxoen aurkako hainbat produktu proposatzen dizkizugu, barrualdean zein kanpoaldean erabiltzeko: sarkin gogaikarri horiek arrastoan sartzen dituzten uxatzaile indartsuak, haiek hiltzeko produktuak eta ziztadek eragindako mina arintzen duten soluzio eraginkorrak. Produktu batzuk udako kanpainan baino ez dituzu aurkituko, baina baliabide bikainak dituzu urte osoan eskuragarri.

Edozein dela ere zure premia, badugu zuretzako soluzioa! Ez ahaztu produktu bakoitza erabiltzeko jarraibideak eta gomendioak kontsultatzea.

Aurkitu eltxoen aurkako zure soluzioa Mercadonan

Zure burua babesteko

Eltxoak zugana ez hurbiltzeko eta zure azala ziztadetatik babesteko soluzioak. Babes-eragina duten eskumuturrekoak eta zuzenean aplikatzen diren beste produktu uxagarri batzuk.

Pulseras y productos repelentes antimosquitos Mercadona

  • Esprai uxagarria: oso eraginkorra da eltxoak uxatzeko, baita eltxo tigrea ere. Babes-hesi bat sortzen du, eta babes handiko 6 ordu eskaintzen dizkizu. Babestu nahi duzun gorputzeko eremua lainoztatu eta produktua zabaldu besterik ez duzu egin behar. Erabili zure azalean, baina ez bota aurpegira.

Spray repelente antimosquitos Mercadona

  • Zitroneladun eskumuturrekoak: zitronelaren lurrin-usaina uxatzaile naturala da. Eskumuturreko hauek berehalako babesa ematen dute orduetan zehar, eta eltxoak aldaratzen dituzte, bai kanpoan bai barruan. S eta L neurrietan eskuratu daitezke, moldakorrak dira, eta ezin hobeto egokitzen dira zure eskumuturrera eta orkatilara.

Pulseras de citronela Mercadona

  • Zitroneladun spraia gorputzerako: gorputzerako lanbroa, zitriko-usain freskagarriarekin. Ur lurrintsu honek uxatzaile gisa ere balio du zitronelari esker. Ezin hobea gure produktu espezifikoenak osatzeko. Gogoan izan produktua ez dela aurpegian lainoztatu behar.

Body spray citronela Mercadona

Eltxoak hiltzeko

Soluzio drastikoenak dira, eltxoak eta beste intsektu batzuk hiltzen baitituzte. Intsektu horien presentzia detektatzen denean erabiltzen dira. Produktu intsektizida hauekin bermatua izango duzu eltxorik gabeko ingurunea.

Productos insecticidas Mercadona

  • Intsektizida elektrikoa eta aldagarriak: gailu elektriko hau barrualdean erabiltzen da, eta zure etxea eltxorik gabe mantentzeko diseinatuta dago. Etengabe babesten du, egunez eta gauez, baita argiak piztuta eta leihoak irekita daudenean ere. Zer dituzu nahiago, aldagarri likidoak edo pilulak? Hobekien datorkizun aldagarria aukeratu dezakezu, erabilera bikoitzeko gailu honekin bi intsektizida-motak erabil baititzakezu. Eraginkorra da bai eltxo arruntaren bai eltxo tigrearen aurka.

Insecticida eléctrico y recambios Mercadona

  • Eltxoen aurkako kiribilak: kanpoaldean erabiltzeko soluzio azkar eta eraginkorrak. Pizte hutsarekin, haren printzipio aktiboak babes bikaina ematen du produktuaren inguruko eremu zabal batean. Gozatu aire zabaleko jarduerez, eltxoen ziztadez arduratu gabe.
  • Eltxoen eta eulien aurkako kandelak: zitronela usaineko kandela honek intsektizida-eragina izateaz gain, landare aromatiko horren propietate uxatzaileak ditu. Kanpoko jarduerez gozatu ahalko duzu eulirik eta eltxorik gabe. Barruan ere erabil daiteke. Babes etengabea edozein ingurunetan.
  • Hesi-intsektizida: intsektuak eta eltxoak urrun mantentzen dituen babes-hesi bat da. Intsektizida-eragin indartsua duenez, eltxo arruntaren eta eltxo tigrearen aurka babesten du zuk aukeratutako eremu jakin bat. Kanpoaldean erabiltzen da batik bat, baina espazio erdiireki batzuetan ere erabil daiteke.

Insecticida barrera Mercadona

  • Eulien eta eltxoen aurkako intsektizida: euliei, eltxoei eta beste zenbait intsektu hegalariri aurre egiteko sortuak dira. Perfumedun eta perfumerik gabeko bertsioak ditugu. Bat-bateko eraginkortasuna dute eltxo arruntaren eta eltxo tigrearen kontra, eta babes segurua ematen dute bai barrualdean bai kanpoaldean.

Insecticida moscas y mosquitos Mercadona

  • Liztorren aurkako intsektizida: liztor arruntaren eta asiarraren aurkako berariazko soluzio honek irismen luzea du, 3 m-rainokoa. Udan, liztorren populazioak gora egiten du beroaren ondorioz; batez ere, lorategietan eta ura dagoen tokietan (igerilekuetan, adibidez). Urtaro horretan, beraz, komeni da babeski bat eskura izatea aire zabalean igarotzen dituzun une horietarako.

Insecticida avispas Mercadona

Ziztadak arintzeko

Jada ziztatu zaituzte? Ez kezkatu, narritadura eta ondoeza arintzeko soluzioa ere badugu eta.

  • Azkura arintzea: azkura baretzen du, eta azala freskatzen du. Besteak beste, intsektuen, asunen, eta marmoken ziztadek eragindako erremina arintzen du. Dermatologikoki egiaztatua dago, eta roll-on motako formatu praktikoa du. Oso baliabide erabilgarria da; batez ere, azkurak atsedenik ematen ez duenean.

Alivio picor Mercadona

Produktu horietako edozein aplikatu aurretik, kontsultatu nola erabili behar den.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure esprai aire-gozagarrien sorta? Aukera zabala duzu.

Piknik bat egiteko asmoa baduzu, kontsultatu aire zabalean jateko produktuen gure sorta. Eramateko erraz-errazak dira.

Zaindu zure azala gure eguzki-kremekin eta -babesekin.