Ezagutu zure igerilekua neguan zaintzeko mantentze-produktua.

Igerileku-mota guztietarako neguko mantentze-lana

2023ko irailaren 01a

Zer produktu erabiltzen duzu zure igerilekuari neguko mantentze-lana egiteko? Funtsezkoa da neguan mantentze-lanak egitea, hilabete batzuen buruan modu ezin hobean erabili ahal izan dezazun: kalteetatik babestua eta kalitate oneko urarekin.

Ez bilatu gehiago, soluzio praktikoena daukagu datorren udan murgilaldi onenak egin eta atseden-uneak izan ditzazun zure igerilekuan.

Zer abantaila ditu igerileku-mota guztietarako gure mantentze-produktuak?

Produktu honekin, erraz berrerabil dezakezu ura bainurako denboraldia iristen denean. Ez duzu zertan igerilekua hustu.

Likido kontserbatzaile honekin, ur asko aurreztuko duzu.

Gainera, igerilekuko urak isolatzaile termiko gisa jarduten du, eta igerilekuaren materialak babesten ditu: zoruko eta paretetako pitzadurak eta bestelako kalteak saihesten ditu.

Nola eraili

Baja el nivel del agua y tapa los skimmers o bocas

Compureba el Ph y Cloro

Dosifica el producto por toda la piscina

  • Jaitsi uraren maila, skimmeren azpitik 15-20 cm-ra geratu arte, eta babestu haien ahoak, zikinkeriarik ez sartzeko.
  • Dosifikatu produktua igerileku guztian, araztegia martxan dagoela, produktua hobeto banatzeko eta disoluzio homogeneoa lortzeko (100 ml m3 bakoitzeko). Baliteke negu epeletan alga gehiago haztea. Dosifikatu produktua hiru hilabetean behin.
  • Zure igerilekuko ura leheneratu eta bainatu ahal izateko, “Hasierako” tratamendua egin behar duzu igerilekuan (produktu hauek ez dute ura garden mantentzen neguan; bainurako kondizio onak berreskuratzeko dira).

Bateragarritasunak

  • Igerileku-mota guztietan erabil daiteke.
  • Ez da bateragarria materia organikoarekin, detergente anionikoekin, amoniakoaren eratorriekin eta hipokloritoekin.
  • Ez da bateragarria kloroarekin, berunarekin, aluminioarekin, eztainuarekin, zinkarekin eta haien aleazioekin (brontzea, letoia, etab.).

Oharrak

  • Igerilekurako mantentze-produktua erabili ondoren, neguan ez da egongo bainurako moduan, harik eta berriro “Hasierako” tratamendua egin arte.
  • Dosifikatu aurretik: oso garrantzitsua da beti pH-a eta kloroa neurtzea. Parametro egokien barruan egon behar du urak. Bestela, produktuek ez dute izango nahi dugun eragina.
  • Ez bainatu igerilekuan, produktuarekin tratatu ondoren.
  • Jatorrizko ontzian bakarrik gorde.
  • Irakurri arretaz ontzian datozen jarraibideak.

Beste gomendio batzuk

Bainurako denboraldian, jarraitu igerilekua garbitu eta mantentzeko gomendioak gidako oharrei.

Gure eguzki-krema eta -babesak eta zure azala eguzkitik babesteko aholku onenak.

Esan agur gorputzeko ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.