COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Udan eguzkitik babesteko eta arriskuak saihesteko aholku erabilgarriak ematen dizkizugu.

Eguzkitarako aholkuak

2019ko ekainaren 26a

Uda hurbiltzen ari da, eta geroz eta denbora gehiago pasatzen dugu eguzkia hartzen. Eguzki-babes egokia erabiltzea ezinbestekoa da. Hala ere, arriskurik nahi ez badugu, jarraibide batzuk bete behar ditugu gure azala arriskuan ez jartzeko.

Garrantzitsua da jakitea zein diren eguzkia hartzeko ordu egokiak, zenbat eguzki-babes erabiltzea komeni den eta zer gorputz-atal zaindu behar diren bereziki, bai eta aftersun-krema erabiltzea eta beste zenbait gai garrantzitsu ere.

Nola eman eguzki-babesak eta after sun krema

Mercadonan, eguzki-babes eta after sun ugari dugu. Hona hemen krema horiek ondo emateko azalpenak, babes-motaren arabera.

  • Aerosola: azala etengabe lainoztatu, gorputz osoa estali arte. Ondoren, eskuaz zabaldu, modu uniformean, xurgatu arte. Ez lainoztatu zuzenean aurpegian; eskura bota ondoren zabaldu aurpegian, eta ez eman inoiz begi-inguruan.
  • Esnea: Gorputzean, gutxienez 2 hatz krema eman babestu beharreko gune bakoitzeko, eta, aurpegian, gutxienez, 1. Zabaldu eskuarekin modu uniformean, azalak krema xurgatu arte.
  • Olioa: Gutxienez 12 -15 aldiz lainoztatu, babestu beharreko gorputz-eremuaren arabera. Lainoztatu azalean, eta, ondoren, zabaldu beti eskuarekin, modu uniformean. Testura lehorra du, eta azkar xurgatzen da.
  • Espraia: Gutxienez 12 -15 aldiz lainoztatu, babestu beharreko gorputz-eremuaren arabera; aurpegian, 6 aldiz gutxienez. Lainoztatu azalean, eta, ondoren, zabaldu beti eskuarekin, modu uniformean, aurpegian izan ezik; aurpegian emateko, eskura bota, eta, ondoren, aurpegian zabaldu, begi-ingurua saihestuz.
  • Aurpegi-krema: gutxienez 1 hatz krema eman babestu beharreko gune bakoitzeko. Aurpegi-babesa emateko, aurpegiak garbi eta lehor egon behar du beti.
  • After sun-a: eguzkitan egon bazara, dutxatu ondoren eman after sun-a, larruazala goxatzeko, hidratatzeko eta suspertzeko, eta, horrela, beltzaran-kolorea luzaroago edukitzeko.

Babestu zaitez eguzkitik arriskurik gabe

Horregatik, eguzki-babesari buruzko zenbait aholku prestatu ditugu, eguzkia modu seguruan eta lasai hartzen ikas dezazun.

Babestu zaitez urte osoan

Babestu aitez egunero, eta ez hondartzan edo igerilekuan bakarrik. Bai eta kirola aire zabalean egiten duzunean, mendian, paseatzean edo terraza batean zerbait hartzen duzunean ere.

Eman behar adina eguzki-babes eta zabaldu ondo

Gomendatzen da eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago ematea krema gorputzean eta aurpegian. Arreta berezia izan zona sentikorretan, hala nola sudurrean, ezpainetan, belarrietan, sorbaldetan, garondoan eta oinbularretan.

Aukeratu zure azal-motarentzako egokia den eguzki-babesa

Hondartzan eta igerilekuan, erabili ura jasaten duen eguzki-babes bat, ziurtatzeko zure azala uneoro babestuta dagoela.

Aukeratu zure larruazalari hobekien egokitzen zaion testura duen eguzki-babesa, eta eman bi ordutik behin, bainatu, izerditu edo toallarekin lehortu ondoren.

Gainera, kontuan izan haurrek berariazko babesa behar dutela.

Ez egon eguzkitan eguerdian (12:00etatik 16:00etara)

Gomendatzen da eguzkia hartzea 12:00ak baino lehen eta 16:00etatik aurrera, betiere pixkanaka.

Erabili eguzkitik ondo babesteko behar dituzun osagarriak: kapela, pareoa, eguzkitakoa, eguzkitako betaurrekoak…

Eguzkia hartu ondoren, eman aftersun-krema, azala suspertu, goxatu eta hidratatzeko

Eguzkia hartu ondoren, ur epelarekin edo hotzarekin dutxatzea komeni da, azala lehortu ez dadin. Ondoren, aftersun-krema eman.

Gogoan izan oso garrantzitsua dela ura maiz edatea eguzkitan egon aurretik, bitartean eta ondoren.

Eguzkitik babesteko Mercadonaren produktuen kalitatea

UVA eta UVB erradiazioetatik babesten dute azala produktu horiek, Europako araudiari jarraikiz betiere. Bestalde, azal-mota guztietara egokitzen diren testura desberdinetan saltzen dira.

Beste gomendio batzuk

Gorputza edo aurpegia tratatzeko produktuak, lurrinak edo koloniak, higiene pertsonaleko produktuak… nahi badituzu, sartu gure lurrindegian.