Udako barbakoetarako lau saltsa goxo-goxo prestatzen erakutsiko dizugu.

Zure barbakoarako lau saltsa egiteko errezetak

2019ko uztailaren 08a

Uda garai ezin hobea da familiarekin edo lagunekin kanpoan bazkari bat antolatzeko. Uda honetan barbakoaren bat egiteko asmoa baduzu, saltsa bikainak prestatzen erakutsiko dizugu, mahaikide guztien gozagarri.

Hona hemen gure proposamenak: barazkiak hur-kurruskariarekin, platano- eta curry-saltsarekin, jogurt-saltsarekin edo limaz, ezkaiz eta pinaziz egindako ozpin-olioarekin. Lau saltsak ezin gozoagoak dira, eta ukitu originala emango diote zure barbakoari.

Ikusi barbakoarako lau saltsen errezetaren bideoa

4/8 lagunentzako osagaiak:

Hur-kurruskaria

  • 50 g ogi integral
  • 50 g hur txigortu
  • Baratxuri-atal erdi bat

Platano- eta curry-saltsa

  • Light gazta, 150 g
  • 15 g perrexil fresko
  • Bi banana
  • Currya, nahi adina
  • Lima-tanta batzuk
  • Gatza

Jogurt-saltsa

  • 2 jogurt greko
  • 1 pepino
  • Piperbeltz-mixa
  • Olioa
  • Gatza

Lima, ezkai eta pinazidun ozpin-olioa

  • 2 lima
  • 15 g ezkai lehor
  • 50 g pinazi iberiko
  • Olioa

Barbakoa

  • Izterrondo hezurgabeak
  • Txerri-azpizun medailoi marinatuak
  • Baserriko oilaskoaren hanburgesak
  • Oilasko-lukainkak
  • Piper gorria
  • Tomate udarekara
  • Azenarioak
  • Letxuga-kukuluak
  • Berenjena
  • Olioa
  • Gatza
  • Egur-ikatza
  • Egurrezko brotxetak
  • Sua pizteko pastillak

Pausoz pauso:

Ikusi errezeta gozo-gozo hau nola prestatu behar duzun, pausoz pauso

Hur-kurruskariaren saltsa

1. Irabiagailu batean, nahasi ogia, baratxuria eta hurrak

Paso 1 Salsas Barbacoa

Paso 2 Salsas Barbacoa

Paso 3 Salsas Barbacoa

2. Birrindu.

Paso 4 Salsas Barbacoa

Platano- eta curry-saltsa

1. Irabiagailu batean, nahasi gazta, bananak, lima, perrexila, currya eta gatza.

Paso 5 Salsas Barbacoa

Paso 6 Salsas Barbacoa

Paso 7 Salsas Barbacoa

Paso 8 Salsas Barbacoa

Paso 9 Salsas Barbacoa

2. Irabiatu, saltsa homogeneo bat egin arte.

Paso 10 Salsas Barbacoa

Jogurt-saltsa

1. Moztu luzokerra kubotan.

Paso 11 Salsas Barbacoa

2. Jarri bol batean jogurtarekin.

Paso 12 Salsas Barbacoa

3. Gehitu piperbeltza, gatza eta olioa..

Paso 13 Salsas Barbacoa

Paso 14 Salsas Barbacoa

4. Nahastu

Paso 15 Salsas Barbacoa

Lima, ezkai eta pinazidun ozpin-oliorako

1. Gorritu pinaziak.

Paso 16 Salsas Barbacoa

2. Jarri bol batean olioarekin.

Paso 17 Salsas Barbacoa

3. Gehitu ezkaia eta lima, eta nahastu dena.

Paso 18 Salsas Barbacoa

Paso 19 Salsas Barbacoa

Barbakoa

1. Piztu barbakoa eta erre barazkiak.

Paso 20 Salsas Barbacoa

2. Gehitu hur-kurruskaria tomateei.

Paso 21 Salsas Barbacoa

3. Gehitu platano- eta curry-saltsa kukuluei.

Paso 22 Salsas Barbacoa

4. Kendu azala berenjenari eta gehitu jogurt-saltsa.

 Paso 23 Salsas Barbacoa

Paso 24 Salsas Barbacoa

5. Ondu azenarioak eta piperrak pinazidun ozpin-olioarekin.

Paso 25 Salsas Barbacoa

Paso 26 Salsas Barbacoa

6. Bota gatza azpizunari eta oilaskoari​

Paso 27 Salsas Barbacoa

7. Egin brotxetak lukainkekin​

Paso 28 Salsas Barbacoa

8. Erre haragia, behar den neurrian

Paso 29 Salsas Barbacoa

Paso 30 Salsas Barbacoa

9. Barazkiekin eta saltsekin zerbitzatu

Paso 31 Salsas Barbacoa

Beste gomendio batzuk

Eta barbakoaren ondoren, zer iruditzen izozki batzuk? Gure gaileta eta kakaozko bonboi-izozki miniak benetako gutizia dira.