Turrones navidad

Turroi-aukera zabala Mercadonan

2023ko azaroaren 03a

Gabonetako kanpainako produktuak

Dagoeneko eskura dituzu gure turroi batzuk, Gabonak bertan direla gogorarazteko. Aurten, berrikuntzak gehitu ditugu, baina betiko klasikoak ere ekarri ditugu, inoiz hutsik egiten ez duten horiek.

Klasikoak eskura dituzu dagoeneko: biguna, gogorra eta txokolate esnedunezkoa.

Baina, esan bezala, berrikuntzak ere baditugu. Aukeratu zure gogokoena!

Berrikuntzak gure turroi-aukeran

Novedades en nuestro surtido de Turrones hacendado.

  • Caocream: txokolate esnedunezko turroia, Caocream galleta arrakastatsuaren zatiak dituena. Zazpi ontza ditu, errazago zatitzeko. Benetako gozamena!
  • Cheesecake: gazta-tartazko turroia galletarekin, txokolate zuriz egindako estalki batez, fruitu gorriz egindako marmelada-geruza batez eta gaztaz betetako galleta-zatiz osatua. Postre klasikoa turroi bihurtua.

Txokolatezko turroiak

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado.

  • Txokokurruskaria: txokolate esnedunezko turroia, zereal kurruskariz betea. Zazpi ontza ditu, errazago zatitzeko.
  • Krematsua da, eta hur-zapore bizia du. Bezero askorentzat, gure turroirik onena da, horregatik ekarri dugu aurten ere. Aldaketa batekin, ordea: ontzi batean jarri dugu, txokolatea bilgarriari itsatsita ez geratzeko. Gainera, orain, zereal kurruskarien banaketa homogeneoagoa da.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado.

  • Kakahuete frijitu eztidunezko turroia: txokolate esnedun krematsuzko turroia, kakahuete frijitu eztidunen ukitu gaziarekin kontrastea egiten duena. Konbinazio ezin erakargarriagoa. Hau ere zazpi ontzatan, errazago zatitzeko.
  • Cream hur-turroia: txokolate esneduneko turroia, esne-betegarri krematsuarekin, hurrekin eta galleta kurruskari zatitxoekin. Hurraren intentsitatearen eta kremaren testura leunaren arteko oreka nabarmentzen da. Mokadu kurruskari bakoitza esperientzia zoragarria da!
  • Txokolate almendradunezko turroia: nahaste klasiko honetan, txokolate-zaporearen intentsitatea almendra txigortuen testura kurruskariarekin orekatzen da. Erabateko harmonia zure ahosabaian!
  • Txokolate almendradunezko turroia, % 72 kakaoa: gure bezeroek eskatuta, hemen da berriro kakao-zaporea eta almendrak bateratzen dituen turroi hau. 7 ontzako formatuan dator, eta gure txokolatezko turroien artean azukre gutxienekoa da.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones de chocolate

  • Txokolate almendradunezko turroia: nahaste klasiko honetan, txokolate-zaporearen intentsitatea almendra txigortuen testura kurruskariarekin orekatzen da. Erabateko harmonia zure ahosabaian!
  • Txokolate almendradunezko turroia, % 72 kakaoa: gure bezeroek eskatuta, hemen da berriro kakao-zaporea eta almendrak bateratzen dituen turroi hau. 7 ontzako formatuan dator, eta gure txokolatezko turroien artean azukre gutxienekoa da.

Turroi klasikoak

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado.

  • Turroi biguna: betiko almendrazko turroia, testura leun eta krematsukoa. Kurruskari-ukitu bat du, tableta osoan sakabanatutako almendra-zatitxoei esker. Tableta bakarreko estutxetan saltzen da.
  • Turroi gogorra: testura kurruskariko turroi tradizionala. % 63 Espainiako almendra txigortua du, eta, horretaz gain, azukrea, eztia eta arrautza-zuringoa -horrexek ematen dio kolore zuri bereizgarri hori-. Turroi honek olata bana du bi aldeetatik, eta, horri esker, ez zara zikinduko hartzean. Bi tabletako estutxetan saltzen da.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones duros

  • Almendrazko opil inperiala: turroi gogorra opil-bertsioan, ezinbestekoa aurten ere gure Gabonetako mahaietan.
  • Gorringo txigortuzko turroia: testura leuneko eta zapore gozoko ahogozagarria. Almendraz eta gorringo konfitatuz egindako nahastea da turroi honen sekretua.
  • Kakahuetezko turroi gogorra eta biguna: almendrazko turroiaren bi alternatiba, kakahuetezko turroi gogorra eta biguna. Nahasketa gozo eta kurruskaria. Gainera, ez dute ez glutenik ez laktosarik.

Beste aukera tentagarri batzuk ere eskaintzen ditugu, haien artean almendra txigortuzko Girlatxe-turroia, Crocant turroi fruitu lehorduna eta Xixona turroia, artisau-turroia.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones de almendra duro y blando

Mini formatuko turroiak

Turroi on baten zaporeaz gozatu nahi dutenentzat, baina dosi txikitan, formatu txikiak ditugu.

  • Almendrazko opiltxoak: betiko turroi gogor almendraduna, opiltxo txiki eta gozotan. Gainera, egokia da laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.
  • Txokolate eta Almendrazko Talotxoak: almendrazko turroi gogorra, txokolate beltzezko geruza batez estalia.

Zeliakoentzako modukoak dira opiltxo horiek.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones en formato mini

  • Askotariko turroi txikiak: goza ezazu mokadu txikien produktu-aukera berezi honetaz; hauek dakartza: almendrazko turroi gogorra eta biguna, txokolate kurruskarizko turroia eta gorringo txigortuzko turroia. Sorta bakoitzean 15 unitate datoz.
  • Turroi bigun txikiak: almendrazko turroi biguna maite dutenek 8 unitateko poltsatxotan aurkituko dituzte.

Turroi zaporedunak

Askotariko turroi-aukera, gustu guztietarako zapore originalekin.

  • Pistatxozko turroia: txokolate esnedunezko turroiaren eta pistatxo-betegarriaren konbinazio bikaina. Testura krematsua dauka, eta pistatxo-zatiak ditu barrualdean.
  • Txokolate zurizko eta limoizko turroia: Probatu duzu txokolate zuriaren eta limoizko betegarriaren arteko harmonia? Zitriko-zaporeko betegarri krematsuak txundituta utziko zaitu. Gainera, hobetuta itzuli da: limoi-zapore handiagoa dauka orain.
  • Krema katalanezko turroia eta Jogurt-turroia ahabiekin eta marrubiekin: Zure postre gogokoena gogora ekarriko dizuen bi turroi. Gozatu krema katalanaren funtsa biltzen duen turroiaz edo jogurta ahabiekin eta marrubiekin bateratzearen zaporeaz.
  • Kokozko turroia eta Frutazko turroia: kokoaren eta fruta-nahastearen zaleentzat. Ukitu fresko eta tropikaleko bi aukera.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones de sabores

Azukre erantsirik gabeko turroia

Gabon hauetan inor ere ez dadin geratu gure turroiez gozatzeko aukerarik gabe, hemen dituzu turroi tradizionalak, % 0 azukre erantsi eta turroi onaren zapore guztia dutela:

  • Almendrazko turroi inperiala, % 0 azukre erantsikoa.
  • Almendra-kremazko turroia, % 0 azukre erantsikoa.
  • Txokolate almendradunezko turroia, % 0 azukre erantsikoa.

Novedades en nuestro surtido de Turrones Hacendado: turrones sin azúcares añadidos

Beste gomendio batzuk

Gustatzen zaizu gozoa? Bada, probatu itzazu gure tartak!

Eta, jai hauetan, ez daitezela falta fruitu lehorrak!

Postre arin eta freskagarri baten bila bazabiltza, berriz, aukera bikaina duzu glutenik gabeko limoi-moussea. Desizoztu eta kito, eta kontsumitzeko prest dago.