Quinoa

Kinoarekin prestatzeko 3 errezeta. Aprobetxatu haren propietate guztiak eta zapore zoragarria!

2024ko urtarrilaren 02a

Gustuko duzu sukaldean Kinoa erabiltzea? Azken urteotan, jaki honek ospe handia hartu du, eta gero eta gehiago erabiltzen da errezeta ugaritan. Zergatik? Oso moldakorra delako eta onura ugari dituelako gure osasunerako.

Ale moduan kontsumitzen da, baina Kinoa hazi bat da. Intxaur-ukituko zapore paregabeari eta testura arin eta harroari esker, ahosabai ugari konkistatu ditu.

Badakizu proteinatan aberatsenetarikoa dela jaki hau landare-jatorriko iturrien artean? Horregatik, aproposa da mota guztietako dietetan, baita begetariano eta beganoetan ere. Gainera, egokia da zeliakoentzat ere: zereal tradizionalen ordez jan dezakete, glutenik gabea baita berez.

Bestalde, zuntz-iturri bikaina da kinoa (digestioan laguntzen du), eta B bitaminatan aberatsa da.

Nola gosarian hala bazkarian eta afarian kontsumi dezakezu kinoa. Ezin hobea da zopak, plater nagusiak eta entsaladak prestatzeko. Haren abantailak eta zapore bikaina topera aprobetxatzeko, osagai paregabe honekin prestatzeko hiru errezeta iradokiko dizkizugu. Probatu itzazu!

Nola erabili

  • Gomendatzen da aldez aurretik kinoa ur ugarirekin garbitzea.
  • Irakin hiru neurri ur eta gehitu neurri bat kinoa.
  • Egosi nahierara (gutxi gorabehera 10 minutuz).

3 recetas con Quinoa, ¡aprovecha todas sus propiedades y su exquisito sabor!

Kinoarekin prestatzeko 3 errezeta (2 lagunentzat)

Kinoa-, intxaur- eta kakao-granola

3 recetas con Quinoa, ¡aprovecha todas sus propiedades y su exquisito sabor!

1. Beratu 200 g kinoa ur ugaritan, 2 orduz. Iragazi, lehortu sukaldeko paperarekin eta zabaldu erretilu batean, landare-paperaren gainean.

2. Egin labean 160 ºC-ra, 20 minutuz, kinoa lehor eta kurruskari geratu arte, gutxi gorabehera.

3. Irakin koilarakada bete azukre beltz urarekin batera, minutu batez.

4. Nahasi ongi osagai guztiak: labean egindako kinoa, 200 g olo-maluta, 150 g almendra xerratu, 150 g intxaur txikitu, koilarakada bat kakao puru, 30 g koko-olio, koilaratxokada bat gatz eta prestatu dugun azukre-ziropa.

5. Zabaldu guztia landare-paperez estalitako labeko erretilu batean, eta egin labean 20-30 minutuz.

6. Irauli granola eta egin labean beste 20 minutuz, alde guztietatik txigortu dadin.

7. Eginda dagoenean, atera labetik, jarri landare-papera gainean eta sakatu emeki.

8. Utzi hozten, eta bapo jatera!

Kinoa-risottoa perretxikoekin

3 recetas con Quinoa, ¡aprovecha todas sus propiedades y su exquisito sabor!

1. Zartagin batean, frijitu tipula gozo baten erdia eta bi baratxuri-ale fin txikituta, olio apur batekin. Gaineratu perretxiko-salteatu izoztua (200 g), eta salteatu 5 minutuz; utzi perretxikoei ura ateratzen.

2. Gehitu koilaratxokada 1 ezkai eta 250 g kinoa, aldez aurretik garbitua. Eragin, su ertainean.

3. Gaineratu 50 g soja-saltsa eta, ondoren, 100 ml ardo zuri (gutxi gorabehera, edalontzi bat). Utzi lurruntzen 2 minutuz.

4. Kinoa lehortzen doan heinean, gaineratu litro bat ur gutxika, eraginez eta egosten utziz.

5. Kinoa eginda dagoenean, kendu sutatik eta gaineratu 50 g gurin eta 50 g grana padano arraspatu, kinoa artean bero dagoela.

6. Ondo-ondo nahasi, eta eragin kinoa krematsu geratu arte.

7. Utzi kinoa geroko. Bien bitartean, bota oliba-olio apur bat zartagin batean, eta ongi berotu. Bota 200 g perretxiko fresko (perretxiko zaporetsuen mixa), eta salteatu.

8. Nahasi perretxikoen erdia kinoarekin, eta utzi gainerakoak gainaldea apaintzeko.

9. Zerbitzatu berehala, eta hautseztatu gainetik grana padano arraspatua, nahierara.

Kinoa-tabulea

3 recetas con Quinoa, ¡aprovecha todas sus propiedades y su exquisito sabor!

1. Egosi 150 g kinoa 450 ml uretan, gatz apur batekin. Utzi ongi egosi arte. Kendu ura eta utzi hozten.

2. Jarri ontzi batean 50 ml inguru olio, baratxuri-atal bat birrinduta, limoi baten zukua eta birrindura eta gatz apur bat.

3. Txikitu fin perrexil eta mendafin pixka bat. Ebaki karratutan luzoker bat (aldez aurretik garbitua) eta 150 g cherry tomate laurdenetan.

4. Nahasi kinoa barazkiekin eta usain-belarrekin.

5. Gaineratu limoizko ongailua eta ongi nahasi. Hotza zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu glutenik gabeko gure produktu-aukera, zeliakoentzat egokia.

Tahinia, Ekialde Ertainetik datorren sesamo-haziz egindako pasta, kontsumitzeko ideia on batzuk ematen dizkizugu.

Ezagutu nahi dituzu txia-haziak erabiltzen dituzten 5 errezeta bikain?