Entsaladak urteko sasoi guztietan izaten dira onak. Hamaika modutara presta daitezke, eta Mercadonan tomate, berenjena eta mozzarella entsalada zoragarri hau aukeratu dugu. Beste osagai batzuk ere baditu, hala nola errukula, pinaziak eta oliba beltzak. Zapore bikaineko errezeta da, bazkari zein afaritan ahogozatzeko modukoa. Hotz kontsumitzen denez, tuperrean gorde eta lanera eraman dezakezu.
Bideo honetan, tomate, berenjena eta mozzarella entsalada zein erraz prestatzen den ikusiko duzu.
Bestela, argibide praktiko eta zehatz hauetan gure entsalada zoragarria nola prestatzen den urratsez urrats jarrai dezakezu:
Tomate, berenjena eta mozzarella entsaladaren errezeta
Lau lagunentzat
Osagaiak:
- 2 tomate heldu
- Berenjena 1
- Mozzarella pakete 1
- 25 gramo tomate lehor
- 10 gramo pinazi
- Errukula pakete 1
- 25 gramo oliba beltz
- Oliba-olioa, gatza eta piperbeltz beltza
1. Olioa bol batean jarri, eta pinaziak eta aurretik txikitutako tomate lehorrak bertan nahastu. Saltsa hori geroko gorde.
2. Mozzarella xafla berdintsuetan ebaki.
3. Tomatea xafla berdintsuetan ebaki.
4. Berenjena xafletan ebaki, gatza bota, eta 20 bat minutuz jalkitzen eduki.
5. Berenjena xaflak uretan garbitu (berenjena samurtzeko trikimailua) eta zartaginean ipini gorritu arte.
6. Platera atontzeko, tomate, berenjena eta mozzarella xaflak tartekatu, eta gainean errukula jarri.
7. Borobiltzeko, olibak erantsi, eta tomate lehorra eta pinaziak dituen olioa. Gatzaz eta piperraz ondu, eta zerbitzatzeko prest.
Mercadonak bat egiten du frutak eta barazkiak erregulartasunez kontsumitzearen onurak zabaltzeko asmoz Nekazaritza, Arrantza, Elikadura era Ingurumen Ministerioak abiatutako “Hemengo eta oraingo Frutak eta Barazkiak” ekimenarekin. Izan ere, beren kalitate, zapore eta barietatearengatik nabarmentzen dira frutak eta barazkiak, eta bizitasuna ematen diote organismoari.
Beste Zenbait Iradokizun
Eta entsalada laguntzeko, errioxar erako bakailau errezeta erabil ezazu, edo Mercadonaren falafela, tahini saltsarekin.