Beti jan ohi da gustura pasta-plater bat, eta are gehiago arrain goxoa badarama. Glutenik gabeko espagetiak, marinel-saltsarekin, ezin hobeak dira familiarekin edo lagunekin jateko. Gainera, glutenik gabeko Mercadonako pasta aukera bikaina da zeliakoentzat.
Ikusi marinel-saltsadun glutenik gabeko espagetien bideoa:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 400 g glutenik gabeko espageti.
- 1 pote artisau-erara egindako tomate frijitu.
- 500 g arrain: txipiroia, muskuiluak eta zigalak.
- Oliba-olio birjina estra, gatza eta piperbeltz zuria.
- Perrexil xehatua.
Pausoz pauso:
Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Garbitu eta, hala badagokio, zatitu arraina.
2. Berotu zartagin batean olio pixka bat, eta salteatu arraina (lehenbizi, txipiroia, denbora gehiago behar baitu egiteko; gero, muskuiluak, eta, azkenik, zigalak).
3. Gehitu tomatea eta piperbeltz zuria. Kozinatu 10-15 minutu, su ertainean, muskuilu guztiak ireki arte.
4. Jarri eltze batean ura irakiten, eta egosi pasta (denbora, bilgarriak jartzen duena).
5. Gehitu gatza egosaldiaren erdi aldera, eta ez xukatu pasta ur hotzarekin.
6. Atera eltzetik paleta batekin edo matxarda batzuekin, edo iragazi xukadera edo iragazki batean.
7. Nahasi pasta saltsarekin ontzi batean.
8. Gehitu perrexil xehatu pixka bat, platera jada atonduta dela...
… eta gozatu errezeta zoragarri honetaz: marinel saltsadun glutenik gabeko espagetiak!
Beste gomendio batzuk
Plater goxo horrekin batera hartzeko, Mercadonako Blancauvas ardoa gomendatzen dizugu. Ardo zuri suabe eta fruta-gustukoa da, viura eta sauvignon blanc mahatsekin egina.
Mercadonako glutenik gabeko espagetiak gustatzen bazaizkizu, glutenik gabeko beste hiru pasta-mota dituzu: helizeak, makarroiak eta fideoak.
Mercadonako arrandegian arrain eta itsaski aukera zabala topatuko duzu.