Carretera de Onda supermerkatuko arrandegiaren atal berria, Vila-realen, Castelló.

Mercadonako arraina: aniztasuna, prezioa eta freskotasun gorena

2017ko abuztuaren 02a
  • Hornitzaile adituekin eta gure kostalde osoko lonja batzuetako 12.000 arrantzalerekin lanean ari gara, eta egunero erosten diegu arrain freskoa. Horri esker, harro egon gaitezke Mercadonako arrainak duen freskotasun bikainaz, askotariko aukeraz eta prezioaz.
  • Itsasotik dendara zuzenean joan eta 24 ordu baino lehenago heltzen den lonjako arraina eskaintzen dugu Mercadonan

Mercadonaren Arrandegian oso arrain eskaintza zabala aurki dezakezu:

- Sasoian sasoiko arraina. Arrain bakoitzaren momenturik hoberena aprobetxatzen dugu kalitaterik onena eskaintzeko ahalik eta gutxieneko prezioan. Esate baterako, hegaluzea, sardina eta bokarta, udan; legatza, udaberrian (apiriletik uztailera); eta bakailaoa, neguan (urtarriletik martxora).

- Arrain urdina zein zuria.

- Maskordun itsaskiak.Muskuilu, muxila, txirla eta berberetxo zoragarriak eskaintzen ditugu.

- Itsaski krustazeoak.Baditugu otarrainxkak, ganbak eta ganboiak.

- Zefalopodoak.Txipiroiak, olagarroa, txokoak edota txibiak ere aurki ditzakezu.

Gainera, produktu hauek ere aurki ditzakete gure bezeroek Mercadonako arrandegian eskura dituztenen artean: 

- Lonjako arrain freskoa. Tokian tokiko arrantzako produktuak eskaintzen ditugu, kalitate eta freskotasun gorenekoak.

- Erretilu-zerbitzua. Kalitate bikaineko arrain freskoa, bere ezaugarri guztiak mantenduz erretiluan aurkeztua, dagoeneko garbi eta sukaldean prestatu eta kontsumitzeko prest.

- Sushi espezialitateak. Egunero prestatzen dira (momentuz, denda batzuetan besterik ez).

- Eta, Aste Santuan eta Gabonetan, soltean saldutako Bakailao gazitua.

Lonjako arrain freskoa Mercadonan

Zure denda edonon dagoela ere, lonjako arrain freskoa aurki dezakezu Mercadonako Arrandegia atalean. Espainiar lehen sektoreko 12.000 arrantzalerekin batera egiten dugun lanari eta Mercadonaren logistika eraginkorrari esker lortzen da, zure denda kostaldetik hurbil edo urrun dagoen gorabehera, 24 ordu baino lehenago itsasotik dendara heltzen den gertutasuneko arrain freskoa eskaintzea.

Honek guztiak gure bezeroei arrain freskoa eta askotarikoa preziorik onenean eskaintzea ahalbidetzen digu.

Mercadonak eta bere bitarteko hornitzaileek badute, bestetik, arrantza jasangarrirako politika bat, salmentan jarritako arrantza produktuen jasangarritasuna bermatzeko.  

 

*Arrainak zure supermerkatuan duen eskuragarritasuna harrapaketen, sasoiaren eta arrain bakoitzaren arrantza-debekualdiaren araberakoa izango da.

Goiburuko irudia: Carretera de Ondako supermerkatuko Arrandegiaren atal berria, Vila-realen, Castelló.