Mediterraneoaren ekialdekoko pate-errezeta zaporetsuenak nola prestatu irakatsiko dizugu.

Prestatu Mediterraneoaren ekialdeko pateak adituen pare

2024ko urtarrilaren 22a

Ahozabalik utzi nahi dituzu zure gonbidatuak Mediterraneoaren ekialdeko zabaltzeko pate eta dip onenekin? Besteak beste Libian, Libanon, Sirian, Palestinan eta Turkian prestatzen dituzten hiru errezeta gozo-gozo aurkezten dizkizugu. Aproposak dira lagunartean jateko, aperitibo gisa eta hainbat janari-motarekin batera dastatzeko.

Zer deritzozu hurrengo topaketan Baba Ganoush, Labneh eta Tershi pateen hirukotea zerbitzatzea? Konbinazio garaiezina izango da. Bakoitzak bere nortasuna eta zapore bereizgarria ditu, baina guztiak dira oso nutritiboak, osagai freskoekin eta Mediterraneoko espezia tipikoekin egiten baitira.

Prestatu errezeta hauek etxean, ukitu exotikoa duten benetako eta askotariko zaporeak eskaintzeko zure gonbidatuei. Egin itzazu, errazak dira eta!

Baba Ghanousha

Plato Baba Ganoush

Baba Ganousharen zapore ketua eta testura krematsua ezagunak dira mundu guztian. Berenjena erreekin, tahiniarekin eta limoiarekin prestatzen den plater hau tipikoa da Libanon, Sirian eta beste herrialde batzuetan. Bikaina da ogi gainean zabaltzeko, crackerekin jateko eta barazki kurruskariak bustitzeko.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Labneha

Plato de Labneh

Jogurtarekin egiten da gazta krematsu hau, eta mendafinarekin, kuminoarekin eta oliba-olioarekin ondu daiteke, besteak beste. Ekialde Ertainean oso ezaguna da zabaltzeko eta dipeatzeko errezeta gisa, eta saltsa eta ongailuak prestatzeko eta barazki gordinekin batera jateko ere erabiltzen da.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Tershia

Plato de Tershi

Kalabazarekin, baratxuriarekin eta espeziekin prestatzen den pate honek Libian du jatorria, eta oso ohikoa da herrialde horretan. Modu askotan erabil daiteke, eta ezin hobea da zabaltzeko eta dipeatzeko. Ogi kurruskariarekin, pita ogiarekin eta galleta gaziekin jan daiteke, edo olibekin eta ozpinetakoekin.

Jarraitu bideoari urratsez urrats errezeta hau prestatzeko.

Beste gomendio batzuk

Baba Ganousha prestatzea erabaki baduzu, gure Tahinia erabiltzea gomendatzen dizugu, sesamo-haziekin egina % 100, bestelako osagai eta gehigarririk gabe.

Zer iruditzen zaizu hiru pate zoragarri horiek gure Galletatxo gaziekin batera zerbitzatzea? Konbinazio bikaina da!

Gure Glutenik gabeko picoekin ere jan ditzakezu: ondo baino hobeto datoz pate hauekin.