Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Etxekoak eta lagunak harrituta utziko dituzu Pazkoko gure txokolateekin: figuratxoak, diskotxodun arrautzak, Doraemonen arrautzak, piruletak…

Pazko honetan, oparitu txokolatea

2019ko apirilaren 11a

Pazkoko ohitura errotuenetako bat Pazkoko txokolateena da. Ezin esan jai berezi hauek ospatzeko modu gozoa ez denik...

Izan ere, txokolatezko arrautzarik, figuratxorik, piruletarik, baloirik eta untxirik... gabe Pazkoak ez luke zapore bera. Goxatu ederrak hartzen ditugu haiei esker urtero!

Pazkoko txokolateak Mercadonan

Begiratu zer aukera duzun Mercadonan, eta hautatu gustukoena. Ez zaizu damutuko!

Txokolatezko figuratxoen sorta berezia

Etxekoak harrituta utziko dituzu txokolatezko figuratxoen sorta honekin.

Material distiratsu eta koloretsuz bildutako txokolatezko arrautzez eta figura dibertigarriz osatutako 250 g-ko poltsatxoak dira.

Txokolatezko miniarrautzak

Ospatu Pazkoa txokolatezko miniarrautzekin. Esnedun txokolatezko arrautza hauek esnez beteta daude, eta hur-zatiak dituzte barruan. Gainera, ez dute glutenik.

200 g-ko poltsatan eros daitezke.

Texto 4 Imagen chocolates pascua

Txokolatezko arrautzak diskotxoekin

Gozozaleenentzako emozio-iturri dira koloretako diskotxoak dituzten txokolatezko arrautzak. Zaporea eta kolorea mokadu bakoitzean.

Arrautza-ontzi bakoitzean sei arrautza datoz, kolore dibertigarriko bilgarrietan. Glutenik gabeko produktua da, gainera, eta Pazkoari ukitu berezia emango dio.

Doraemonen arrautza

Baietz gustatu Doraemonen arrautzak! Arrautzak Doraemonen irudiak dituen bilgarrietan datoz, eta, barruan, sorpresa bat daramate: jostailu original bat, pertsonaia ezagun horrekin lotua.

Glutenik gabeko esnedun txokolatezkoak dira arrautzak, eta 120 g-ko formatuan daude.

Texto 3 Imagen chocolates pascua

Pazkoko piruletak, esnedun txokolatezkoak

Pazkoko esnedun txokolatezko gure piruletak benetan gozagarriak dira; zapore ezin hobea izateaz gain, diseinu oso erakargarriak dituzte (untxi-forma, oilo-forma eta arrautzatxo-forma).

50 g-koak dira, eta ez dute glutenik.

Texto 2 Imagen chocolates pascua

Pazkoko baloiak eta untxiak, esnedun txokolatezkoak

Txokolatezko figura dibertigarrienak eta gozoenak! Baloiak eta untxitxoak, kaxa berezi batean sartuta.

300 g-ko kaxa honetan, figuratxoak esnedun txokolatezkoak dira, eta ez dute glutenik.

Texto 1 Imagen chocolates pascua

Etxekoak eta lagunak harrituta utzi nahi badituzu, eta jaiak gozatu ditzaten nahi baduzu, eraman Pazkoko gure txokolateak. Hainbat aukera dituzu.

Beste gomendio batzuk

Jai hauetarako postre berezi baten bila zabiltza? Hemen duzu, Baratze-marrubi salteatuak banilla-izozkiarekin prestatzeko errezeta, urratsez urrats azalduta.