Armairu-aldaketa errazago egiten lagunduko dizugu

Erraztu armairu-aldaketa gure urratsez urratseko gidarekin

2023ko urriaren 17a

Armairu-aldaketa eta -garbiketa egiteko erabakia hartzea nekeza izaten da, baina aukera ona izan daiteke aldaketa eder bat egin eta hurrengo urtarorako prestatzeko.

Guía cambio de armario Paso 1: vaciar armario, cajones y zapatero

Zure armairua garbitu eta antolatzea lagungarria izango zaizu zure espazioa berriztatzeko, zure looka urtaro-aldaketara egokitzeko, arropak hobeto antolatzeko eta dagoeneko erabiltzen ez dituzun batzuk baztertzeko. Gainera, armairu eta kaxoiak garbitzea beharrezkoa da etxeko higiene egokirako.

Lanak errazteko, urratsez urratseko gida hau prestatu dugu. Jarraitu irakurtzen!

Armairu-aldaketa 7 urratsetan egiteko gida erraza

1. Hustu armairua, kaxoiak eta oinetako-altzaria

Garbiketa egin aurreko urrats gisa, armairua eta haren konpartimentu guztiak hustu behar dituzu. Aukera emango dizu garbiketa sakona egiteko eta jakiteko zehazki zer arropa duzun eta zenbat toki duzun haiek antolatzeko.

2. Ondo garbitu eremu guztiak (armairua, kaxoiak, oinetako-altzaria...)

Guztia atera ondoren, hautsa ondo-ondo kenduko dugu. Hautsa kentzeko baieta berezi heze bat eta produktu espezifiko diluitu bat baino ez dituzu beharko. Hona hemen egin beharreko urratsak:

  • Diluitu Etxe-garbitzeko pH neutroduna 5 litro uretan. Zurezko armairuak eta laminatuak badira, garbigarri xaboiduna ere erabil dezakezu.

Guía cambio de armario Paso 2 Mercadona: diluir dos tapones del Limpiahogar PH neutro en 5 litros de agua

  • Busti hautsa kentzeko gure baieta disoluzioan, eta ondo xukatu.

Guía cambio de armario Paso 3 Mercadona: humedecer nuestra bayeta para polvo en la solución y escurrir bien.

  • Garbitu armairuaren eta kaxoien gainazalak baietarekin.

Guía cambio de armario Paso 4 Mercadona: limpiar las superficies de armario y cajones con la bayeta.

  • Baieta ongi xukatuta badago, ez da beharrezkoa lehortzea. Bestela, lehortu beste baieta batekin edo paper xurgatzailearekin.

3. Ordenatu arropa eta erabaki zer gordeko duzun eta zer baztertu

Lehenik eta behin, planifikatu egin behar da. Funtsezkoa da kategoria batzuk ezartzea zure armairuaren barruan. Hastera doan denboraldirako zer gordeko duzun, hurrengo urtarorako zer gordeko duzun eta zer arropa botako duzun erabakitzeko garaia da.

Ordenatzen hasi aurretik, ezinbestekoa da ongi aukeratzea. Azken hilabeteetan zer ez duzun jantzi jakiteko, denboraldi-hasieran trikimailu hau egin dezakezu: esekigailu bakoitza eta arropa alderantziz jarri. Arropa bat janzten duzun bakoitzean, jarri esekigailua ohiko posizioan. Hala, urtaroa amaitzen denean, ikusiko duzu zer arropa baztertu behar den, eta aukeraketa errazagoa izango da.

Arroparen bat dagoeneko ez bazaizu gustatzen, ez badago modan, ez badator zure oraingo estiloarekin bat edo jada ez bada zure neurrikoa, norbaiti ematea da onena. Zahartuta edo apurtuta baldin badago, botatzea da egokiena.

Norberarentzako oharra: baztertu bi denboraldi jarraitutan jantzi ez dituzun arropak.

4. Garbitu horretarako beharra duten arropa eta osagarriak

Gorde aurretik, garbitu hurrengo denboraldirako gordeko duzun arropa fabrikatzailearen jarraibideen arabera. Gauza bera egin izarekin eta ohe-jantziekin.

Behar bezala garbitu arreta berezia behar duten arropak; adibidez, neguko berokiak eta arropa delikatuak.

5. Antolatu modu eraginkorrean

Guía cambio de armario Paso 1 Mercadona: organizar de manera eficiente

Sailkatu denboraldi honetarako arropa, eta ordenatu ezazu kategoriaka: alkandorak, galtzak, soinekoak, berokiak, kirol-arropa... Hala, kategoria bakoitzerako zenbat toki behar duzun jakingo duzu.

Funtsezkoa da erabilera-maiztasuna kontuan hartzea: gehien erabiltzen dituzun arropek eskura egon behar dute, eta noizean behin bakarrik janzten dituzunak iristeko zailagoak diren tokietan gorde ditzakezu.

Erabili arropa-mota bakoitzerako esekigailu egokiak. Ez erabili alanbrezkoak, arropa desitxuratu baitezakete. Erabili esekigailu sendoagoak. Hori da alkandorak, soinekoak, jakak eta zimurtzeko joera duten beste arropa batzuk antolatzeko modu gomendagarriena.

Saiatu esekigailu bakoitzean arropa bakar bat jartzen, eta ahalegindu tarte txiki bat uzten esekigailu batetik bestera, arropa hobeto gordetzeko eta hobeto maneiatu ahal izateko.

Esekigailu guztiak berdinak izatea ere aholku ona da. Modu horretan, hobeto aprobetxatuko duzu zure armairuaren edukiera, eta estetikoki ere itxura ona izango du, alderdi hori ere garrantzitsua baita.

Ideia ona da zure armairuan galtza-euskarriak jartzea. Toki asko aurrezten dute, eta aukera ematen dizue galtzak erraz ikusteko eta hartzeko.

Arropa bertikalean tolestuta, espazioa optimizatzen da. Oso eraginkorra da tolestutako arropa kaxoietan edo sareta-otarretan gordetzeko, eta bereziki egokia kamisetetarako, barruko arroparako eta galtzetinetarako. Kamisetak kolorearen arabera ordenatu ditzakezu, eta motaren arabera bereizi. Adibidez, neguan mahuka luzekoak jar ditzakezu aurrealdean, eta, udan, mahuka laburrekoak. Barruko arroparako bereizgailuak ere erabil ditzakezu.

Jarri oinetakoak armairuaren beheko aldean edo oinetako-altzari batean, kategoriaka ordenatuta: sandaliak, zapatak, botak, zapatilak... Arropekin bezala, jarri gehien erabiltzen dituzunak toki errazenean. Noizean behin erabiltzen dituzunak kaxatan jar ditzakezu armairuaren goiko aldean.

Ordenatu osagarri txikiak kaxoi eta konpartimentuetan: bainurako arropa, hondartzarako osagarriak, gerrikoak...

6. Usain goxoa jarri edo txarrari aurre hartu

Zure armairuak beti usain ona izan dezan, garrantzitsua da aireztatzea eta sakon garbitzea. Barruan gordeko dituzun arropei dagokienez, behar bezala garbituta eta lehor egon behar dute. Hezetasun-usaina da armairuan izan dezakegun arazo nagusi eta desatseginenetako bat.

Zorionez, Mercadonan badituzu usain txarrak saihesteko zenbait produktu. Adibidez, Armairu eta kaxoietarako Spa aire-gozagarria, perfume iraunkorrekoa; esekigailuetatik eseki dezakezu, edo kaxoietan sartu.

Guía cambio de armario Paso 7 Mercadona: Absorbeolores Ropa Limpia Bosque Verde

Armairu eta oinetako-altzarietako usain txarraren aurkako aukera bikaina da, halaber, gure Bosque Verde Arropa garbiarentzako usain-xurgatzailea. Oinetako-altzarien kasuan, oso garrantzitsua da egunero aireztatzea, airea berritzeko eta usainak barruan ez geratzeko.

7. Gorde hurrengo denboraldirako

Jarri datorren denboraldirako hautatu dituzun arropak armairuaren goialdean. Antola itzazu kaxa, poltsa edo babes-zorroetan, arropa bakoitzaren eta haren bolumenaren arabera.

Gorde kategoriaka, eta jarri etiketak poltsa bakoitzari, barruan zer daukaten jakiteko.

Sitsik ez agertzeko, funtsezkoa da gure armairuaren garbitasuna zaintzea, eta gordetako arropak ongi garbituta eta lisatuta edukitzea. Sitsak prebenitzeko, produktu espezifikoak erabil ditzakezu; esate baterako, gure Bosque Verde Izpiliku-usaineko sitsen aurkakoa, poltsatxotan edo zintzilikagailutan. Hauta ezazu babestu beharreko espaziora ondoen egokitzen dena.

Guía cambio de armario Paso 8 Mercadona: Antipolillas Lavanda Bosque Verde

Akaroak desagerrarazi eta alergiak prebenitzeko, armairua ongi itxita eduki behar da beti, eta gordetako arropa guztiek erabat lehor egon behar dute. Bestalde, hilabeteetan gordeta eduki den arropa garbitu egin behar da erabili aurretik.

Hala, arropak ondo-ondo isolatzeko, ahalik eta toki gutxien betetzeko eta alergia eta hezetasunak prebenitzeko, gomendagarria da huts-poltsak erabiltzea, eta soberako airea ateratzea.

Ez ahaztu zure osagarriak garbitzea eta behar bezala gordetzea (oinetakoak, poltsak, diru-zorroak, eskularruak, gorbatak, kapelak, aterkiak...), unea iristen denean guztia fresko eta prest edukitzeko.

Gorde datorren denboraldia arte erabiliko ez dituzun oinetakoak kaxa edo poltsetan, edo, bestela, plastiko gardenezko zorroetan.

Beste gomendio batzuk

Garbitu zure arropa gure Garbigarri hipoalergeniko lurrindunarekin, garbitasun eta zuritasun eraginkorrak lortzeko.

Ezagutzen duzu gure Bosque Verde Ehun-freskagarria?

Jarraitu gure gidari, hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko.