San Valentin egunean partekatzeko eta oparitzeko ideiarik onenak

San Valentin egunean partekatzeko, oparitzeko eta opariekin asmatzeko iradokizunak

2023ko otsailaren 03a

Nola ospatuko duzu San Valentin eguna? Beharbada, bazkari edo afari erromantiko bat prestatuko duzu, eta zapore bereziak partekatu nahiko dituzu. Ideia bikaina da, noski. Eta, jakina, ezin falta daiteke opari egokia, bihotz-barrenetik aterako den detailetxo bat, ospakizuna ahaztezina izan dadin.

San Valentin egunean ospatzeko eta partekatzeko iradokizunak nahi dituzu? Gozoak, ardoak, llurrindegiko sortak... Jarraitu irakurtzen. Ez dute huts egiten!

Ardo zuri eta beltz egoki-egokiak, San Valentin eguneko zure ospakizunerako lagun ezinbestekoak

Vino blanco Abadía Mantrús y Vino tinto Mar de Uvas Merlot para San Valentín

Abadía Mantrús ardo zuria

Zuen menuan arroza, haragi gozoak, arraina edo Asiako sukaldaritzako errezetak sartzen badira, Abadía Mantrús ardo zuria ezin hobea duzu osagai horiekin uztartzeko.

Lasto-kolore horiak eta fruta-ukitu freskoko aroma biziek berezi egiten dute. Nortasuna, freskotasuna eta koipe-ukitu arina ditu ahoan. Frutak eta mineralak dakartza gogora.

Oso hotz kontsumitzea gomendatzen dugu, 6-7 °C bitartean.

Mar de Uvas Merlot ardo beltza

Nahiago badituzue gazta- eta hestebete-taula bat, pizza bat, pasta-plater bat, haragi gorriak edo gazta-fondueak, Mar de Uvas Merlot ardo beltza duzue lagunik onena.

Merlot mahats-barietatearekin egindako ardo biribil eta aromatikoa da, kolore granate dotore eta distiratsukoa. Aroma konplexukoa, txigor, kanela, ukitu mineral eta fruta helduaren urrinak ditu nagusi. Leun sartzen da ahoan, eta aho-gozo eder eta luzea du.

6-7 °C-an eta kopa zabal batean kontsumitzea gomendatzen dugu, aroma guztiez hobeto gozatzeko.

Partekatu postre goxo-goxo bat San Valentin egunean

Postre delicioso este San Valentín: Tarta de corazón crujiente

Iazko arrakasta itzelaren ondoren, hemen da berriz Bihotz-formako tarta kurruskari zoragarria, jendeak berariaz eskatuta. Ispilu-efektuko dekorazioa du, eta esne-gainez eta hur-kremaz betea dago. Eta, gainera, crunchy ukitu dibertigarri eta bizigarria du.

Beste gutizia goxo bat Txokolate esnedunaren bihotza da. Aurten, gainera, bihotz-taupaden diseinu berri-berriarekin, eta glutenik gabe!

Postre delicioso este San Valentín: Corazón de chocolate

Maiteari oparitzeko lurrindegiko ideiak

Lotes fragancias perfumería de Mercadona para San Valentín

Kiss me Lurrin Sorta emakumeentzat

Lote iradokitzailea, ezpain-formako kutxa bat ere baduena. Honela osatuta dago:

  • EDPa, 45 ml.
  • Gela, 100 ml.

Bergamota, mandarina eta jengibrea ditu urrinik nabarmenenak

Touring Lurrin Sorta gizonentzat

Motoziklismoarekin lotutako diseinu erakargarri batekin aurkeztua. Honela osatuta dago:

  • EDPa, 45 ml.
  • Gela, 100 ml.

Fruta eta zitrikoen urrinak ditu nabarmenenak.

Eau de Parfuma

Ideas de perfumería para regalar en San Valentín

EDP Toujours emakumeentzat

  • 100 ml hur- eta peonia-urrinekin, besteak beste.

EDP Toujours gizonentzat

  • 100 ml mandarina-, mihilu- eta fruta-urrinekin.

Beste gomendio batzuk

Oraindik ez badakizu zer kozinatuko duzun San Valentin egunean, ideia on ugari aurkituko dituzu gure errezeta-atalean.

Urdaitegi-taula bat prestatu nahi baduzu San Valentinerako, taula benetan erakargarri bat nola moldatu erakutsiko dizugu.