COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Gozatu Mercadonan eskaintzen dizugun Gabonetako gozoen aukera zabalaz.

Nork egin diezaieke uko Gabonetako gure gozoei?

2019ko azaroaren 27a

Bonboiak, turroiak, trufak, mantekadoak, polboroiak... Gozo-aukera oparoa izaten dugun Gabonetan! Urtez urte betetzen dugu tradizioa.

Prestatu jaiak garaiz, eta aukeratu zure gozo gogokoenak Gabonetako otorduak iristean prest edukitzeko. Aukera zabala dugu zure gonbidatuei gehien gustatzen zaiena eskaintzeko.

Aukeratu gogokoen duzun Gabonetako gozoa

Bonboiak eta trufak

Texto 1 Imagen Dulces Navidad

Ospatu Gabonak bonboi eta trufa finenekin:

  • Delizze bonboiak

Hurrezko gutizia goxoak. Barruan duten zaporea ahoan lehertuko zaizu: betegarri berezi-berezia, kremaz eta hurrez egina. Probatu!

  • Cadbury bonboi beteak

Bonboi-kaxarik osoena, hamar zaporerekin, Gabonetan gozatzeko: besteak beste, espirala hurrarekin, sorpresa-kaxa bonboia, sagar-zaporeko kurruskaria, laranja-zaporeko gutizia, karamelu eta gatzezko gutizia eta marrubi-zaporeko tentazioa. Izugarri gustatuko zaizkie zure gonbidatuei!

  • Senzza bonboiak

Senzza txokolatezko askotariko bonboiak; lau barietate, zein baino zein gozoagoak: hurra, fondanta, pralinea eta almendra. Glutenik gabeak, zeliakoentzat egokiak.

  • Esnedun bonboi krematsua

Bonboi aparta, txokolate esnedun harrigarriz betea. Glutenik gabeak, zeliakoentzat egokiak, eta hiru motatakoak: Txokolate esneduna, beltza eta zuria.

  • Classic trufak

Gabon hauetan ezin dira faltatu kakaozko trufak. Glutenik gabeak, zeliakoentzat egokiak.

Turroiak

Festa hauetako gozo ohikoenak turroiak dira. Gogorra ala biguna, zer nahiago duzu? Zein duzu gustukoena? Aukera zabala duzu:

Texto 2 Imagen Dulces Navidad

  • Txokolatezko turroia kakahuete frijituekin eta eztiarekin

Turroi goxo honetako kakahuete frijituak eztiz estalita daude. Txokolatearekin nahastuta, zapore harrigarria lortzen da. Glutenik gabe.

  • Txokolatezko turroi kurruskaria

Gozamena zure ahosabairako. Harrera onenetakoa duen turroietako bat da hau, eta haren kalitatea hobetu egin dugu: txokolatea are krematsuagoa da orain.

  • Gorringo txigortuzko turroia

Klasiko bihurtu dela esan daiteke, gero eta gehiago gustatzen baitzaio jendeari. Zapore berezia du turroi honek; inori ez zaio oharkabean pasatzen. Glutenik gabe.

  • Turroi gogorra

Klasikoetan klasikoena, inoiz modatik pasatzen ez den proposamen sendoa, almendra txigortuekin eta eztiarekin egina. Laktosarik eta glutenik gabe.

  • Turroi biguna

Turroi honek zale asko ditu; zapore aparta eta testura leuna, baina, aldi berean, kurruskaria du, almendra-zatiak dituelako. Laktosarik eta glutenik gabe.

Texto 3 Imagen Dulces Navidad

  • Txokolate beltzezko turroia almendrekin

Txokolate beltzaren zapore sendoa almendrekin batera gustatzen bazaizu eta, gainera, ukitu kurruskaria atsegin baduzu, hauxe da zure turroia. Glutenik gabe.

  • Kafezko turroia

Kafe-zaporeak zoratzen bazaitu, aurtengo Gabonetan turroi gozo honetan ere dasta dezakezu. Glutenik gabe.

  • Chocodiskitos turroia

Txokolatezko turroi kurruskaria, txokolate esnedunez betetako koloretako pipitatxoak dituena. Etxeko txikienentzat eta La Patrulla Caninaren jarraitzaileentzat. Glutenik gabe.

  • Galletadun natillazko turroia

Galletadun natillen zapore gozoa, txokolate-geruza mehe batez estalia. Oso originala! Glutenik gabe.

  • Kremazko turroia almendrekin, % 0 azukre gehigarriduna

Turroi berezia, almendra zaporea atsegin dutenentzat egokia, azukre gutxikoa. Atera ezazu mahaira Gabonetan! Laktosarik eta glutenik gabe.

  • Txokolatezko turroia almendrekin, % 0 azukre gehigarrirekin

Txokolatezko turroiaren beste aldaera gozo bat, azukre gutxikoa, esentzia eta zapore guztiak dituena. Glutenik gabe.

Gabonetako enborra, mantekadoak, polboroiak eta Gabonetako galletak

Texto 4 Imagen Dulces Navidad

Gabonetako ohiko gozoak (mantekadoak, polboroiak, Gabonetako irudiak, etab.) gustatzen bazaizkizu, Mercadonan esku-eskura dituzu:

  • Gabonetako enborra

Bizkotxo biribildu tradizionala, orraztutako txokolate beltzez estalia, eta Gabonetako apaingarri zainduekin. Egun hauetan ezinbestekoa!

  • Gabonetako galletak eta pastak

Gabonetako galletak, forma dibertigarriekin eta zapore goxoenekin: Gabon-panpinaren galleta, Gabon-zuhaitzaren galleta eta eztiz, kanelaz eta Portoko ardoz egindako pastak.

  • Gabonetako mantekado- eta polboroi-sorta

8 barietate ditu: besteak beste, kakao-mantekadoak, oliba-oliozkoak, almendra-polboroiak, koko-bolatxoak, hostopilak txokolatearekin eta ardo-erroskoak. Gabonetako betiko gozoak!

Panettonea eta galleta- eta barkillo-aukera zabala

Texto 5 Imagen Dulces Navidad

Gozo originalagoak edo guztiontzako moduko gailetak nahiago badituzu, jarraitu irakurtzen:

  • Panettonea mahaspasekin eta laranjarekin

Italiako ogi gozo klasikoa, mahaspasez eta laranjaz betea, zure gosari eta askarietarako ezin hobea. Goxo-goxoa!

  • Hans Freitag galleta- eta barkillo-aukera

Inoiz huts egiten ez duen galleta- eta barkillo-aukera zabala. Dagoeneko ezaguna da formatu hori, eta oso egokia da Gabonetako juntadizoetan familiakoekin eta lagunekin partekatzeko. Sei barietate daude, zein baino zein hobeak: esne-gainezko barkilloak, txokolatez betetako barkilloak, gingadun galletak, txokolatez margotutako galletak, azukredun galletak eta txokolatezko begiztak.

  • Pandoroa

Izar-formako gozoki mundiala; arrautzaz, irinez eta banillaz egina, eta glas azukrearekin hautseztatua. Proba ezazu!

Beste gomendio batzuk

Gabon hauetan, akaso izango duzu tartetxo bat Glutenik gabeko bizkotxo limoi-kremaz eta basafruituz betea egiteko errezeta zoragarri hau prestatzeko.