Ikas ezazu bi noodle-errezeta hauek prestatzen. Zein gustatzen zaizu: azpizuna eta barazkiak dituena, ala otarrainxkak, perretxikoak eta zainzuriak daramatzana?

Noodle-ak prestatzeko bi errezeta: azpizunarekin eta otarrainxkekin

2018ko urriaren 08a

Hona Ekialdeko kutsua duten bi errezeta azkar, zure otorduei ukitu exotiko bat eman diezaiezun. Zer iruditzen?

Ikas ezazu Mercadonan aurkituko dituzun arroz-noodleak prestatzen, eta gehitu azpizuna, barazkiak, teriyaki saltsa edo otarrainxkak, perretxikoak, zainzuriak eta ostra-saltsa.

Arrozezko fideo gozo horien prestatutako bi bertsio desberdin dira, zein baino zein hobea. Gonbida itzazu lagunak edo senideak, eta harrituta utziko dituzu. Ez ahaztu banbuzko txotx-sorta batzuk erostea!

Ikusi arretaz noodle-errezeta hauek prestatzeko bideoa

Lau lagunentzako osagaiak:

Bi errezetetarako osagaiak:

  • Arroz-noodleak
  • Oliba-olio birjina estra
  • Jengibre freskoa
  • 1 baratxuri-atal

Noodleak azpizunarekin egiteko:

  • Txerri-azpizuna
  • Hiru barazkiko poltsa bat (brokolia, azalorea eta azenarioa)
  • Sesamo txigortua
  • Gatza
  • Teriyaki saltsa

Noodleak otarrainxkekin egiteko:

  • Otarrainxkak
  • Zainzuri berdeak
  • Perretxiko xerratuak, salteatuta
  • Kakahuete frijituak
  • Ostra-saltsa

Nola egin noodleak azpizunarekin, pausoz pauso:

1. Zuritu eta xehatu jengibrea eta baratxuri-ale bat.

Pelar y picar el jengibre

Pelar y picar un diente de ajo

2. Egosi noodleak 2 minutuz.

Hervir los noodles durante 2 minutos

Escurrir los noodles

3. Zatitu azpizuna kubo txikitan.

Cortar el solomillo en tacos pequeños

4. Frijitu azpizun-kuboak olio pixka batekin, goritu arte.

Sofreír los tacos de solomillo con un poco de aceite

Sofreír los tacos de solomillo con un poco de aceite, hasta que estén dorados

5. Gehitu poltsako barazkiak.

Añadir las tres verduras del paquete.

6. Bota jengibrea eta baratxuria, eta utzi pixka bat gorritzen.

Incorporar el jengibre y el ajo, que cojan color.

7. Gehitu noodle egosiak.

Añadir los noodles hervidos

8. Nahastu teriyaki saltsarekin.

Mezclar con la salsa teriyaki

9. Dena ondo nahasi.

Remover bien todo

10. Jarri platerean, eta sesamo txigortua hautseztatu gainean.

Emplatar y espolvorear con el sésamo tostado.

Nola egin noodleak otarrainxkekin, pausoz pauso:

1. Zuritu eta xehatu jengibrea eta baratxuri-ale bat.

Pelar y picar el jengibre y el diente de ajo

2. Egosi noodleak 2 minutuz.

Hervir los noodles durante 2 minutos

3. Frijitu perretxikoak olio pixka batekin.

Sofreír las setas con un poco de aceite

4. Gehitu zainzuri berdeak, zatituta.

Añadir los espárragos verdes troceados

5. Eta otarrainxkak.

Añadir los langostinos

6. Bota jengibrea eta baratxuri-alea, xehatuta. Nahasi, eta utzi gorritu arte. Incorporar el jengibre y el diente ajo picados. Remover y dejar que todo coja color

7. Gehitu noodle egosiak.

Añadir los noodles hervidos

8. Nahastu dena ostra-saltsarekin.

Mezclar todo con la salsa de Ostras

9. Ondo nahasi.

Remover bien

10. Jarri platerean, eta kakahuete xehatuak hautseztatu gainean.

Emplatar y espolvorear con los cacahuetes picados

Beste gomendio batzuk

Arrozezko fideo horiek gustatzen bazaizkizu, seguru errezeta hau gogoko izango duzuela: hegaluzea arrozezko noodleekin eta edamamearekin.

Kozinatzeko eta lagunak eta senideak aho zabalik uzteko errezeta batzuen bila bazabiltza, berriz, seguru gure Errezetak atalean aurkituko dituzula.