Ikasi bakailaoa behar bezala gezatzen.

Nola gezatu bakailaoa behar bezala

2023ko martxoaren 22a

Bakailaoa oso produktu moldakorra da, zalantzarik gabe, eta aukerarik ohikoenetako bat hura gezatzea da. Bakailao gazitua aukeratzen baduzu, kontua izan behar duzu uretan jartzean sodioa (gatza) gal dezan. Gogoan hartu urrats hauek guztiak!

Ikasi bakailaoa gezatzen

  • Jarri bakailaoa ur hotzetan, eta sartu hozkailuan, usain txarrik eman ez dezan.
  • Aldatu ura egunean 3 aldiz, gutxienez.

Kontuan izan gezatze-denborak!

Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dira piezaren tamaina eta ebakidura eta zenbat gatz izatea nahi den, eragina izango baitute gezatzeko denboretan. Hauek dira kontuan hartu beharreko xehetasun guztiak:

Gomendatutako denborak bakailaoa gezatzea Mercadona

Prozesu horrek 4 egun ere iraun dezake, baina, behin platerean dastatu ondoren, izugarri gustatuko zaizu!

Bakailaoa prestatzeko gomendioak

Egosita:

Ura bero dagoenean, bota bakailaoa; estaltzeko adina ur izan behar du. Ura irakiten hasten denean, egosi 6-7 minutuz (errazioaren tamainaren arabera).

Erreta:

Pasatu xerra oliotan. Parrilla bero dagoela, jarri bakailaoa gainean. Erre 7 bat minutuz (errazioaren tamainaren arabera) alde bakoitzetik; kendu sutik xaflak banandu daitezkeenean.

Labean:

Labean 20 minutu baino gehiago ez egin (errazioaren tamainaren arabera), bakailaoa lehortu ez dadin.

Orain, zuretzat ditugun aholku guztiak irakurri dituzunez, errezeta goxo-goxo bat prestatzeko ordua duzu, kontu handiz gezatutako bakailaoarekin!

Ahora que ya has leído todos los consejos que tenemos para ti, ¡es hora de preparar una deliciosa receta con bacalao cuidadosamente desalado!

Beste gomendio batzuk

Irakurri duzu gure Bakailaoa Errioxako erara errezeta? Aukera aparta da.

Urte-sasoi honetan, Bakailao-kauserak tradizionalak dira. Ikas ezazu prestatzen.