Ezagutu gure hiru kanariar Mojo-motak eta ikasi 3 errezeta prestatzen.

Mojo, tradizioaren zaporea Kanarietako gure dendetan

2024ko maiatzaren 21a

Zer plater prestatzen dituzu Mojo saltsarekin? Ez da saltsa soil bat: kanariar nortasunaren sinboloa da, eta ezinbestekoa zure sukaldean, mokadu bakoitzean tradizioa helarazten baitizu.

Mojo saltsa sukaldaritzako altxorretako bat da, eta beste ezerk ez bezala biltzen ditu gure irlen espiritua eta esentzia. Horregatik, protagonista da bertakoen eta bisitarien ahosabaiak eta bihotzak konkistatzen dituzten errezeta ugarietan.

Mercadonan hainbat mota eskaintzen dizkizugu, kalitatezko osagaiekin eta hain gustuko dugun ukitu tradizional horrekin eginak. Kanarietako gure dendetan baino ez daude eskuragarri. Patata zimurrak, arrain freskoak, haragiak eta beste plater tipiko batzuk laguntzeko, edo, besterik gabe, zure plateretan gehitzeko edo ogia bustitzeko. Edozelan ere, gozo-gozoa dago!

Animatzen al zara Kanarietako Mojo picón saltsa probatzera? Jarraitu gure jarraibideei, eta zatoz gure herriko sukaldaritzan zehar egingo dugun bidaiara.

Kanarietako zer Mojo-mota eskaintzen ditugu?

Kanariar Mojo berdea

Aukera fresko eta koloretsu bat bilatzen ari bazara, Mojo berdea da egokiena. Haren freskotasunarekin eta tonu berde biziarekin, aukera paregabea da Mojo gorri tradizionala ordezteko. Mojo berdea prestatzeko, martorria erabiltzen da, eta horrek berezko nortasuna eta zapore bizia ematen dizkio. Ez zaitu epel utziko!

Mojo gorriak ez bezala, berdeak ez du piperrautsik, baina baditu olioa, ozpina, baratxuria, espeziak eta gatza. Saiatu al zara patata zimurrak gozagarri horrekin laguntzen? Edo nahiago duzu arrainarekin dastatu?

Kanariar Mojo gorria

Zure platerei zapore indartsuagoa eman nahi badiezu, Mojo gorria da egokiena. Piperrautsak kolore gorrixka bizia eta zapore ketu arina ematen dizkio. Horrez gain, saltsak baditu beste osagai batzuk, hala nola olioa, ozpina, baratxuria eta gatza.

Mercadonan Kanarietako Mojo gorriaren bi mota eskaintzen ditugu, ahosabai guztiak asetzeko: bata suabeagoa eta bestea minagoa. Biak dira aproposak haragi errearen edo parrillan egindako arrainaren zaporea nabarmentzeko, benetako kanariar ukitu bat emanez.

3 errezeta Kanarietako mojoarekin (4 lagunentzat)

Saihetsak ananarekin eta patatekin

Costillas con piña y papas con Mojo canario de Mercadona

1. Bota gatza 500 g saihetsetan eta utzi hozkailuan bi orduz.

2. Jarri saihetsak pertz batean eta estali bi hatz urez. Prestatu su motelean 30 minutuz, gutxi gorabehera.

3. Zuritu 2 patata ertain eta moztu anana 3 zatitan. Jarri patata zurituak eta anana saihetsen pertz berean. Eduki beste 30 minutuz, patatak ondo egin arte.

4. Gorde salda, beste plater batzuetarako erabili ahal izango duzu eta. Jarri gainerakoa erretilu batean, eta lagundu mojo berdearekin.

Gofio errea

Escaldón de gofio con Mojo canario de Mercadona

1. Berotu litro bat arrain-salda, irakiten hasi arte.

2. Ontzi handi batean, jarri 200 g gofio eta bota salda beroa pixkanaka, eta nahastu hagaxka batekin emeki-emeki, zure gustuko testura lortu arte.

3. Nahastea oraindik beroa dagoela, zerbitzatu eta gehitu tipula gorri zatiak. Gehitu mojo gorri suabea erruz. Aldiz, zapore biziagoa nahiago baduzu, mojo gorri mina hauta dezakezu.

Errezetari aldaketaren bat egin nahi badiozu, haragi-salda erabil dezakezu (adibidez, aurreko errezetako patata, saihets eta ananaren salda). Mojo gorriaz gain, gehitu tipula, xehatutako saihets-zatiak eta, nahi izanez gero, gazta zuria laukitxotan.

Patata zimurrak

Papas arrugadas con Mojo canario de Mercadona

Patata zimurrak betiko tradizioa dira, gure prestakin enblematikoenetako bat. Patatak laguntzeko, gure 3 mojoetako edozein aukera bikaina da. Ideia paregabea da patatekin batera 3 mojoak jartzea, lagun bakoitzak nahi duena aukeratu dezan.

1. Kontu handiz, garbitu 500 g patata txiki urarekin.

2. Jarri patatak eltze handi batean pilatu ez daitezen, eta estali gatz lodiz (gatzak heze egon behar du, pataten larruazalari ondo itsats dadin).

3. Estali gutxi gorabehera 2 litro urez, eta prestatu su ertainean 20 minutuz, gutxi gorabehera, ondo gisatuta egon arte.

4. Kendu sobera dagoen ura eta jarri eltzea sutan berriro. Mugitu eltzea, patatek dar-dar egin dezaten.

5. Jarraitu prestatzen minutu batzuk gehiago, eltzeari eraginez, pataten azala zurixka, zimurra eta lehorra geratu arte.

6. Zerbitzatu patatak 3 mojo-motekin lagunduta, lagun bakoitzak nahi duena aukeratu dezan.

Beste gomendio batzuk

Aukeratu zure errezetetarako arrozik gogokoena gure aukera zabalaren artean: luzea, biribila, basmati, integrala, lurruneztatua...

Gogoko dituzu Krepeak? Probatu zure gosarietan, postreetan edo zuk nahiago duzunean.

Ikasi Tako mexikarrak prestatzen, Mexikoko benetako zaporearekin.