Esne-aukera zabala Mercadonan

Mercadonaren esnea, gustu guztietarako

2018ko ekainaren 01a

Ekainaren 1ean Esnearen Mundu Eguna da; Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) izendatu du, esnekien kontsumoa bultzatzeko.

Mercadonak bat egiten du ospakizun horrekin, jakitun baikara esnea funtsezko elikagaia dela eta pertsona guztion premiak ez direla berdinak. Horregatik, esne-mota ugari ditugu. Hona hemen haien ezaugarri nagusiak.

Mercadonaren esne-motak. Aukeratu zurea

Proteina, kaltzio edo bitamina gehiago behar dituzu? Laktosarekiko intolerantzia duzu? Haurdunaldirako esne egoki baten bila zabiltza? Omega 3rekin aberasturiko baten bila? Nahiago duzu esne gaingabetua?

Premia horiei eta gehiagori erantzuten diegu Mercadonaren esne-motekin. Jarraitu irakurtzen, eta aukeratu zuretzat egokiena.

Hacendado ahuntz-esne erdigaingabetua

  • Haurdunentzako ezin hobea.
  • B bitaminarekin aberastua (azido folikoa).
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.

Omega 3 duen Hacendado esnea

  • Landare-jatorriko Omega 3 gantz-azidoekin eta A, D, E C, azido folikoa eta B6 bitaminekin aberastutako esne gaingabetua.
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.

Koipe gutxiko Hacendado esne zuntzduna

  • Esne partzialki gaingabetua, zuntzarekin eta bitaminekin aberastua (A, D, E eta azido folikoa).
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.

Oinarrizko Hacendado esnea

  • Osoa, gaingabetua eta erdigaingabetua daude aukeran.
  • Erdigaingabetuak osoak baino koipe gutxiago du, eta ia osoak adina A, D eta E bitamina ditu.
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.

Hacendado esne kaltzioduna

  • Osoa, gaingabetua eta erdigaingabetua daude aukeran.
  • Esnetik eratorritako % 100 kaltzio naturalarekin eta A, D, E bitaminekin eta azido folikoarekin aberastua.
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.
  • Erdigaingabetua 1.200 cc-ko minibrik-tamainan ere badago; aproposa edonon edateko.

Laktosarik gabeko Hacendado esnea

  • Mercadonaren laktosarik gabeko esnea egokia da laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.
  • Osoa, gaingabetua eta erdigaingabetua daude aukeran.
  • Digestioa egiten laguntzen du.
  • Laktosarik ez duen arren, esne honek ohiko esnearen propietate nutrizional berak ditu.
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.
  • Erdigaingabetua 1.200 cc-ko minibrik-tamainan ere badago; aproposa edonon edateko.

Proteina ugariko Hacendado esne erdigaingabetua

  • Esnearen proteina natural ugari dituen esne erdigaingabetua (ultrairagazketa-prozesu baten bidez lortzen da).
  • Oinarrizko esne erdigaingabetu batek duen proteina-kantitate bikoitza du eta % 63 kaltzio gehiago.
  • 6 litroko packa eta litroko brick ontzia.

Mercadonaren esnearen jatorria

Mercadonak “Esnearen sektorearen egonkortasunerako eta jasangarritasunerako akordioa” eta Esneki Jasangarriak programa sinatu ditu, biak ere Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak bultzatuak. Haiekin, esnearen jatorria (Espainia) balioesten da, eta esnekiak kontsumitzea sustatzen; besteak beste, Egunero, bertako esnekiak kanpaina bultzatu du, sare sozialetan zabaltzeko zenbait ekintza eginez azken urteetan.

Espainia osoko 3.000 abeltzaini baino gehiagori erosten die esnea Mercadonak, Hacendado esnea saltzeko —% 100 Espainiakoa dela bermatzen da—, edo Hacendado markako beste produktu batzuk fabrikatzeko, hala nola gazta eta jogurtak. Mercadonak esnearen sektoreari ematen dion laguntzari buruzko informazio gehiago, esteka honetan.

Beste gomendio batzuk

Zure basokada-esnea gozatzeko, eztia aukera bikaina da. Lau zaporetako Hacendado eztiak eskaintzen dizkizugu: krematsua, erromero-eztia, laranjondo-eztia eta eukalipto-eztia, konbinaziorik onena aukeratu dezazun.

Gainera, zure esnerik gogokoena azukre gutxiko granolarekin har dezakezu; zapore biziko elikagai kurruskaria da.