Behi bat larrean, Mercadonaren Explotaciones Pons Marín hornitzailearen larreetako batean

Mercadonako esnearen jatorria

2018ko maiatzaren 10a
  • Hacendado esnearen % 100 nazionala da. Gainera, Hacendado esnekien % 90 baino gehiago, adibidez, gazta eta jogurtak, Espainian fabrikatzen dira.
  • Espainia osoko 3.000 abeltzaini baino gehiagori erosten die esnea Mercadonak, Hacendado esnea saltzeko edo Hacendado gazta eta jogurtak fabrikatzeko.

Esnearen sektorearen alde egiten duen apustua dela eta, Hacendado esne guztia nazionala da. Hacendado esnea saltzeko edo Hacendado gaztak eta jogurtak fabrikatzeko, Espainiako zenbait zonatako 3.000 abeltzainek baino gehiagok hornitzen dituzte Mercadonaren esne-hornitzaile espezialistak eta esnearen bitarteko hornitzaile espezialistak.

Esnearen sektore nazionalarekin elikagaien kate jasangarri bat garatzeko, abeltzainekiko lankidetzaren oinarri dituzte egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosteko segurtasuna eta espezializazioa.

Esnea %100ean Jatorri Nazionalekoa

MercadonakEsnearen sektorearen egonkortasunerako eta jasangarritasunerako akordioa” eta Esneki Jasangarriak  programa sinatu ditu; biak ere Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak bultzatu ditu. Haiekin, balioetsi egiten da esnea Espainiakoa izatea, eta esnekiak kontsumitzea sustatzen da; besteak beste, Egunero, bertako esnekiak kanpaina bultzatu du, sare sozialetan zabaltzeko zenbait ekintza eginez azken urteetan.

Mercadonak elikagaien kate jasangarriaren bere proiektua garatzen jarraitzen duela adierazten du horrek. Proiektu horren xedea da bere elikagaien kate jasangarria modernizatzea. Azkenaldian, helburu horretarako funtsezko faktoreetako bat izan da nekazaritza-, arrantza- eta abeltzaintza-sektore nazionalekin harremanak estutzea. Horretarako, 8.600 nekazarirekin, 5.200 abeltzainekin eta 12.000 arrantzalerekin egiten du lan Mercadonak. Elikagaien kate jasangarria edukiz Mercadonak produktu-aukera eraginkor bat indartu dezake, bere sektoreko hornitzailerik onenak izango baititu: gero eta tokikoagoak eta espezialistagoak diren hornitzaileak.

Gainera, Mercadonak etengabe egin du esnearen sektore nazionalaren aldeko apustua. 2012an jada esne-litroko 2,5 zentimo gehiago ordaintzea erabaki zuen, azken kontsumitzailearen prezioan eragin gabe, Hacendado esnea hornitzen duten abeltzain nazionalen mesedetan. 2015ean, Mercadonak eta baita haren esne-hornitzaileek ere esnearen prezioa igo zieten beren abeltzainei, sektorearen jasangarritasunarekin duten konpromisoaren barruan.

Hacendado esnearen kalitatea

Mercadonako esnea kalitate handiko produktua da. Gainera, kontsumitzaileek hainbat aldiz aintzatetsi dute, herrialdeko esnerik onenetakoen artean dagoela iritzita.