Mercadonak “Hemengo esnekiak egunero” kanpainia sustatzen du

2016ko uztailaren 06a

Lacteos de Aquí

  • “Hemengo esnekiak egunero” kanpainaren helburua egunero 3 errazio esneki jan beharraren garrantzia zabaltzea da, esnekien behi-sektorearen egonkortasun eta jasangarritasunari lagunduz, aldi berean.
  • Ekimenak Esnearen Hitzarmenean du abiapuntua, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (NEIM) Esnekien Lanbide Arteko Erakundearekin bat (ESLAE) bultzatutako akordioan, hain zuzen ere, Mercadonak eta bere esnekien alorreko bitarteko hornitzaileek sinatu dutena.  

Espainiar produktuekin konprometiturik, esnekiak erregulartasunez kontsumitzearen aldeko ekimen hau sustatzen du Mercadonak, beren kalitate, zapore eta aniztasunarengatik bereizteaz gain, organismoari bizitasuna ematen baitiote hauek. 

 

Espainiar produktuak Mercadonan

Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriaren proiektuarekin konprometiturik, lehen sektorearekin duen harreman estuari eusten dio Mercadonak, bere produktu guztietan kalitate eta freskotasun gorenak eskaintzeko nahian. Bideragarria den guztietan espainiar jatorriko produktuak eskaintzearen alde hartutako konpromisoaren ildotik, Espainia osoko 7.500 nekazari, 4.300 abeltzain eta 12.000 arrantzalerekin ari da elkarlanean Mercadona.

Nabarmentzekoa da, halaber, Mercadonaren esnearen  espaniar jatorria, eta enpresak 2015etik Espainiako 3.100 behi-esne abeltzain baino gehiagorekin duen harreman egonkor eta jasangarria.  

Productos lácteos en Mercadona