Gustatzen zaizu Eztia? Nola erabiltzen duzu? Gure eztiak sukalderako aukera naturala dira, osasungarriak eta moldaerrazak. Bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte. Hamaikatxo modutan erabil ditzakezu: dela txigorki ederrak egiteko, dela infusioak, esneak, kafeak edo jogurtak gozatzeko, dela gourmet-saltsak prestatzeko... Are gozokiak egiteko, hala nola tartak eta budinak.
Eztia aspaldidanik da estimatua, eskaintzen duen gozotasunagatik eta osasunerako dituen onurengatik. Baina produktu horrekiko pasioa aldatuz joan da denboran, eta aldatu egin dira, orobat, barietateak eta zaporeak ere. Horregatik, makina bat modutan prestatutako eztiak eskaintzen dizkizugu, zein baino zein goxoagoak. Dasta itzazu! Eta gogoratu: % 100 ezti purua baino ez dugu ontziratzen.
Lore-eztia dosifikagailuarekin
Naturako altxor hori lore-barietate handi baten nektarretik lortzen da, eta, horregatik, zapore- eta aroma-konplexutasun paregabea izaten du.
Aukera hori dosifikagailu eta guzti saltzen da, errazago zerbitzatu ahal izateko eta tanta-jarioa saihesteko. Zer iruditzen platano-txigorki goxo bati maisu-ukitua ematea lore-ezti honekin?
Lore-eztia, 1 kg-eko formatuan
Lore-eztia formatu handiagoan ere eskuratu dezakezu, baldin eta nahiago baduzu aho zabalagoa duen betiko ontzia. Gure kulturan, oso errotuta dago esnea, infusioa edo kafea koilarakada bat eztirekin gozatuta hartzea gosaritan. Eta zer iruditzen gure lore-eztiarekin gozatzen baduzu?
Mendiko eztia dosifikagailuarekin
Ezti hori eskualde menditsuetan edo garaiera altuetan sortzen dute erleek; hortik datorkio izena. Hantxe biltzen dute sukaldaritzako bitxi honen oinarri den lore-nektarra. Gainerako eztiek bezalaxe, propietate onuragarri askoak ditu osasunerako.
Eskuragarri duzu gure dendetan, Galizian, Asturiasko Printzerrian, Kantabrian, Euskadin, Nafarroan, Errioxan, Gaztela eta Leonen, Madrilgo Erkidegoan eta Extremaduran.
Laranjondo-eztia dosifikagailuarekin
Laranjondo-eztia lore- eta limoi-notak dituen ezti-mota bat da, batez ere laranjondo-loreen nektarretik lortzen dena.
Laranjondo-lorea oso preziatua da eztigintzan, haren balio aromatikoak eztiari transferitzen baitzaizkio bilketa-prozesuan. Oso ezti baloratua da, zapore eta usain delikatuagatik.
Ezti horrekin goza dezakezu, esaterako, infusio bero-bero bat.
Salgai dago gure dendetan Kanarietan, Andaluzian, Ceuta eta Melillan, Gaztela-Mantxan, Valentziako Erkidegoan, Murtzian, Madrilgo Erkidegoan, Katalunian, Aragoin eta Balear Uharteetan.
Eukalipto-eztia dosifikagailuarekin
Ezti-mota hori sortzen duten erleak eukalipto-zuhaitzen loreen nektarraz elikatzen dira. Zapore bizia eta bereizgarria du, mentolduna ematen du.
Zapore bizi horrek erakartzen bazaitu, dastatuko zenuke txigorki baten gainean edo katilukada bat jogurtekin? Ukitu jasanezina emango diezu!
Aproposa denez hotz egiten duen hilabeteetan hartzeko, Espainiako denda guztietan eskuratu ahalko duzu urritik apirilera bitartean.
Beste gomendio batzuk
Harrituta geratuko zara gure Txigorki-aukerarekin. Hautatu gustukoen duzuna, eta konbinatu eztiarekin.
Gozatu gure aukerako edozer eztirekin Jogurt naturalak, Jogurt greko naturala edo zapore leuneko katilukada bat Kefir.
Elikadura orekatua zaindu nahi baduzu, eskura duzu gure Zereal-aukera ikusgarria.