Zenbait aukera eskaintzen dizkizugu, Gabon hauetan txerrikumea eraman dezazun zure mahaira.

Mercadonako Txerrikumeak

2023ko urriaren 26a

Eskuragarri Gabonetako kanpainan

Txerrikumea Gabonetako plater ezagunenetariko bat da, Espainian ez ezik, munduko beste toki batzuetan ere. Jai hauetako plater tradizional honen zapore bikainak edonor konkistatzen du. Txerrikumearen ezaugarriak haragi zuri, samur eta urtsua eta kozinatu ondoren lortzen den azal kurruskaria dira.

Mercadonan, zenbait modutan kozinatuta eskuratu dezakezu plater tipiko hau, kalitate gorenarekin: kozinatzeko denbora baldin baduzu, esango dizugu nola prestatu puntu-puntuan gera dadin. Bestalde, soluzio bizkorrago bat behar baduzu, sukaldean denbora gutxiago behar duten aukera zaporetsuak ere badituzu, edota enkargatu egin dezakezu.

Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, gabon-kutsuko sukaldaritza-gutizia hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Nola kontsumi ditzakezu Mercadonako txerrikumeak?

Txerrikume-erdi izoztua

Medio cochinillo congelado Mercadona

Ez duzu huts egingo gabon-kutsuko errezeta bat prestatu nahi baduzu. Normalean, labean erreta prestatzen da.

Produktu izoztua da, eta kontuan izan behar da 24-36 ordu behar dituela desizozteko.

Gure iradokizuna Txerrikume errea orejoi-emultsioarekin da.

Txerrikume errea orejoi-emultsioarekin prestatzeko errezeta

Osagaiak

  • Txerrikume-erdi bat.
  • 200 g abrikot-orejoi.
  • Banilla-leka natural bat.
  • Oliba-olioa.
  • Gatza.
  • Piperbeltz beltza.

Prestatzeko modua

  • Utzi orejoiak bi orduz beratzen.
  • Jarri txerrikumea erretilu batean, eta bota gatza eta piperra.
  • Igurtzi olioarekin.
  • Utzi pare bat orduz.
  • Ziztatu azala.
  • Aldez aurretik, berotu labea 160 ºC-an.
  • Egin 30-40 minutuz alde bakoitzetik.
  • Egin beste 30 minutuz azalaren aldetik.
  • Busti urez 30 minututik behin.
  • Atera labetik eta utzi epeltzen.
  • Xukatu orejoiak, eta ipini pitxer batean edo ontzi egoki batean.
  • Gaineratu txerrikumeak ateratako zuku pixka bat.
  • Atera haziak lekatik, eta gaineratu orejoiei.
  • Irabiatu orejoiak zukuarekin eta haziekin, eta bota gatza.
  • Ebaki erraziotan, eta zerbitzatu

Txerrikume-erdia erreta Jateko Prest atalean

Medio Cochinillo asado en Listo para Comer, por encargo en Mercadona

Gabonetako afarietan protagonista izaten den plater hau kontu handiz prestatzen da, azala gorri eta kurruskari geratu arte, eta kanpoko geruza hori ezin hobeto ezkontzen da barruko haragi urtsuarekin.

Testura-kontraste hori da plater honen ezaugarri enblematikoena.

Panadera patatekin eta tipulatxo konfitatuekin batera zerbitzatuko dugu, txerrikume-erdi honen zaporea areagotzen baitute.

Esneko txerrikume-erdia erreta plater prestatuen linealean (Jateko Prest atalik ez dagoen dendetan)

Cochinillo lechal asado en lineal de platos preparados (en tiendas donde no hay Listo para Comer) Mercadona

Oso erraz eta bizkor prestatzen da: prest egongo da 45-50 minutuan.

Prestatzeko modua

1. Atera hozkailutik, ireki bilgarria eta jarri txerrikumea laberako erretilu batean, labean sartu baino 30 minutu lehenago.

2. Berotu labea 15 minutuz.

3. Berotu labean, azala goraka duela, 45-50 minutuz 220 ºC-ra.

4. Ukitu sardexka batekin zenbait puntutan ea azala kurruskari dagoen. Ez bada hala, egin labean minutu gehiagoan.

Beste gomendio batzuk

Aurtengo Gabonetan, prestatu Urdaitegi-taula askotariko eta zaporetsuenak.

Gure errezeten atalean, haragia prestatzeko aukera gehiago dituzu; besteak beste, Masailak Porto erara prestatzeko errezeta hau.

Osatu Gabonetako afaria gure Turroi-aukerarekin.