Plater-sorta hau gure denda guztietan eskura

Asiar platerak, jateko prest gure denda guztietan

2023ko ekainaren 05a

Jada gure denda guztietan duzu jateko prest dauden plateren sorta zabal bat. Aukera erakargarria da, Asiako sukaldaritzaren tradizioaz gozatu baitezakezu, huts-hutsetik prestatu beharrik gabe.

Plater dotore eta sofistikatuak, zapore naturalekoak, osagai freskoekin prestatuak.

Gure Jateko Prest atalean aurkituko dituzu espezialitate horiek. Eta oraindik horrelakorik ez duten dendetan, Arrandegi ataleko apalategian dituzu eskura.

Haien zapore bereziaz gozatu nahi?

6 espezialitate, etxeko zapore tradizionalekoak

Izokin-pokea

Poke de salmón de Mercadona

Hawaiiko errezeta tipikoa da, gero eta ezagunagoa. Dastatu duzu inoiz? Sushi-arroza hainbat barazkirekin eta arrainarekin konbinatzen da; kasu honetan, izokinarekin. Laguntzeko, ponzu-saltsa jartzen zaio; zitrikoen eta soja-saltsaren nahasketa bat da, ukitu freskagarria ematen diona. Glutenik gabe orain!

Yakisoba noodleak

Noodles Yakisoba Mercadona

Fideo hauek japoniar espezialitate bat dira: fideo frijitu goxoak, haragiarekin eta barazkiekin prestatuak. Yakisoba oso plater ezaguna da Japonian, eta zapore bizia du. Aukera ezin hobea da fideozko platerak maite dituztenentzat. Haietakoa bazara, ez huts egin!

Teriyaki oilaskoa

Pollo Teriyaki de Mercadona

Ezetz esango diozu ondo prestatutako oilasko bati? Japoniar sukaldaritzako plater klasikoa da hau; ekialdeko zaporeen zale diren askoren plater gustukoena. Teriyaki saltsa tradizional batean prestatzen da, eta arroz zuriarekin. Saltsa horrekin, oilaskoa samur-samur, zaporetsu eta karamelizatua gelditzen da.

Arroz frijitua

Arroz frito de Mercadona

Arroza ohiko osagaia da Asiako sukaldaritzan. Plater hau ale luzeko arroza da, haragiarekin, barazkiekin eta ekialdeko espeziekin salteatua. Arroz frijitua gehien eskatzen diren plateretako bat da, haren usain berezi eta zapore gozoagatik. Osagaien konbinazioak oso ukitu berezia ematen dio. Nahi duzu dastatu?

Sushia

Sushi de Mercadona

Bada garaia etxean sushi-saio on bat egiteko? Seguruenik, munduko japoniar platerik ezagunena da. Arrainaren, itsaskien eta barazkien konbinazio bat da, sushi-arrozean eta nori algan bildua. Zapore- eta tamaina-konbinazio bat baino gehiago eskaintzen ditugu, zure gustuetara egokitzeko. Erraza jartzen dizugu, orain glutenik gabe!

Beste gomendio batzuk

Gogoan izan Jateko Prest atalean bizitza errazten dizugula plater prestatu berriekin, etxean edo zuk nahi duzun tokian jateko. Kontsultatu atal horretan aurkitu ditzakezun plater eta zerbitzu guztiak .

Berehalako fideoak ere badituzu aukeran: Yakisoba eta Yum-Yum. Prestatzen errazagorik ezin.