Uste zenuen kakaoa esnearekin bakarrik har zitekeela? Bada, egia esatera, hamaika aukera eskaintzen ditu sukaldean.
Jarraitu irakurtzen, eta harriduraz ikusiko duzu zenbat modutan eta zenbat errezetatan erabil daitekeen; batez ere, gozogintzan eta postregintzan, baina ez hor bakarrik.
Kakao purua, azukre erantsirik gabea
Gure Kakao purua kalitate handiko produktu bat da, % 0 azukre erantsi du, eta glutenik gabea da. Helduek zein haurrek har dezakete kakao disolbagarri azukredunen ordezko gisa.
Kakao purua hartzeko moduak
- Esnearekin eta edari begetalekin nahasita (edulkoratu gabe edo gozagarriren batekin nahieran edulkoratuta). Edaria bero dagoela nahasi behar da, ondo disolbatzen dela ziurtatzeko.
- Hotzean ere disolba daiteke: kakaoa ontzian jarri (nahieran), eta, gero, esne pitin bat erantsi eta ondo nahasi, ore bat sortu arte. Ondoren, gainerako esnea gehitu, eragiteari utzi gabe.
- Gozogintzan denetik egiteko balio du (bizkotxoak, muffinak, brownieak, natillak...), bai gainetik hautseztatuta, bai gainerako osagaiekin nahasita. Komeni da iragazki batekin bahetzea.
- Jogurt naturalarekin edo gazta irabiatuarekin nahasita. Gehitu produktua eta eragin. Hutsik edo nahi bezala edulkoratuz har daiteke.
Kakao puruarekin 3 errezeta goxo prestatzeko urratsak
Kakaodun browniea
- Aldez aurretik, berotu labea 160 ºC-an.
- Zatitu 120 g intxaur zuritu. Urtu 125 g gurin, eta geroko gorde.
- Katilu batean, nahasi 6-7 datil eta 80 g kakao puru. Gehitu koilarakada bat oliba-olio. Nahasi dena, osagai guztiak bat eginda geratu arte.
- Erantsi gatz pixka bat, koilarakadatxo bat banilla-estraktu eta hiru arrautza, banan-banan. Nahasi dena ondo.
- Gehitu 65 g gure gustuko irinetik, eta nahasi ondo, dena bat eginda geratu arte.
- Forratu molde errektangular bat laberako paperez. Sartu bertan nahasketa, eta eduki labean 25-30 minutuz.
- Hozten utzi ebaki aurretik.
Kakaoa duen olozko porridgea
- Lapiko batean, osagai hauek guztiak ipini: 3 kikara esne edo edari begetal, koilarakada bat nahi dugun gozagarritik (azukrea, eztia, ziropa...), 2 koilarakada kakao puru, eta kikara eta erdi olo.
- Berotu dena, likidoa agortu arte.
- Zerbitzatzeko, apaindu almendra xerratu, koko eta kakao-hauts pixka batekin.
Kakaodun smoothiea
- Irabiagailu-ontzi batean, osagai guztiak sartu: kikara bat esne edo edari begetal, kikara-erdi olo, 1/3 kikara hur, platano bat eta koilarakada bat Kakao puru.
- Dena irabiatu, eta gozatzeko prest!
Beste gomendio batzuk
Ideia gehiago behar dituzu gosari edo askarietarako? Probatu gure Crunchy Olo-zereal berriak.