Yogures Hacendado para beber con diferentes sabores y texturas

Jogurt likidoen aukera aparta. Ezin freskagarriagoak!

2024ko apirilaren 26a

Murgildu zaitez zapore zoragarriz eta testura leunez betetako mundu batean gure Jogurt likidoen aukerarekin. Gure eskaintza aberatsaren barruan, aukera klasikoenak eta konbinazio zaporetsuenak proposatzen dizkizugu. Gainera, oso freskagarriak dira, eta aukera bikaina dieta orekatu baterako.

Ikusi nahi duzu bertsio likido goxo honek nola eraldatzen duen zure jogurt-esperientzia? Freskotasunezko plazera trago bakoitzean!

Jogurt likidoen aukera Mercadonan

Osoak

Yogures líquidos Mercadona.

Esplotatu esne osoz egindako jogurt-sorta honetako aukera guztiak. Hautatu zure zapore gogokoena, eta gozatu zure burua zaintzen duzun bitartean.

  • Marrubizko jogurt likidoa: freska zaitez marrubiaren berezko gozotasunarekin, eguneko edozein unetan. 115 g-ko 12 unitateko paketean dator.
  • Jogurt likido natural kanabera-azukreduna: bizi itzazu osagai sinple eta benetakoekin egindako jogurt honen purutasuna eta gozotasuna. Egokia da aukera naturalak nahiago dituztenentzat. 115 g-ko 12 jogurteko paketean datoz.
  • Marrubi eta bananazko esne-edaria: marrubiz eta bananaz egindako konbinazio gozo, freskagarri eta elikagarria. 1 kg-eko botila.
  • Marrubizko esne-edaria: berezko gozotasunari eta testura krematsuari esker, marrubia maite dutenen gutizia izango da. 1 kg-eko botila.
  • Anana eta kokozko esne-edaria: paradisuko uharte batean zaudela sentiaraziko dizu zapore tropikalen nahaste exotiko honek. 1 kg-eko botila.
  • Basafruituzko esne-edaria: mugurdi, masusta eta ahabien konbinazio honekin, bizitasunezko esperientzia bat izango da trago bakoitza. 1,5 kg-ko botila.
  • Marrubi eta bananazko esne-edaria: marrubiaren eta bananaren zapore gozo eta freskagarriei esker, edari hau oso erakargarria da. 1,5 kg-ko botila.
  • Koko-zaporeko +Proteina esne-edaria, 11 g proteina: edari honekin, kokoaren zapore tropikalaz gozatuko duzu eta proteina-bultzada gehigarri bat hartuko duzu. % 0 gantz, % 0 azukre. 160 g-ko 4 unitateko paketean datoz.
  • Esne-edari natural azukreduna: Edari hau leuna eta freskoa da, azukre-ukitu atseginekoa, eta zapore orekatu eta goxoa dauka. 1,5 kg-ko botila.

Gaingabetuak

Yogures líquidos Mercadona.

Beren elikadura zaindu nahi duten eta benetako zaporeak gustatzen zaizkien pertsonentzako aukera arin eta osasungarria. Ezin hobeak dira edozein tokitan hartzeko. Kontsultatu gure aukera.

  • Marrubizko jogurt likido gaingabetua: zapore bereizgarriko Jogurt likido honen trago bakoitzak esperientzia freskagarria eta oso arina ekarriko dizu. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.
  • Anana eta kokozko jogurt likido gaingabetua: zeureganatu ananaren gozotasuna eta kokoaren testura krematsua. Zaporez betetako ospakizun tropikal handiena. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.
  • Basafruituzko jogurt likido gaingabetua: marrubia, ahabiak, masustak eta mugurdiak bateratzen dira jogurt likido honetan. Aproposa da zure gosarietarako eta askarietarako. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.
  • +Proteina esne-edari gaingabetu marrubi-zaporekoa, 20 g proteina: proteina-bultzada bat behar duzu? Gustuko baduzu marrubi-zaporea, hauxe da zure jogurt likidoa. % gantz. 280 g-ko botila.
  • +Proteina esne-edari gaingabetu zapore tropikalekoa, 20 g proteina: freskotasuna eta exotismo tropikala, behar duzun proteina-gehigarriarekin batera. % gantz. 280 g-ko botila.
  • +Proteina esne-edari gaingabetu açai- eta banana-zaporekoa, 20 g proteina: Açaiaren zapore bizia eta bananaren gozotasuna bateratzen dituen edaria: zapore-leherketa proteinatan aberatsa, zure jarduerari laguntzeko. % gantz. 280 g-ko botila.

Kefirra

Yogures líquidos Mercadona.

Probatu duzu kefir likidoa? Gozo-gozoa da, oso freskagarria. Aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu, zenbait zaporetan, zure digestio- eta immunitate-ongizatea zaintzeko. 250 g-ko botiletan datoz.

  • Edateko kefir naturala, % 0 gantzekoa: zenbat gantz hartzen duzun zaindu nahi edo zaindu behar baduzu, eta kefirraren benetako zaporea gustatzen bazaizu, gozatu edari probiotikotan aberats honetaz.
  • Edateko kefirra, marrubi eta bananazkoa: aprobetxatu kefirraren onura guztiak zapore-nahaste hobeezin honekin.
  • Edateko kefirra, kokozkoa: zapore freskagarria koko-esnearen gozo-ukitu tropikalarekin... Suspertuko zaituen edari exotiko eta gozo-gozoa. Ezin hobea eguneko edozein unetarako.

L-Casei

Yogures líquidos Mercadona.

Zure ongizatea barrutik kanpora zaintzeko diseinatu dira L-Casei edariak. Oso eraginkorrak dira zure heste-osasuna orekatzeko eta immunitate-sistema erregulatzeko.

  • Marrubi/banana eta anana/koko zaporeko L-casei edariak: zapore-aukera interesgarria zure egunerokorako. 120 g-ko 12 unitateko paketean datoz (6 marrubi/banana eta 6 anana/koko).
  • Marrubizko L-Casei esne-edaria: esperientzia fresko eta elikagarria izango duzu trago bakoitzarekin. 100 g-ko 12 edariko pakete batean datoz.
  • Esne-edari natural azukreduna: aukera naturalagoak nahi dituztenentzako egokia. Zapore goxoa eta egiazkoa duen edari honek leuntasunez eta freskotasunez zainduko zaitu. 100 g-ko 12 unitateko paketea.
  • Marrubizko L-Casei esne-edaria, % gantz eta % 0 azukre erantsi: freskotasunaren eta osasunaren arteko konbinazio bikain eta arina, probiotikoen onura guztiak dituena. 100 g-ko 6 edariko paketean dator.
  • L-Casei esne-edari naturala, % gantz eta % 0 azukre erantsi: Gozatu gantzik gabeko edari arin eta freskagarri honen purutasunaz eta bizitasunaz. 100 g-ko 6 unitateko paketean dator.

Kolesterola

Yogures líquidos Mercadona.

Zure bihotza zaintzen duten edari zaporetsuak. Zure kolesterola jaisten laguntzen dute. 100 g-ko 8 unitateko paketean datoz. Probatu itzazu!

  • Cuidacol marrubizko esne-edaria: marrubi-zapore fresko eta aparta du, eta zure burua zaintzeko eta zure organismoa sasoian izateko egokia da.
  • Cuidacol esne-edari naturala: edari leun eta purua, gauza naturalen onurak dituena, zure osasun kardiobaskularra zaintzeko.

Beste gomendio batzuk

Energia gehigarria behar baduzu topera egoteko, probatu Zereal-barrak, snack ezin hobeak baitira egunero hartzeko.

Ezagutzen duzu gure Zereal-aukera? Aproposak dira zure gosarietarako. Karbohidratotan, bitaminatan, mineraletan eta zuntzetan aberatsak.

Gutizia bat jan nahi baduzu, kontsultatu gure Txokolate eginen aukera guztiak.